Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Patronatuen aldaketak. Eskuordetzak edo ahalordetzak ematea edo kentzea

Deskribapena


Fundazioaren patronatua fundazio guztietan egon behar den gobernu eta ordezkaritza organoa da. Fundazioaren helburuak bete behar ditu , eta baita bere ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideak behar bezala kudeatu ere.

Patronatuak gehiengoz hartuko ditu erabakiak, estatutuetan ezarritako baldintzen arabera.

Patronatua gutxienez hiru kidek osatuko dute, eta beraien artetik lehendakaria aukeratuko da, fundazioaren ordezkaritza egikarituko duena. Halaber, gobernu organoak idazkari bat izendatuko du, bere kideen artean edo ez. Patronatuko kide bada hitza eta botoa edukiko du; eta kanpokoa bada, ordea, hitza besterik ez du izango. Bestalde, idazkariak bilera aktak egingo ditu, fundazioaren dokumentuak zaindu eta patronatuaren erabakiak ziurtatuko ditu lehendakariaren oniritziarekin.

Patronoak izendapena onartu ondoren hasiko dira beraien kargua egikaritzen. Onarpena notario-eskritura bidez, sinadura legeztatuta duten dokumentu pribatu bidez edo Fundazioen Erregistroko arduradunaren aurrean gauzatuko da.

Patronoen kargu-uztea honako kasuotan gertatuko da:

  • Heriotza edo heriotza-deklarazioa.
  • Ezgaitasuna, gaitasungabetzea edo bateraezintasuna.
  • Ordezkari leial baten arretarekin kargua ez betetzea.
  • Agintaldia bukatzea.
  • Karguari uko egitea.
  • Estatutuetan arautzen diren arrazoiak.
  • Ebazpen judizial irmoa.


Gobernu organoko kideen izendapena, kargu uztea eta ordezkapena Fundazioen Erregistroan inskribatuko dira, bai notario-eskritura bidez, bai sinadurak legeztatuta dituen dokumentu pribatu bidez.

Eskuordetzak edo ahalordetzak ematea edo kentzea

Patronatuak bere eskumenak patronatuko kide bati edo gehiagori eskuordetu ahal izango dizkio, beti ere, fundazioaren estatutuetan honetarako debekurik ezartzen ez bada behintzat. Ezingo dira eskuordetu honako eskumenak: urteko kontuen eta aurrekontuaren onarpena; estatutuen aldaketa; fundazioaren bategitea, desegitea eta likidazioa; eta Babeslaritzaren baimena behar duten egintzak.

Eskuordetzeak eta ahalordetzak emateko edo kentzeko akordioak notario-eskrituran oinarrituz inskribatuko dira.

Horretarako, gobernu organoaren erabakiaren ziurtagiria jasoko duen notario eskrituraren bi kopia baimendu aurkeztu beharko dira.

 

Batzorde betearazleak edo eskuordetua


Patronatuak bertako kide baten edo gehiagoren esku utzi ahal izango ditu bere ahalmenak, estatutuek berariaz debekatu ezean. Eskuordetzea patronatuko kide baten baino gehiagoren alde egiten bada, batzorde betearazle edo eskuordetu bat edo batzuk eratuko dira, eta batzorde horiek fundazioaren estatutuetan araututa egon beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Patronoen kargu-aldatzea


Gobernu organoko kideen izendapena, kargu uztea eta ordezkapena Fundazioen Erregistroan inskribatuko dira, bai notario-eskritura bidez, bai sinadurak legeztatuta dituen dokumentu pribatu bidez.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ahalorde orokorrak ematea


Patronatuak ahalorde orokorrak eta bereziak eman eta errebokatzeko aukera izango du, estatutuek beren-beregi debekatu ezean.
Eskuordetzeak eta ahalorde orokorrak emateak eta errebokatzeak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu beharko dira, eta inskripzio horrek izaera deklaratiboa izango du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ahalorde orokorrak errebokatzea


Ahalorde orokorrak emateak eta errebokatzeak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu beharko dira, eta inskripzio horrek izaera deklaratiboa izango du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Autokontratazioa


Patronoek fundazioarekin kontratatu ahal izango dute, bere izenean edo hirugarren baten izenean, Babeslaritzak aurretik hala baimendu baditu. Baimena lortzeko, autokontratazio eskaera aurkeztu beharko diote Babeslaritzari, interes-gatazkarik ez dagoela frogatzen duen dokumentazioarekin batera.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk