Ekialdeko kostaldea: Kresalaren arrastoan

Zarautz

Narros jauregia

Zarauzko hiribildua XIII. mendean sortua da. Hurrenez hurren izandako zabalkuntzekin hiri-patroiari jarraitu zion, joan den mendera arte. Une horretatik aurrera bainu-etxeetako hiriaren hedapenaldia izan zuen.

Hiribildua sortu izanaren lekuko Narros jauregia besterik ez da geratzen, bertako monumentu nagusia, Zarautzekiko izandako lotura historikoagatik. Izan ere, Zarauztarren dorrearen gainean dago eraikia. Zarauztarrak dira bertako ahaide nagusiak, hiribildua sortu aurretik zeudenak itxuraz. Jauregia errenazentista da, XVI. mendekoa, eta batez ere hareharrizko aparailua du, kare-harrizkoa den armarria izan ezik. Fatxada nagusia XIX. mendean egindako ingeles motako lorategi bati begira dago eta molduran eguzki-erloju bat dauka. Isabel II.aren udako egoitza zen.

Zarauzko Dorre Luzea Gipuzkoako gotiko zibilaren adibide hoberena da. Harlanduz egina da eta lau goi-oin, lau isurialdeko estalkia eta harlanduzko aparailua ditu. Fatxada nagusia da interesgarriena, proportzionatua eta berezia. Behe-oinean arku zorrotzeko eta dobelatutako sarbidea dauka. Egindako leheneratze-lanak monumentuaren barnealdea errespetatu du eta XVI. mendeko balio handiko pinturak daude bertan.

Galeria fotografikoa: