Istripu-partea

Agiri-ereduen bankua

Estilo aholkuak

Argi eta garbi

Agiri honetan idatzi behar dugun testua oso zehatza da. Hau da, prestatuta dagoen dokumentuan adierazi behar ditugunak datu hutsak dira. Beraz, estilo aldetik eman dezakegun aholku bakarra da letra argiz idatzi behar dela. Zenbakiak idazterakoan ere kontuz ibiliko gara ez erratzeko.

Idazki elebidunetan, euskara nabarmendu

Hitzak elkarren ondoan idatzi behar baditugu, aukera bi ditugu euskarazkoa nabarmentzeko:

  • Euskarazkoa aurretik, marra idatzi (ez gidoia, baizik eta marra zeiharra) eta ondoren erdarazkoa.

    Izena / Nombre

  • Euskarazkoa gainean, eta azpian erdarazkoa.

    Helbidea
    Dirección

Edozein kasutan ere, tipografiaz ere baliatu behar dugu: euskarazkoa letra handiagoz edota lodiaz idatziz; edo letra etzana (nekezagoa irakurtzeko) erabili erdararentzat.

LANEKO ISTRIPU-PARTEA

PARTE DE ACCIDENTE DE TRABAJO

Bestalde, osagai batzuk euskara hutsean idatz daitezke nahiz eta inprimakia elebiduna izan; esate baterako, helbidea.

 

Azken eguneratzea: 2007/03/16