EUSKARAZ LAN EGITEKO INTERNETEKO BALIABIDEAK (2026/60/15/25)
Presentziala
Descripción del evento
- Aurkezpen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=E-xG5yPJtGM
- Arloa: Hizkuntza Prestakuntza
- Modalitatea: aurrez aurrekoa
- Hizkuntza: euskara
- Iraupena: 10 ordu
- Ikasle kopurua: 10
- Hartzaileak: EAEko herri-administrazioetako langileak
- Irakasleak: Talaios
- Egutegia:
Administrazio Orokorra
Izena emateko epea: 2026ko urtarrilaren 2tik martxoaren 2ra
Oniritzi epea: 2026ko martxoaren 3tik 6ra
Beste administrazio batzuk
Izena emateko epea: 2026ko urtarrilaren 2tik martxoaren 6ra
- Ikastaroaren egunak: 2 egun
2026ko apirilaren 14 eta 21
- Lekua: IVAPeko Bilboko egoitza. Informatika gela. Errekalde zumarkalea 18. 48009 Bilbo.
- Ordutegia: 09:00-14:00
- Baja emateko azken eguna: 2026ko apirilaren 13a
Helburu orokorrak
Euskaraz lanean hasi nahi duenarentzat edo bere jarduna hobetu nahi duenarentzat Interneten euskaraz lan egiteko dauden tresnak ezagutzea eta praktikan nola erabiltzen diren ikastea.
Helburu zehatzak
- Ordenagailuak eta gailu mugikorrak euskaraz konfiguratzen ikastea.
- Euskaraz lan egiteko baliagarriak diren tresna-barrak instalatzea eta erabiltzen ikastea.
- Itzultzaile neuronal ezberdinak ezagutzea eta erabiltzen ikastea.
- Hiztegiak, entziklopediak, banku terminologikoak, eta beste hiztegi interesgarri batzuk ezagutzea eta erabiltzen ikastea.
- Hizkuntza aberasteko baliabideak ezagutzea.
- Gramatika eta estilo liburu digitalak ezagutzea.
- Ahotsetik testura (transkripzioa) eta testutik ahotsera egiteko baliabideak ezagutzea eta erabiltzen ikastea.
Konpetentziak
Hizkuntzen arteko kontrasteez jabetzea, joskera-aukeren malgutasuna lantzea eta testu-idazkuntza hobetzea.
- Sarrera
- Ordenagailuak eta gailu mugikorrak euskaraz konfiguratzea.
- Itzultzaile automatiko neuronal ezberdinak.
- Zuzentzaile ortografikoak.
- Nabigatzaileentzako tresna-barrak.
- Hiztegiak, entziklopediak, banku terminologikoak, eta beste hiztegi interesgarri batzuk.
- Ahotsetik testura (transkripzioa), testutik ahotsera.
- Hizkuntza aberasteko baliabideak (agiri ereduak, estilo liburuak...).
- Gramatika kontsultak.
- Euskaltzaindiaren arauak.
Metodologia
Azalpen teorikoak eta praktika uztartuko dira ikastaroan zehar.
Ebaluazioa
Ebaluazioaren helburua: ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.
Ebaluazioa jarraitua izango da eta ikastaroan zehar egindako praktikak baloratuko dira.
Aprobetxamendua
- Bertaratzea, gutxienez, % 80koa izatea, ikastaroaren ordu kopurua kontuan hartuta.
- Proposatzen diren ariketa guztiak egitea eta gainditzea.
Ikastaroaren balorazioa
- Ikasleek asebetetze inkesta beteko dute.
- Irakasleak balorazio inkesta osatuko dute.
Baldintzak
Beharrezkoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea ikastaroa egingo duen pertsona identifikatzeko.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.
Harremanetarako
Ziurtagiri digitala
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri egongo da posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan, IVAPekiko izapideak / Ziurtatzeak atalean sartuta.
DOCUMENTACIÓN ASOCIADA
Información detallada
- Organizado por:
- IVAP
- Tipo de evento:
- Cursos
- Fecha inicio - Fecha fin:
- -
- Horario:
- Gela:
- Informatika gela
- Más detalles del lugar:
- REKALDE ZUMARKALEA 18 - BILBAO, PK: 48009
Inscripción
- Precio:
- 119,70€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).