Eguna
Hauxe da Euskaltzaindiak data adierazteko gomendatzen duena:
2006ko martxoaren 7a
1995-03-07
Nolanahi ere, gogoratu urteetan barruko punturik ez dugula jarri behar.
Baina kontuan izan urtea adierazten ez duten gainontzeko zenbakiek badaramatela puntua:
1995ean 1.995 lan-istripu izan ziren.
Bestalde, data idazteko lehenengo modua aukeratuz gero, kontuz zenbakiak deklinatzean:
2002ko, 2006ko, 2008ko
baina: 2001eko, 2005eko, 2010eko
8a, 7a, 29a, 30a, 1a, 15a
baina: 11, 31