Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Argitalpen-data: 2014/05/30

Arduinori buruzko elkarrizketa David Cuartellesi

Orain arte SALEtik Software Askearekin erlazioa duen edozein arlori jarraipena egiten diogu, Hardware Askearen arloa kontutan hartu gabe. Hori dela eta, David Cuartielles, Arduino erakundearen sortzailekide eta jabekidearekin harremanetan jarri gara, honako elkarrizketa hontan gai honi buruz bere esperientzia azal diezagun.

Arduino hardware eta software malgu eta erabil errazean oinarrituriko, kode irekiko prototipo elektronikoak garatzeko plataforma bat da. Artista, diseinatzaile, zaletu eta inguru elkarreragaileak sortzeko interesa duen edozein pertsonentzat zuzendua dago.

David Cuartielles

SALE: Nondik sortzen da Arduino?

David Cuartielles - Arduino elektronika digitala lantzeko gaitasuna izateko kostu egokia duen hezkuntza tresna bat izatearen beharretik sortzen da. Kostua gakoa da kasu hontan, Arduino agertu zen garaian antzeko ezaugarriak zituzten tresnek 10 aldiz gehiagoko kostua baitzuten; adibidez, 5 astetako ikasgai gisa izango zuten ikasleentzat zerbait bideraezina suertatzen zelarik.

Hezkuntza tresna batek hardware plaka bat baino gehiago edukitzeaz gain, lanean jartzeko softwarea eta dokumentazioa ere behar ditu. Hau da Arduino eta beste sistema batzuen arteko desberdintasun nabariena, guk eduki guztia askea eta erabiltzeko gai egotea egiten baitugu, honek hasieratik guk hezitu nahi genuen jendearengana heldu nahi zuten erakundeen negozio ereduaren kontra joatea eragin zuelarik.

S - Zein zen hasieran zuen helburua?

D.C - Gure helburua Diseinu eta Arteetako ikasleei baliagarria izan zekiokeen hezkuntza tresna bat helaraztea zen, hau da, teknologien edo zientzien ezagutzarik gabeko ikasleei, teknologia digitalaz eta bere gaitasunetaz ikas zezaten aukera ematea.

S - Zeintzuk dira helburuak gaur egun?

D.C - Ahalik eta jende kopuru handienarengana heltzea. Hezkuntza metodoa bazebilela ziurtatu genuenean, beste pertsona talde, adin talde etabarrentzat erabilbarria izan zitekeela konturatu ginen.

S - Zein da gaur egungo Arduinoren egoera?

D.C - Arduino gaur egun, beraiek lan egiten duten eremuetan independentzia duten erakunde txikitaz osaturiko erakunde bat da. Adibidez, Officine Arduino, itailiar filiala, Maker Faire Rome-ren antolakuntzan lan egiten ari da, Arduinoren Webgunea mantendu eta online denda darama. Suediar filialean, ni aurkitzen naizen tokian, hezkuntza eduki berrien ikerketan eta ikerketa proiektutan lan egiten dugu.

Honetaz gain, bulego bakoitzak tresna berriak sortzen ditu pertsona, talde eta enpresa desberdinekin elkarlanean: Arduino Tre eta Arduino Robota, adibidez. Hortan oso malguak gara. Jende askok uste duenarekin alderatuz, Arduino ez da dirua sortzeko makina bat, gaur egun gure diru guztia ikerketan eta gure lan taldea berrikuntzak sortzen eta elkarlanean aritzera zuzentzen baita.

S - Zein da zuen hurrengo erronka?

D.C - Niri gustatuko litzaidake gure hezkuntza proiektua sistema kontrolatu bat izatetik, orain daramagun beta den bitartean, haratago joatea; eta edozein pertsona edo heziketa zentru plataformara konektatzea bere ikastaraoekin lan egiteko eta lanean aritzea. Erronka kostu baxuko edukiak garatzea da, irakasleei online euskarria duten 18 astetako iraupeneko ikastaroetan laguntzeko.

Beste erronka batzuk, teknikoak hala nola, lanean ari garen europar proiektu bat da, ikasleek kimikako laborategi bat eraikintzen duten bitartean sentsore adimendunen bitartez berez ezagutzeko sistema digital bat sortzen saiatzen ari gara.

S - Orain arte burutu dituzuen proiektu guztien artetik, zein da zure ustez zuen garapenean jauzi bat suposatu duena? Zein da poz handiena sorrarazi duen proiektua?

D.C - Bat bakarra aukeratzea zaila da, plataforma asko egin ditugulako, eta beste asko ez dira ezta laborategitik irten ere. Arduinoren oinarrizko filosofia ez da aldatu, honen ondorioz gure garapenak jauziak eman ditu pertsona batzuk taldera batu direnean, eta ez gure proiekturen bat beste bat baino garrantzitsuagoa izan delako. Galdera zeinek harroago sentiarazten nauen bada, zaila da esatea, baina kasu hauetan gizarte mailan eragina duen proiekturen bat aukeratuko nuke, alde tekniko edo merkatal aldea nabarmena duen bat baino.

S - Zenbait administraziotan Software Askean oinarritutako hainbat proiektu garatu dira. Beraz, Software Askean pausuak ematen ari direla nabaria da. Estatuan edo nazioartean proiekturik aurrera eraman duzue administrazio publikoren batekin?

D.C - Gaztela-Mantxan, teknologia alorrean hezkuntza eredua aldatzeko lanean ari gara, hardware askearen erabilera bultzatzeko. Madrileko Komunitatea eta Catalunyarekin ere lanean ari gara. Ekuadorren abuztuan hasiko gara lanean eta Skanen (Suedia) irailean.

S - Administrazio Publikoekin erlazioa izatekotan, zelan ikusten duzue orain arte lan egin duzuen administrazio desberdinen apustua Hardware Askearen inguruan?

D.C - Software Askera migrazioa egiteko garaia dagoeneko pasatu denez, Hardware Askeaz hitz egitea ez da guztiz arraroa administrazio publikotako jendearentzat. Ezaguna egiten zaie. Azaltzea erraza da, erabiltzearen arrazoi hoberenetariko bat Hardware Askeak ematen duen jarraitasuna da. Materiala eskaintzen duen edonork ixten badu, beti posible izango da aukerak eskainiko dituen beste edonor aurkitzea.

S - Zelan ikusten duzu Software Askea eta Hardware Askearen etorkizuna datorren hamar urteotan?

D.C - Ezjakintasun egoera batean bizitzen jarraituko dugula uste dut, non erakunde batzuk irekitasuna bidea zabaltzeko eta erabiltzaileen komunitateak sortzeko tresna gisa erabiliko duten, gero betiko sistemara itzultzeko, patenteen bidez dirua irabazteko asmoz. Azken urteotan hainbat adibide ikusi ditugu (ez ditut izenik emango); halaber, zaila da enpresa moduan, hazteko garaian inbertsio fondo batek eskaintzen duen aukerei ezetz esatea. Baina, beste sistema eredu bat sortzea posible da, eta badaude software eta hardware askearen balioa ulertzen dute inbertsoreak