Nork osatzen dute gobernu-organoa, eta zein dira horren eginkizunak?
Gobernu-organoak, izena gobernu-batzorde, zuzendaritza-batzorde edo estatutuetan ageri den beste edozein izan, elkargo edo kontseilu profesionala zuzendu eta administratu egiten du, eta osoko bilkurak hartutako akordioak bete, diziplina-agintea betearazi eta estatutuetan agindutako gainerako funtzioak ere betetzen ditu. Gobernu-organoa zenbat pertsonak osatuko duten estatutuetan zehaztuko da. Pertsona horiek osoko bilkurak aukeratuko ditu kide guztien artetik eta sufragio unibertsala, librea, zuzena eta ezkutukoa erabilita.
Gobernu-organoari dagokio:
- Estatutuak onartzeko edo aldatzeko prozedurari bultzada ematea.
- Dagozkion gaiak proposatzea osoko bilkurari.
- Aurrekontua eta kontuak egitea.
- Elkargoko kideen gaineko diziplina-agintea.
- Osoko bilkurari laguntzea.
- Lege, araudi eta estatutuetan ematen zaion beste edozein ahalmen.