Egitura
Langilearen datuak
Atal honetan langilearen datuak adierazi behar dira. Enpresa bakoitzak aukeratu beharko du zein datu sartu behar duen langileak: izen-abizenak baino ez, edo langilearen zenbakia…
Eguna
Lan-partea zein egunetan bete den adierazi behar da.
Produkzio-zehaztasunak
Egindako lana zehaztu behar da.
Lan-kodeak
Enpresak zehaztuta izan behar ditu egin daitezkeen lanak; eta identifikazioa errazteko, lan bakoitzari zenbaki edo kode bat ezarriko dio. Atal honetan, taula baten bidez adieraziko dira lanak eta eurei dagozkien zenbaki edo kodeak, horrela produkzio-zehaztasunetan eskatutako datuak arazorik gabe bete ditzake langileak.
Intzidentzia-kodeak
Enpresak zehaztuta izan behar ditu sor daitezkeen intzidentziak eta identifikazioa errazteko, intzidentzia bakoitzari zenbaki edo kode bat ezarriko dio. Atal honetan, taula baten bidez adieraziko dira intzidentziak eta eurei dagozkien zenbaki edo kodeak, horrela produkzio-zehaztasunetan eskatutako datuak arazorik gabe bete ditzake langileak.
Oharrak
Langileak produkzio-prozesuan ikusitako berezitasunen bat edo behar izandako materiala adierazi behar izanez gero, bete beharreko atala.
euskarazko eskema ikusi