Aiako bisitaldiak Pagoetako Parke Naturala hartzen du, Urola eta Oria ibaien artean dagoen 8.394 hektareako lur-hedadura. Parkean bi errota, burdinola bat eta ezaugarri bereziak dituen kiskaltze-labe bat daude. Elementu horiek guztiak duela gutxi leheneratu dira.
Burdinola antzekoen artean hoberen zaindutakoa da eta XVI. mendearen erdialdean jadanik funtzionamenduan zegoen. Asmakizun mekanikoei aplikatutako arrazionalismoaren adibide bikaina da eta tamainagatik eta tipologia originalagatik nabaritzen da.
Hiru erreka txikiren elkargunean kokatuta, haien indar hidrauliko eskasa bost ur-hartuneren bitartez aprobetxatzen du. Burdinola horretan lortutako informazio arkeologikoak erreferentzia nagusia dira Euskal Herriko industriaurreko siderurgiari buruzko ikerketa arkeologikoetan.