Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

EJIEk beste sari bat jaso du enpresa osasungarrien kudeaketan egindako jardunbide egokiengatik

Argitalpen-data: 

EJIEk, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak, aitorpen bat jaso du enpresa osasungarriaren kudeaketan egindako jardunbide egokiak direla-eta.

Sozietate publikoak Solutia Empresa Saludable estatuko enpresak emandako saria jaso du, Enpresa Ertainen kategorian, lan-ingurune seguru eta osasuntsu baten aldeko konpromisoagatik, genero-ikuspegia kontuan hartuta eta langileen ongizate fisiko, soziala eta emozionala lortu eta langile motibatuak eta osasuntsuak bultzatzeko helburuarekin.

Solutiako ordezkariek gaur eman diete saria EJIEren egoitzan, Gasteizen, Alex Etxeberria EJIEko zuzendari kudeatzaileari.

Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea hainbat aldiz saritu dute lehenago eta, besteak beste, OHSAS18001 ziurtagiriak ditu 2019ra arte eta ordutik ISO45001 ziurtagiria, bai eta Laneko Osasunaren Institutu Nazionalak 2018an Laneko Osasunaren Sustapenean emandako enpresa jardunbide egokieraren aintzatespena ere.