Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Familia ugaria

Informazio gehiago nahi izanez gero

BERDINTASUNA, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA 
Familia eta Haurren Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián kalea, 1- Lakua
01010 Vitoria-Gasteiz
T: 945 01 93 10
familiasnumerosas@euskadi.eus

 

Familia Ugariak Babesteari buruzko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen (277. BOE, 2003ko azaroaren 19koa) arabera (Gizarte Segurantzaren arloko neurriei buruzko abenduaren 4ko 40/2007 Legearen- 291. BOE, 2007ko abenduaren 5ekoa- aldatu zuen aurreko hori) , honako kide hauek dituztenak dira familia ugariak:

  • Hiru seme-alaba edo gehiago ditu(zt)en aurreko ahaide bat edo bi, komunak izan edo ez.
  • Bi seme-alaba, komunak izan ala ez, ditu(zt)en aurreko ahaide bat edo bi, semealabetako bat gutxienez minusbaliatua bada edo lanerako ezindua baldin badago.
  • Bi seme-alaba, komunak izan ala ez dituzten bi aurreko ahaide, biak minusbaliatuak badira, edo gutxienez, haietako batek %65eko edo gehiagoko minusbaliotasun gradua baldin badu, edo lanerako ezinduak baldin badaude.
  • Aita edo ama banatuak edo dibortziatuak, hiru seme-alaba edo gehiagorekin, komunak izan ala ez, nahiz eta famili unitate desberdinetan egon, betiere bere ekonomia-mendekotasunean baldin badaude, nahiz eta ez bizi ezkontza-egoitzan.
  • Bi seme-alaba dituen aita edo ama, baldin eta beste gurasoa hil bada.
  • Aita eta amarik ez duten (umezurtz diren) bi anai-arreba edo gehiago, tutoretza, harrera edo zaintzan daudenak eta tutorearekin, hartzailearekin edo zaintzailearekin bizi direnak, baina ez daudenak haien menpe.
  • Aita eta amarik gabeko 18 urtetik gorako hiru anai-arreba umezurtz edo gehiago, edo bi anai-arreba umezurtz bietako bat minusbaliatua bada, elkarrekin bizi eta elkarren artean ekonomia-mendekotasunadutenean.

Aurrekotzat hartzen dira, aita ama, edo biak elkarrekin ezkontza-lotura baldin badago eta hala dagoenean, haietako baten bizikidea.Aurreko ahaide kondiziora berdinduko d(ir)a, aurreko paragrafoan aipatutakoak falta badira, beren esku seme-alaben familia-harrera iraunkor edo aurreadopziozkoa edo tutoretza duten pertsona edo pertsonak, betiere beraiekin bizi badira eta beraien kontura bizi badira.

Seme-alabatzat hartuko dira tutoretza edo familia-harrera iraunkor, edo aurreadopzio bidezko pertsonak, egoera legez eratuta badago.

Familia Ugariaren baldintza onartzeko edo mantentzeko seme-alabek bete beharrekoak honako hauek dira:

  • Ezkongabeak izan eta 21 urte baino gutxiago eduki, minusbaliatuak badira edo lanerako ezinduak badaude izan ezik. Adin muga 26 urte bete arte luzatu ahal izango da ikasketengatik.
  • Aurreko ahaidearekin edo ahaideekin bizi (ikasketek, lanak, osasunak..., eragindako aldi baterako banaketak ez du elkarbizitza hori apurtzen).
  • Aurreko ahaidearekiko edo ahaideekiko ekonomia-mendekotasuna izan.

Familia ugariak ondorengo kategorietan sailkatzen dira:

 Berezia

  • Bost seme-alaba edo gehiagokoa.
  • Lau seme-alabakoa; gutxienez horietako hiru, erditze, adopzio, harrera iraunkor edo aurradopzio multiplea izan badira.
  • Lau seme-alabakoa, familia unitatearen urteko diru sarrerak, osatzen duten kide kopuruaren artean zatituta, indarrean dagoen ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa (IPREM) %75 baino gutxiago denean, aparteko ordainsariak kontutan hartuta.

Orokorra:

  • Beste familia unitateak.

Sailkapenerako, seme-alaba minusbaliatu edo lanerako ezindu bakoitzak bi kontatzen du.

Familia ugariari bere izaera onartzen dion titulo ofiziala da. Euskadin titulu hau emateko eta berritzeko eskumena duten entitateak Foru Aldundiak dira: Araban, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea; Bizkaian, Gizartekintza Saila; eta Gipuzkoan, Zainketetako eta Gizarte Politiketako Departamentua.

