Estilo aholkuak
Argi eta garbi
Idazki honetan langileak idatzi behar duen informazioa ez da oso zabala, kode bitartez egiten baitu gehiena; baina, adibidez oharretan, ahalik eta zehatzen eta laburren egitea gomendatzen dugu.
Idazki elebidunetan, euskara nabarmendu
Hitzak elkarren ondoan idatzi behar baditugu, aukera bi ditugu euskarazkoa nabarmentzeko:
Edozein kasutan ere, tipografiaz ere baliatu behar dugu: euskarazkoa letra handiagoz edota lodiaz idatzi; edo letra etzana (nekezagoa irakurtzeko) erabili erdararentzat.
LAN-PARTEA
PARTE DE TRABAJO
Bestalde, osagai batzuk euskara hutsean idatz daitezke nahiz eta inprimakia elebiduna izan; esate baterako, helbidea.