Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Argitalpen-data: 2014/12/15

Kode Irekian oinarritutako "Big Data Euskadi" proiektua

Open Source ObservatoryOpen source observatory-tik Euskaditik Kode Irekiaren inguruan egindako apostuari buruz beste artikulu bat argitaratu dute, oraingoan "Kode Irekian oinarritutako “Big Data Euskadi” proiektua"-ri buruz "Open source motor for Basque Country’s Big Data project" ondoren itzulia dagoena.

Eusko Jaurlaritzak bere biltegiratze plataforma sakabanatua kode irekian oinarritutako aplikazioa eraiki du. Sistemak Eusko Jaurlaritzaren fitxategien elkartrukaketa gehienak kudeatzen ditu eta milioi bat eskaera baino gehiago jasan behar ditu egunero.

Sistema honek Eusko Jaurlaritzaren sare korporatiboan eta beste erakunde batzuetan biltegiratutako fitxategien arteko elkartrukaketa segurua ahalbidetzen du.

Big Data aplikazio honek hainbat osagai ditu, esaterako honako hauek: HBase Apachea, banatutako NoSQL datu-base banatua, eta biltegiratze Hadoop soluzio banatuta. Bilaketa-funtzionaltasunak Elasticsearch du oinarri.

Oscar Guadilla Jiménezen hitzetan, EJIE-ko (Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea) software Ingeniaria, "duela urte batzuk, administrazio publikoen arteko tamaina handiko fitxategien elkartrukaketek buruko min handiak eragiten zituzten". "IKT Administratzaileek esaten zuten sistemak edo zerbitzariak ez zirela gai izango lan hori burutzeko, edota halako trukeak ezinezkoak zirela. Beraz, gure aplikazio propioa eraiki genuen, sei hilabetean soilik eta kode irekia erabiliz”.

"Gaur egun, sistemak PLATEA gainean funtzionatzen du, hau da, Eusko Jaurlaritzaren eAdministraziorako Plataforma Teknologikoan, hain zuzen. Bere osagaietako batzuk software libre bezala argitaratu dira dagoeneko. Horren adibide argia da “PLATEA Fitxategi-Integrazioa”, Europar Batasunako kode irekiko lizentziaren (EUPL) bitartez liberatu baita. Aplikazio hau libre dago “OpenData Euskadi” atarian.

Erabilera erraza

Hasiera-hasieratik, EJIEko garatzaileek sistemaren erabilera-erraztasuna azpimarratu zuten. "Elkartrukaketak zerbitzari eta mahaigaineko sistema guztietan funtzionatzen du". Sistema honen web-interfazeak erabiltzaileei fitxategiak kargatzea eta beste erabiltzaile batzuei transferitzea baimentzen die. Bestalde, fitxategiak oso handiak direnean e-mailez partekatzeko, zerbitzu honek aukera ematen die erabiltzaileei biltegiratzeko, sinkronizatzeko eta partekatzeko, beti ere URL bitartez. Oscar Guadillak dio sistemaren ezaugarri interesgarrienetako bat honako hau dela: fitxategiak kargatzeko garatutako osagai asinkronoa. Horri esker, “osatu beharreko formularioak betetzen diren bitartean, erabiltzaileak fitxategiak karga ditzake”. Bestalde, "gure plataformak egunean milioi bat eskaera baino gehiago kudeatzen ditu”, baieztatzen du Oskarrek. Sistemaren trazak Hbasen biltegiratzen dira, eta EJIEko garatzaileek eta baita Ustiapen-teknikariek ere erabili ahal dituzte. Horrela, aplikazioen funtzionamendu ona bermatzen da.

Aplikazio eskalagarria eta sendoa

"Gure sistemak erakusten du kode irekia Big Data-ren proiektuetarako heldutasun garaian dagoela", aipatzen du Oscar Guadillak. "Plataforma eskalagarria eta sendoa da, eta artxibo batekin gertatzen den guztia (eta xehetasun guztiekin) kudea dezakegu, beti ere gure pribatutasun-arauak kontuan izanda", esaten du Oscar ingeniariak. Big Data proiektua "LibreCon2014"-an aurkeztu zuen Oscarrek, Teknologia Irekiei buruzko kongresuan, Bilbon azaroaren 11 eta 12an egindako hitzaldian.

Jatorrizko artikulua (ingelesez): "Open source motor for Basque Country’s Big Data project"