Presentación del libro "Bilbon dabil Gabriel Aresti", de Karmelo Landa

Bilbao 2 de diciembre 2021
  • Presentación del libro "Bilbon dabil Gabriel Aresti", de Karmelo Landa

Bilboko Udalak, Gabriel Aresti Kultur Elkarteak eta ERROA argitaletxeak "Bilbon dabil Gabriel Aresti" liburua aurkeztuko dute datorren ostegunean, abenduaren 2an

Karmelo Landak idatzia, liburuak ibilbidea egiten du Bilbon barna. Aresti bizi izandako, bere testuetan aipatutako edo jardundako lekuak ageri dira bertan eta, horiekin, Bilbo sakon ezagutzeko gida bat osatu du egileak. Bilboko gatazka sozial, kultural eta linguistikoak ezagutzeko saiakera ere bada, gainera, liburu hau, bertan azaltzen baitira Arestik bizi izan zituen moduan, baina gai horiek egungo Bilbora ekartzen ditu liburuak, gaurkotuta, eta, beraz, oraingo Bilboren gida eta ispilua ere bada.

Aurkezpena 17:30ean izango da, Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan.

Bilbon dabil Gabriel Aresti libururen fitxa.


En breve

  • Tipo Conferencia
  • Fecha 2 de diciembre 2021
  • Horario17:30
  • LugarBilbao
  • IdiomaEuskera

Dónde