Familientzako informazioa: laguntza ekonomikoen zabaltzea
Dekretu berria datozen hilabeteetan jarriko da indarrean. Oraindik ezin dugu data zehatzik eman. Euskadi.eus webgunea beti dago eguneratuta, eta argitaratze-data eta indarrean jartzeko data jakin bezain laster argitaratuko da webgunean.
Oso alderdi garrantzitsua da arauak 2026ko urtarrilaren 1era arteko atzeraeragina izango duela. Hau da, dekretua indarrean jartzen den eguna edozein dela ere, 2026ko urtarriletik emango dira laguntzak.
Eskaera dekretua indarrean jartzen den egunetik aurrera egin ahal izango da.
Dekretua indarrean jartzen dela Eusko Jaurlaritzaren Euskadi.eus webgune ofizialean jakinaraziko da. Beti dago eguneratuta; argitaratu eta indarrean noiz jarriko den jakin bezain laster, webgunean argitaratuko da.
- 0 eta 3 urte bitarteko seme-alabak dituzten familientzako laguntzak (200 €/ hilean) → orain 0 eta 4 urte bitartekoak izango dira.
Gaur egun, laguntza jaiotzen denetik semeak edo alabak 3 urte betetzen dituen arte ematen da. Dekretu berriarekin, laguntza hori beste urtebetez luzatzen da, eta, beraz, alabak edo semeak 4 urte bete arte jaso ahal izango da.
Eta nire semea edo alaba adoptatua edo tutoretzapekoa bada edo adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintza eskuordetza bat badugu?
Kasu horietan, laguntza 4 urtez kobratuko da, honako hauetatik aurrera:
- Adopzioa edo tutoretza Erregistro Zibilean inskribatzea.
- Adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintza eskuordetzaren administrazio-ebazpenaren jakinarazpena.
- 4 eta 7 urte bitarteko hirugarren seme-alaba edo gehiago dituzten familientzako laguntzak (100 €hilean) → kasuen luzapena
Gaur egun, laguntza horiek existitzen dira hirugarren edo ondorengo seme-alabentzat, 3 urtetik 7 urtera arte, eta, dekretu berriarekin:
- guraso bakarreko familien seme-alaba guztiak barne
- laguntza 4 urtetik 7 urtera bitartean emango da
Laburbilduz, honako hauek dira izapidetzen ari diren araudi berriaren berrikuntzak:
- 2026an 4 urtetik beherako seme-alabak zituzten familiek hilean 200 euroko laguntza jasotzeko eskubidea dute (*).
* Ez dagokie laguntza zabaltzea 2026ko urtarrilean 4 urte bete dituzten seme-alabak dituzten familiei, laguntza haurrak 4 urte bete aurreko hilabetean amaitzen delako (ikus 3. adibidea).
- 2026an 4 urtetik beherako seme-alabak dituzten guraso bakarreko familiek hilean 200 euroko laguntza luzatzeko eskatu ahal izango dute, 4 urte betetzen dituzten hilabetearen aurreko hilera arte.
Ondoren, 4 urte betetzen dituen seme-alaba bakoitzak hileko 100 euroko laguntza eskatu ahal izango du, adingabeak 7 urte betetzen dituen hilabetearen aurreko hilabetera arte.
Bai. Kasu guztietan, beste eskabide bat aurkeztu beharko da.
Laguntza ez da automatikoki handituko.
Mesedez, irakurri arretaz eskaera noiz aurkeztu behar duzun azaltzen duten adibide hauek.
- Laguntza amaituta daukat 0 – 3 edo inoiz ez dut jaso
2026ko urtarrilaren 1etik aurrera 0-3 urteko laguntza amaituta duten edo inoiz jaso ez duten familiek, betiere laguntza lortzeko baldintzak betetzen badituzte, beste eskaera bat aurkeztu beharko dute laguntza 4 urtera arte luzatzeko.
Eskaera 2026ko urriaren 30a baino lehen aurkezten bada, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera edo dagokion egunetik aurrera aitortuko da laguntza.
Data horren ondoren aurkeztutako eskaerei eskabidea aurkeztu zen hilabetetik aurrera aitortuko zaie laguntza.
