Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legearen eragin-eremutik kanpoko fundazioen ordezkaritzen inskripzioa
- Egoera:
Deskribapena
Estatuko Fundazioen Erregistroan edo beste Autonomia Erkidego bateko erregistroan inskribatuta dauden fundazioek Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan beren ordezkaritza inskribatzeko eskabidea egiteko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
- Inskripzioaren eskabidea, fundazio interesdunaren legezko ordezkaritzak izenpetutakoa.
- Eskritura publikoaren kopia baimendua: bertan, inskribatu nahi den ordezkaritza sortzeko gobernu-organoak hartutako erabakia jasoko da. Erabaki horretan ordezkaritzaren helbidea eta fundazioak izendatutako ahaldunen eskumenak aipatuko dira.
- Fundazioen Erregistro eskudunak emandako ziurtagiria, fundazioaren eraketaren inskripzioa eta fundazioak ahaldundutako pertsonen ahalordetzea egiaztatzen dituena.
- Fundazioaren eraketaren eskrituraren kopia soila, bai eta estatutuetan izandako aldaketena ere.
Atzerriko fundazio baten ordezkaritza irekitzeko, eskritura publikoan honako hauek aurkeztuko dira:
- Atzerriko fundazioaren helburuak.
- tzerriko fundazioaren eraketa egiaztatzen duten datuak edo agiriak, dagokion legediaren arabera.
- Fundazioaren ordezkaritza bat Euskal Autonomia Erkidegoan irekitzea onartzen duen gobernu-organoaren erabakiaren ziurtagiria.
- Ordezkaritzaren izena, bere baitan adierazpen hau hartuko duena: «Fundazioaren ordezkaritza».
- Ordezkaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan duen helbidea eta jardute-eremua.
- Bere helburuak betetzeko, ordezkaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan modu iraunkorrean egingo dituen jarduerak.
- Ordezkaritzan jardungo duten ordezkarien izenak.
- Ordezkaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan garatuko duen lehenengo jarduteko plana.
Fundazioen ordezkaritzak inskribatzea
Fundazio atzerritarrek –beren legeria propioa arau dutela–, beren jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoan egin nahi badituzte modu egonkorrean, ordezkaritza bat izan behar dute bertan. Ondorio horietarako, lege hau aplikatuko zaie euskal administrazio publikoekiko harremanetan.
Euskal Autonomia Erkidegoan dauden fundazio atzerritarren ordezkaritzek, indarrean dagoen legeriaren arabera, men egin beharko diote Euskal Autonomia Erkidegoko Babesletzari eta inskribatu egin beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan; horretarako, beren legeria propioaren arabera behar bezala eratuta daudela egiaztatu beharko dute aurretik.
Inskripzioa ukatu egin ahal izango da aurreko lerrokadan adierazitakoa egiaztatzen ez denean, bai eta helburuak interes orokorrekoak ez direnean.
Artikulu honetan ezarritako betekizunak betetzen ez dituzten fundazio atzerritarrek ezin izango dute «fundazio» izena erabili.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Tramite hau egiteko Fundazio-Erregistroan, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
- Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Fundazioen ordezkaritzak aldatzea

Beste tramite batzuk

Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, bete ezazu Nire karpeta-n dagoen inprimakia.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu behar duzu.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez ba ditu, órgano eskudunak 10 eguneko epea emango dizu zuzentzeko. Hala egin ezean, eskabidean atzera egin duzula joko du Administrazioak.
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Titularra.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu titularrari dagozkion datuak.
- Sina ezazu eskabidea.
Beste pertsona edo entitate baten ordezkari gisa ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu ordezkatzen duzun pertsonari dagozkion datuak Titularra atalean, eta zureak, Ordezkaria atalean.
- Sina ezazu eskabidea.
Oharra: Erakundeak ordezkari bidez aritzen dira beti.
Eusko Jaurlaritzaren erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzuaIndarrean dauden xedepenetan ezarritako beste edozein tokitan
- Herri Administrazioen Erregistroa (Eusko Jaurlaritza, Udalak, Aldundiak, Estatuko Administrazio Orokorra...)
- Posta-bulegoetan.
- Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.
- Indarrean dauden xedapenetan ezarritako beste edozein tokitan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikulua
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.