Argitalpen-data: 2014/07/30
Software Askearen eta Linuxen hasieraren istorioa
Software Askearen inguruan etengabe ari gara hizketan, baina…
... badakigu non, noiz, nola eta zergatik sortu zen?
Hona hemen, Software Askearen eta Linux sistema eragilearen jaiotzari eta hazkundeari buruzko dokumental bat (Interneteko lehen urteak barne), J.T.S. Moore-k egina. Kontuan izan behar duzue bideoa 2001ean egin zela, horregatik ez dira aipatzen Google eta hodei-zerbitzuak. Hala ere, teknologiaren une historiko jakin bat ezagutzeko oso interesgarria da.

Jatorrizko dokumentala ingelesez egon arren, euskarazko azpitituluekin dator.
Bideoaren orrialdea:
Elkarrizketatutakoak: Richard Stallman, Michael Tiemann, Linus Torvalds, Larry Augustin, Eric S. Raymond, Bruce Perens eta Software Askearen inguruko beste aditu batzuk.
[Jatorria: Argia aldizkaria http://www.argia.com/multimedia/dokumentala/revolution-os]
