Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Argitalpen-data: 2014/12/15

OpenData proiektuak Software Irekia bultzatzen du Euskadin

Open source observatory-tik "Open data projects propel open source in Basque Country" ondoren itzulita aurkezten dugun artikula argitaratu dute.

Open Data EuskadiOpenData proiektuaren bidea jarraituz, Eusko Jaurlaritzak software irekia edo open source-aren alde lan egiten du, jakinarazi du SALEk, Eusko Jaurlaritzaren Software Libreko Bulego Teknikoak. SALEk laguntza ematen du OpenData atarian (OpenApps atalean, hain zuzen) partekatu nahi diren aplikazioak argitaratzeko, eta gainontzeko administrazio publikoek eskuragarri izateko. Pablo Pérez Lafuenteren (SALEko koordinatzailea) hitzetan, OpenDatak datuen eta softwarearen berrerabilpena bultzatzen du.

Aurten, SALEk OpenData “Euskadiko datu irekien ataria”-ren konfigurazioan parte hartu du, bertan berrerabil daitezkeen aplikazioen katalogoa argitaratzen baita. Era berean, SALE elkarlanean aritu da “Teknologia Transferentziako Zentroa”-rekin (gazteleraz, “Centro de Transferencia de Tecnología” edo CTT, Ogasun eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren mendekoa), Eusko Jaurlaritzaren aplikazio-bilduma eta bere biltegiko programak lotzeko (federatzeko).

Gaur egun, OpenDatak (datu irekien ataria) 2.637 datu-multzo eta 12 kode irekiko aplikazio parkatzen ditu jada.Eusko Jaurlaritzan, gaur egun, LAMPen oinarritutako 800 zerbitzari baino gehiago martxan daude (Zerbitzariek ondorengo sistemak dituzte oinarri: Linux Sistema Eragilea, Apache Web Zerbitzaria, MySQL datu-baseko eta PHPa programazio hizkuntzako kudeatzailea). Halaber, LibreOffice software libreko suite ofimatikoa instalatuta dago 8.000 lanpostu baino gehiagotan, Mozilla Firefox web-nabigatzailearekin batera.

Aniztasuna

"Eusko Jaurlaritzak software librean oinarritutako hainbat soluzio erabiltzen ditu aspaldidanik", baieztatu du Pablo Pérezek, SALEko Koordinatzaileak. LibreCon2014 Kongresuan egindako aurkezpenean (Bilbon, azaroaren 11n ospatu zena), Eusko Jaurlaritzan normalean erabiltzen diren software libreko 29 aplikazio aipatu ziren. Adibide moduan, zenbait arloko aplikazio aipatu ziren, besteak beste, honako hauek: Alfresco eduki kudeaketa sistema, Joomla, Liferay, Drupal, WordPress eta Mediawiki. Aldi berean, Apache Hive datu-base biltegiratze soluzio baten bidez, Hadoop-en eta Apache Hbasen oinarrituz, datu-kantitate handiak kudeatzeko proiektua ere garatu du Jaurlaritzak. Lanpostuei dagokienez, Eusko Jaurlaritzako langileek GIMP irudi editorea daukate eskuragarri, beste programa batzuen artean.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak KZnux bultzatu du, Ubuntu Linux-en oinarritutako Linux banaketa. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko ia 300 bulegotan erabiltzen da (gutxi gorabehera 3.000 ordenagailutan instalatuta dago), adierazi du Pérez jaunak.

SALEri buruz

SALE Bulego Teknikoa (Software Askea Libre Euskadin) 2010ean sortu zen eta euskal administrazio publikoa kode irekiko aplikazioak erabiltzera erakartzeko asmoz jaio zen. “Software libreak abagune berriak sor ditzake Euskadin", esaten du SALEk bere webgunean, gainera “kultura-aldaketa sakona suposatzen duenez, ezin diogu aurre egin presaz eta ondo antolatu gabe".

Jatorrizko artikulua (ingelesez): "Open data projects propel open source in Basque Country"