EHZ 2025 - Programa Euskal Herria Zuzenean
EHZ jaialdiak ekainaren 27, 28 eta 29 Arberatzeko oholtzara agertuko diren artistak aletzen jarraitzen du. Festibaleko pentzean, ordainpeko agertokian, Acidulant, Kaskezur, Xsakara, Voltaire, Errobi, Pangea Pop eta Gros Coeur taldeek ere joko dute, aurretik iragarritakoez gain: Auhen, Marte Lasarte, W!zard, Radio byzance, Maskak, Bengo, Inertzia, Marta, Naxker, Polylogue From Sila, Tapia ta Leturia, Txaptrax, Xiberoots, Olaia Inziarte, Hop Hop Hop Crew, Henge eta Galder.
Eguneko egitarauari, berriz, talde eta artista hauek gehitu dituzte: Papa Cumbia, Izan, Ibawa, Dizkobolo txaranga, Altxalili, Ithaka, Buuzbu, Zigante & Gaiteroak, TnT & Tor & Txoborro magoen magiapoteoa, Gaitistaneko Orkestra, Duguna dantza taldea, Kalume txaranga eta DJ Reimy.
Gainera, EHZk HTX / EHZ bono bateratua aurkeztu du uztailaren 24tik 27ra Lakuntzan egingo dute Hatortxu Rock jaialdiarekin batera. 150 euroko prezioan egongo da eskuragarri.
Halaber, EHZko bonuez gain (63 euro), egunez eguneko sarrerak (ostirala 23 euroan, larunbata 25 euroan eta igandea 16 euroan) jarri dituzte salgai. Hau izango da taldeen banaketa:
Ostirala: Pangea Pop, Polylogue From Sila, Bengo, Maskak, Auhen, W!zard, Traptrax eta Acidulant; larunbata, Olaia Inziarte, Naxker, Kaskezur, Xsakara, Galder, Marte Lasarte, Inertzia, Marta Voltaire; igandea, Errobi, Hop Hop Hop Crew, Tapia eta Leturia, Radio Byzance, Xiberoots, Gros Coeur eta Henge.
En breve
- Tipo Festival
- Fecha Del 27 de junio 2025 al 29 de junio 2025
- Horario27, 28 y 29 junio
- LugarArbérats-Sillègue
- PrecioBono: 40 / 60 €
- Entradas Comprar
- IdiomaVarios (incluye euskera)
- Más Info
- Ver agenda Arbérats-Sillègue


