Toki-egunak, sinadurak eta zigiluak
Orriaren behealdean enpresak berak eta Lan Administrazioko Agintaritzak inprimakiak eskatzen duen bezala datuak bete, sinatu eta zigilua jarri behar dute.
Kontuan hartu behar da kargu ofizial eta akademikoak letra xehez idatzi behar direla: euskaltzaina, zuzendaria, kontseilaria, ministroa, e.a. Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Durangoko Udaleko alkatea...
Toki-egunak
Hauxe da Euskaltzaindiak data adierazteko gomendatzen duena:
Gernika-Lumo, 2006ko martxoaren 7a
Gernika-Lumon, 2006ko martxoaren 7an
Horietaz gain, laburrago idazterik ere badago:
Gernika-Lumo, 2005-03-07
Nolanahi ere, gogoratu urteetan barruko punturik ez dugula jarri behar.
Baina kontuan izan urtea adierazten ez duten gainontzeko zenbakiek badaramatela puntua:
2005ean 2.005 lan-istripu izan ziren.
Bestalde, kontuz zenbakiak deklinatzean:
2002ko, 2006ko, 2008ko
baina: 2001eko, 2005eko, 2010eko
8a, 7a, 29a, 30a, 1a, 15a
baina: 11, 31
2an, 7an, 18an
baina: 1ean, 5ean, 10ean, 25ean
eta: 11n, 31n