Istripu-partea

Agiri-ereduen bankua

Egitura

Izenburua eta istripu-mota

Goialdean, laneko istripu-partea dela adierazteaz gain, zein motatakoa den ere adierazi behar da.

Langilearen, enpresaren eta zentroaren datuak

Inprimakiaren lehenengo hiru puntuetan langilearen, enpresaren eta zentroaren datuak adierazi behar dira.

Istripuaren zehaztasunak

Istripua gertatu den eguna, ordua eta lekua zehaztu behar da, besteak beste.

Eskainitako laguntzaren zehaztasunak

Istripua gertatu ondoren eskaini den laguntzaren gaineko zehaztasunak adierazten dira.

Langilearen zehaztasun ekonomikoak

Langilearen kotizazioaren gaineko datuak, eta baita jasotako diru-laguntzei buruzko zehaztasunak ere adierazten dira.

Toki- egunak, sinadurak eta zigiluak

Datu horiek, alde batetik, enpresak berak bete behar ditu eta, bestetik, Lan Administrazioko Agintaritzak.

Oharrak

Oharrik izanez gero, orriaren behealdean idazten dira.

euskarazko eskema ikusi

Azken eguneratzea: 2007/03/16