Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekak (2021-2022 ikasturtea - Euskadi)
- Ikusi Deialdian.
Deialdi honen xedea da goi-mailako irakaskuntzetako ikasleei bekak ematea, hain zuzen ere Euskal Autonomia Erkidegoan administrazio-egoitza izan eta 2021-2022 ikasturtean unibertsitateko edo goi-mailako ikasketa hauetakoren bat egiten dutenei Euskal Autonomia Erkidegoan edo Estatuko beste lurralde batean:
a) Graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.
b) Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.
c) 25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza-ikastaroak, unibertsitate publikoetan emandakoak.
d) Goi-mailako arte-ikasketak.
e) Goi-mailako ikasketa militarrak.
f) Goi-mailako erlijio-ikasketak.
Espezializazio-ikasketak egiteko bekak eta unibertsitateen berezko tituluak ez dira deialdi honetan sartzen. Halaber, ezin izango da atzerriko unibertsitate-sistemen titulazioei dagozkien unibertsitate-irakaskuntzak egiteko bekarik eman.
Deialdi honen araberako beka eskatzeko, ikasleek master ofizial bat egin behar dute. Ezinbestekoa da masterraren ikasturtea bat etortzea urte naturalarekin eta 2021. urtean ematea, eta aurreko ikasturtean ezin izan bazuten bekarik eskatu, matrikulazio-epea 2020ko abenduaren 31 baino geroagokoa zelako.
ESKAERA AURKEZTEKO EPEAK:
- Eskaerak aurkezteko epea: uztailaren 1etik 30era, biak barne.
- Salbuespen gisa, eskatzaileek ikasketak egiten badituzte eta ikasketa horien matrikula-epea uztailaren 30aren ondoren hasten bada, beka-eskaera matrikula-dataren ondorengo 5 egun baliodunetan egin ahal izango da. Ez da inola ere onartuko 2021eko abenduaren 31tik aurrerako beka-eskaerarik.
OHARRAK:
- Beka-eskaera erabat elektronikoa izango da eta ez dira eskaerak paperez onartuko. Derrigorrezko dokumentazioa ere espediente elektronikoari gehitu behar zaio.
- Eskaera egiteko balio duen ziurtagiri elektroniko bat izan behar dute ikasleek. BakQ ahalik eta azkarren ateratzea eta azken unerako ez uztea gomendatzen dugu.
- Eskaera, betiere, ikaslearen izenean egin behar da.
- Eskaerak aurkezteko epea ireki ondoren, unibertsitateko matrikula oraindik formalizatu ez den arren egin ahal izango da beka-eskaera. Geroago ikasketaz edo unibertsitateaz aldatzen bada, eskaeran bertan izango da aldaketa hori jakinarazteko aukera.
- Graduko edo Masterreko ikasketa ofizialetarako eskatu ahal izango da bakarrik beka, baina inolaz ere ez berezko tituluetarako. Informazio horrek unibertsitate edo ikastetxe bakoitzaren web orrian agertu behar du.
- Beka izateko, graduko ikasketetarako 60 kreditutan, gutxienez, matrikulatzea exijitzen da, bekei buruzko aginduak 24. artikuluan adierazitako salbuespenezko kasuetan izan ezik. Urtebeteko masterreko ikasketetarako, kurtso osorako matrikula egin beharko da derrigorrean. Masterra bi urtekoa bada, lehen urtean 60 kreditutan, gutxienez, matrikulatu beharko da derrigorrean.
- Bekarako eskubidea izateko baldintza ekonomiko eta akademikoak betetzen diren jakiteko, eta 2021-2022 ikasturteko agindu berria EHAAn argitaratu arte, ekainaren 30ean, orientazio gisa 2020-2021eko ikasturterako araudia kontsulta daiteke, ez baitira baldintzetan aldaketa esanguratsuak izango.
- Bekan jaso daitezkeen osagaien zenbatekoa ezagutzeko, orientazio gisa 2020-2021eko ikasturterako osagai eta zenbatekoen taula kontsulta daiteke.
2021/07/30
Zuzenean
Ramiro Maeztu, 10, beheko solairua
Vitoria-Gasteiz
Andia, 13 Donostia-San Sebastián
Gran Vía, 85
Bilbao
Telefonoa: 012
Euskadi