Titulu honek lurralde Nazional osoan balio du eta bere balioa galduko du seme edo alaba nagusiak 21 urte betetzen dituenean. Semeak edo alabak 21 urte dituenetik 26 urte bete  arte familia ugariaren parte izango da,   baldin eta haien adinarekin eta titulazioarekin bat datozen edo lanpostu bat lortzea helburu duten ikasketak egiten baditu.

a) TITULUA LORTZEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Bizkaian eta Gipuzkoan  eskaera bete, eredu ofiziala erabiliz.
  • Familia Liburua aurkeztu (Bizkaian eta Gipuzkoan honen fotokopia ere aurkeztu behar da).
  • Tituluan agertuko diren familia unitateko kide guztien erroldatze ziurtagiria.
  • Familia unitatean NANa duten kide guztien NANen fotokopiak.
  • Egoera bereziak egiaztatzeko agiriak: minusbaliotasuna (guraso edota seme-alabena), alargun izatearena, ikasle izatearena (Araban 22 urtetik gorako seme-alaben ikasketa-agiria, Bizkaian 20 urtetik gorako seme-alabena eta gipuzkoan 21 urtetik gorako seme-alabena).
  • Mendekotasuri ekonomikoa egiaztatzeko dokumentazioa (PFEZ, nominak, langabeziako txartela....) ondoko egoeretan:
    • Lau seme-alaba dituen familia-unitateak kategoria-aldaketa eskatzen duenean, indarrean dagoen ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa (IPREM) % 75 baino gehiagoko urteko diru-sarrerak ez badituzte (aparteko ordainsariak barne).
  • Banantze- edo dibortzio-kasuetan:

    • Epaiaren eta hitzarmen erregulatzailearen kopiak, seme-alaben zaintza eta babespea egiaztatzeko.
    • Bikotekide ohiaren esanbidezko baimen idatzia (data eta sinadurarekin), seme alabak tituluan ager daitezen ahalbidetzeko, eta bikotekide ohiaren NAN agiriaren fotokopia. Baimenik eman ezean, Bizkaiak honako hauek eskatuko ditu:
      • Bikotekide ohiaren aldetik baimenik ez dagoela adierazten duen idazkia, data eta sinadurarekin.
      • Joan den urte osoko mantenu-pentsioa ordaindu izanaren egiaztagiria.

Beste nazionalitateetako pertsonek, aurreko agiriez gain, aurkeztu beharko dute:

  • Europar Batasuneko Estatuetakoak badira: egoitza-baimena edo Espainian lanean ari diren ziurtagiria.
  • Europar Batasunekoak ez diren Herrialdeetakoak badira: Aipatu Tituluan agertuko diren kide guztien egoitza-baimena.

b) TITULUA BERRITZEKO

Familia Ugariaren Titulua berritu egin beharko da familiako kide kopurua edo seme-alabetako baten baliaezintasuna aldatzen denean, horrek kategorian eragina badu. Hala eta guztiz ere, seme edo alaba nagusienak 21 urte betetzen dituenean berritu beharko da, bai ikasketak utzi dituelako eta ondorioz baldintza hau galduko duelako, bai ikasten jarraitzen duelako, eta kasu honetan urtero berritu beharko da ikasketak bukatu arte.

Familia Ugariaren Titulua berritzeko aurkeztu beharreko dokumentazio ondorengoa izango da:

  • Aurreko Titulua aurkeztu.
  • Egoera bereziak edo aldaketak izanez gero, horiek egiaztatzeko behar diren agiriak aurkeztu: minusbaliotasuna, ikasle izatearena, alargun izatearena, banadua edo dibortziatua izaterena.

c) INFORMAZIOA, TRAMITAZIOA ETA TITULUA EMATEA

Araba

GIZARTE ONGIZATERAKO FORU ERAKUNDEA
Gizarte Politikaren eta Gizarte Zerbitzuen
Saila (Familia Ugaria)
San Prudentzio 30
01001 Vitoria-Gasteiz
T: 945 15 10 15

Bizkaia

GIZARTEKINTZA SAILA
Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzua
(Familia Ugaria)
Diputazio kalea 7 / Urkixo zumardia 4, 3º
48014 Bilbo
T: 900 220 002

Gipuzkoa

ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
Txara 2, Zarategi pasealekua, 99 Intxaurrondo
20015 Donostia-San Sebastián
T: 943 11 25 11

T: 943 11 21 11

Beste udalerriak

Beste udalerrietan bizi diren pertsonek Familia Ugariaren Tituluaren tramitazioa dagokion Udalaren gizarte zerbitzuen bidez egin dezakete.

Euskadin, Familia Ugariaren Titulua duten familietan, 5 urtetik gorako kideek eskubidea dute Eusko Jaurlaritzak emandako FAMILIA UGARIAREN AGIRI bana izateko. Agiri hau Tituluaren ordez erabil daiteke Euskadin; eta Tituluaren hobariez gain, laguntzak, bekak, deskontuak erakunde publiko, pribatu eta itunduetan, salbuespenak eta hobariak udal zerga eta tasetan  eduki daitezke . Titularrak bakarrik eta banaka erabil dezakeen agiri bat da, besterenezina, eta Euskal Autonomia Erkidegoan balio duena.

Agiria egiaztagiri bat da, Familia Ugariaren Tituluari lotutakoa, familia ugarientzako dauden hobariak errazago eskuratu ahal izateko.

Familia Ugariaren Titulua eskatzean, Familia Ugariaren txartela jasoko dute bere etxean. Familia Ugariaren Titulua berritzen denean txartela ere berritu beharko da. Familia Ugariaren Tituluak balioa galtzen duen egun berean txartela ere baliogabea izango da.

Agiriak familia ugari bateko kide izatea baino ez du egiaztatzen. Laguntzaren bat lortzeko beste baldintzarik bete behar bada, baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko bidea erabili beharko da.

Azken aldaketako data: