Argitalpen-data: 2016/09/30
Euskara, software librea eta eduki irekiak
Euskara, software librea eta eduki irekiak
Bide luzea gelditu arren, euskara, software librea eta eduki irekiak gero eta gehiago doaz bat eginda Eusko Jaurlaritzan. 2002az geroztik, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (Kultura Saila) softwarearen lokalizazioa bultzatzen du, hainbat ekimen eta programa erabiliz. Horri esker, OpenOffice (1.0.2 bertsioa; 2.2; 3.3.0; …) bezalako ofimatika programa dugu eskuragarri, Euslinux (2002, 2004, 2009, 2011) sistema eragilea, Sugar CRM 4.2.0 edota Openbravo 2.2 kudeaketarako softwarea, Plone edo Joomla eduki kudeaketarako sistemak eta baita software libreko beste hainbat erremintaren itzulpena babestu eta bultzatu du ere.
Azpimarratzekoa da, aplikazio guzti hauek euskarara lokalizatu ahal izan direla software libreak eskaintzen duen “askatasuna”-ri esker (lehen eta hirugarren printzipioak, gehienbat). Ikusi https://eu.wikipedia.org/wiki/Software_libre#Software_librearen_askatasunak
Azkenaldi honetan ere, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saila) software librea eta eduki irekiak babesten ditu. Orokorrean, urteroko IKT ekimenaren deialdian, besteak beste, ondorengo atalak babesten dira:
- Software libreko aplikazioen Lokalizazio (l10n) proiektuak
- Software libreko garapenak
- Eduki irekiak dituzten proiektuak
IKT 2015 deialdian, adibidez, (https://euskadi.eus/ayuda_subvencion/-/2015/ikt/eu/) (810.000,00 euro eskaintzen zituena) proiektuen %40ak software librea eta eduki libreak erabiltzeagatik jaso egin zuten aipatutako diru-laguntza berezia (eta 5 puntu gehigarri). IKT 2016 deialdian (https://euskadi.eus/ayuda_subvencion/-/2016/ikt/eu/) proiektuen %89ak ere jaso ditu puntu gehigarriak arrazoi beragatik: kode irekiko edota eduki irekiko proiektuak izatea.
Bestalde, HABEk (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) software librearen erabilpen handia egiten du bere ikastaroetan. Moodle zein Liferay darabilte haien CMS edota eduki kudeaketarako sistema bezala. HABEren material zein kudeaketan ere ohikoa da software librearen erabilpena, ofimatika maila LibreOffice-kin, nabigatzeko Firefox, bideoen tratamendurako softwarea (Open movie) edo irudien edizioan (Gimp, adibidez).
Zalantzarik gabe, euskal administrazioan ere euskara gero eta lotuago dago software librearekin.