- Gaur egun 0 – 3 laguntza jasotzen ari naiz.
Dekretua indarrean jartzen den egunean 0 – 3 laguntza jasotzen ari diren familiek, 0 – 3 laguntza amaitzen denean, beste eskabide bat aurkeztu beharko dute 0-4 laguntzara luzatzeko.
0-3 laguntza amaitu eta 3 hilabeteko epean aurkezten badute eskabidea, onartutako azken hilabetetik aurrera emango da 3-4 laguntza.
3 hilabeteko epe horren ondoren aurkeztutako eskabideetan, eskabidea aurkeztu zen hilabetetik aurrera aitortuko da laguntza.
- Gaur egun, 3-7 laguntza jasotzen ari naiz, hirugarren alaba bat izateagatik.
Dekretua indarrean jartzen den egunean hirugarren edo ondorengo seme-alabentzako 3-7 laguntza jasotzen ari diren familiek – 100 euro hilean –, semea edo alaba 4 urtera arte luzatzea badagokie, beste eskaera bat aurkeztu behar dute, 0-4 urtekoa, eta 100 euro gehiago jasoko dituzte hilean, semeak edo alabak 4 urte betetzen dituen hilabetearen aurreko hilera arte (ikus 4. adibidea).
Eskaera 2026ko urriaren 30a baino lehen aurkezten bada, dekretua indarrean jarri ondoren, laguntza 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera edo dagokion egunetik aurrera aitortuko da.
Data horren ondoren aurkeztutako eskabideak, aurkezten diren hilabetetik aurrera.
Informazio osoa oraingo ohiko galderen 3. galderan duzu eskuragarri.
Adibide hauek orientagarriak dira, eta zer eman litekeen eskaera epe barruan eta baldintzak betetzen badira adierazten dute
- 2023ko martxoaren 5ean jaiotako seme-alaba
- Hilean 200 €-ko laguntza jaso zuen (0-3 urte) 2023ko martxotik 2026ko otsailera.
- 2026ko martxoaren 5ean 3 urte bete zituen.
- 4 urtera arte luzatzea dagokio, eta laguntza 2026ko martxotik 2027ko otsailera arte jasotzeko eskubidea du (4 urte beteko ditu 2027ko martxoan).
- 2022ko abenduaren 15ean jaiotako seme-alaba
- Hilean 200 €-ko laguntza jaso zuen (0-3 urte) 2025eko azarora arte.
- 2025eko abenduan 3 urte bete ditu.
- 4 urtera arte luzatzea dagokio, eta 2026ko urtarriletik 2026ko azarora arte laguntza jasotzeko eskubidea du (2026ko abenduan 4 urte beteko ditu).
- 2022ko urtarrilaren 24an jaiotako seme-alaba
- Hilean 200 €-ko laguntza jaso zuen (0-3 urte) 2022ko urtarriletik 2024ko abendura.
- 2026ko urtarrilaren 24an 4 urte betetzen ditu.
- Ez dagokio luzapena 4 urtera arte, urtarrilean 4 urte bete zituelako.
- 2022ko maiatzaren 12an jaiotako hirugarren semea-alaba
- Hilean 200 €-ko laguntza jaso zuen (0-3 urte) 2022ko maiatzetik 2025eko apirilera.
- Hilean 100 €-ko laguntza jasotzen ari da (3-7 urte) 2025eko maiatzetik 2029ko apirilera (7 urte beteko ditu 2029ko apirilean).
- Luzapena 4 urtera arte dagokio: 2026ko urtarriletik 2026ko apirilera arte. Laguntza 100 €/ hileko izango da, hirugarren seme edo alabagatik onartuta dauzkan hileko 100 €-ez gain.
- 2021eko apirilaren 12an jaiotako hirugarren semea-alaba
Hilean 100 €-ko laguntza jasotzen ari da (3-7 urte) hirugarren seme-alaba izateagatik, 2024ko apiriletik.- 2028ko martxora arte dagokio, 7 urte bete aurreko hilabetean.
- Ez dagokio 0 – 4 laguntza, 2026an 5 urte zituelako.
Azken aldaketako data: