Plan de Informática y Telecomunicaciones 2006-2009 Informatika eta Telekomunikazio Plana
edukiak
Ondorioak
2006-2009 PITek bilakaera eragin du aurreko planari dagokionez. Lerro estrategikoetan landutako proiektu kopurua antzekoa bada ere, handitu egin da Antolakuntza lerroan kokatutakoen garrantzia, eta lerro estrategiko orekatuagoak lortu dira horrela. Era berean, areagotu egin da estrategikotzat hartzen diren zerbitzu digitalak eskaintzera bideratutako Departamentu ekimena. Administrazio Elektronikoa eta Antolakuntza lerro estrategikoek Departamentu ekimenak sartu dituzte —aurreko planean proiektu horizontalak soilik hartzen ziren kontuan—.
Aldaketa hauteman daitekeen beste alderdi bat DIT eta EJIEren eginkizunarena da, lehen baino askoz garrantzitsuagoa dena koordinazio, komunikazio eta euskarri lanetan, eskuragarri dauden tresna korporatibo berriak erabiltzeak Departamentuetan sortu dituzten beharren eraginez.
2006-2009 PITek helburuen Departamentu definizioa sustatzen du programa edo proiektu teknologikoen elkarte moduan (aplikazioen mikrogestio maila gaindituz), erronkak gainditzeko laguntza faktore gisa. Plan berria Departamentu planen batura da, eta oinarrizko jarraibideak ezartzen ditu korporazio mailan sinergiak aprobetxatzeko, plataformak berrerabiltzeko eta, azken batean, ahaleginak era eraginkorrean metatzeko. Ekimenen gestio praktika on bat departamentuen arteko sinergia da, elkarren arteko proiektuen bitartez, batzordeen edo aholkularitza teknikoen bidez.
Horrekin batera, PIT berrian, garrantzia handia ematen zaie Departamentu zerbitzuen inplementazioa erraztuko duten ekimen korporatiboekiko koordinazioari eta babesari. Koordinazioa funtsezko alderdia izango da Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien funtzionamendu egokirako, Departamentu ekimenetan onura komunak lortzeko eta ahaleginak ez bikoizteko helburuarekin, ekimen horizontalen emaitzak modu egokian hedatzeko.
Azpiegitura teknologikoei eskatzen zaien funtzionaltasun aberatsak koordinazioa eskatzen du korporazio mailan, sistema indartsuenak eta egokienak eskuratzeko (multikanalitatea, intereragingarritasuna, eraginkortasuna). Horrek koordinazio lan globala eskatzen du, ezagutzen eta proiektuen gestio egokia, Departamentuen eta erantzukizun korporatiboak dituzten zuzendaritzen ekimenak aprobetxatuz. Funtzio informatikoak elkarlanaren errefortzua eta gestioa inplementatu behar ditu, Departamentu eta korporazio mailan. 2006-2009 PIT oinarrizko tresna da helburu horri begira lan egiteko, eta Jarraipen Tresna plan horren osagarri bat da, proiektu teknologiko estrategikoen gestio eta informazio korapilune komun bat. Maila teknikoan, Departamentu bakoitzak aukera izango du (bere aplikazioen arabera eta bere erantzukizunpean beti) DITen estandarrek zehazten duten Open Source lan-estazio plataforma bereganatzeko. Era horretan, ez dira plataforma jabeak erabiltzera behartuta egongo, ez herritarrak (Gobernu administrazioarekiko duten elkarrekintzan), ez langile publikoak. Soluzio bat edo bestea, edota biak batera, behin betiko aukeratzea plan berriaren baitan hartuko den erabakia izango da.
Era berean, herritarrek, enpresek eta beste administrazioek elkar eragiteko gaitasuna izango dute zerbitzu administratibo eraginkorrak eskaintzeko, zerbitzu kontsumitzailearen nahiz zerbitzua eskaintzen duenaren mesederako. Gobernuaren erantzukizuna da Administrazio Elektronikoko zerbitzu hauek eskaintzea eta bultzatzea, modu egokian. Departamentu bat arduratuko da amaierako zerbitzuez, eta plataforma eta azpiegituren probisioa instantzia korporatiboen esku geldituko da. Barne Kudeaketa, era horretan, maila guztietan korporatiboki koordinatu behar den sistemaren beste osagai bat da. Izan ere, langileen eta aurrekontuen gestiorako azpiegituren modernizazio proiektu handiek zeharka eragingo diote antolakuntza osoari. Hala, 2006-2009 PITen testuinguruan, Eusko Jaurlaritzako administrazioaren prozesuak eguneratzeko aukera sortuko da. Proiektu bakoitza, beraz, eremu zabalago batean planteatu beharko da, kudeaketa eta emaitzak optimizatzeko xedearekin.
Amaitzeko, plan berria berrikusi eta eguneratu egin beharko da, bat etor dadin une oro jarraibide korporatiboekin, ahalbide teknikoekin eta erabiltzaile nahiz gizarte osoaren eskaerekin.