Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Urteko kontuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan aurkeztea

Deskribapena


Fundazioek bere jardueren kontabilitatea eraman behar du, era ordenatu eta egokian. Derrigorrez, honako liburuak osatu beharko dituzte: patronatuko bileren Akta-Liburua, Eguneroko Liburua, Inbentario Liburua eta Urteko Kontuen Liburua.

Patronatuak urteko kontuak onartuko ditu. Akordio hori jasotzen duen ziurtagiria Babesletzari aurkeztuko dio urteko lehen seihilekoan. Beharrezkoa den kasuetan, kontuen ikuskaritza-txostena ere aurkeztuko da ziurtagiriarekin batera.

Urteko kontuek honako dokumentuak jasoko dituzte: inbentarioa, egoera-balantzea, ekintza-memoria eta aurreko ekitaldiko sarrera eta gastu-aurrekontuaren likidazioa. Memoria horrek argi arrazoitu eta adierazi beharko du zein ekintza burutu diren ekitaldi ekonomiko horretan fundazioaren helburua betetze aldera. Gobernu-organoan eta ekonomia-kudeaketan egin diren aldaketak ere jaso beharko dira txostenean.

 

Nori dago zuzenduta


Fundazioak

Urteko kontuak Euskadiko Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan aurkeztea.


Kontuak nahitaez onartu behar ditu Patronatuak, eta, urtearen lehen seihilekoan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan aurkeztu beharko dizkio urteko kontuak onartu eta 30 egunen buruan, gordailatu daitezen:

  • Kontuak (balantzea, emaitzen kontua, memoria eta irabazi asmorik gabeko kontabilitate planak ezarritako gainontzeko dokumentuak)
  • Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko 33.artikuluan ezarritako ezaugarriak betetzen dituzten fundazioek ikuskaritza txostena aurkeztu beharko dute.
  • Erregistro datu eguneratuen ziurtagiri bat aurkeztuko dute. Ziurtagiria ez da urteko kontuen parte izango.
  • Fundazioak aldi baterako finantza-inbertsioak egiten baditu, jokabide kodea eta jokabide-kodearen betetze-mailari buruzko urteko txostena aurkeztu beharko du.
  • Fundazioek, sozietate-talde bateko erakunde nagusiak badira urteko kontu bateratuak aurkeztu behar dituzte, unean-unean indarrean dagoen merkataritza-legeen arabera formulatuta.

Urteko Kontuak elektronikoki aurkezteko PROZEDURA BERRIA:

  • Inprimaki berriak deskargatu (Balantze-emaitzen kontua, eta kontuak onartu izanaren ziurtagiria) eta bete.

    PDF formularioak programa bateragarri batekin editatu eta gorde behar dira (adibidez, Adobe Acrobat Reader). Ez editatu eta gorde web nabigatzailearekin.

  • Aurkeztu beharreko gainontzeko dokumentazioa bete.
  • Aurkeztutako PDF dokumentu bakoitza idazkariaren eta presidentearen sinadura elektroniko aitortuaz bermatuko da. Ikuskaritza txostena ere auditorearen sinadura elektronikoa barneratuko du. Ez da eskuz sinatutako dokumenturik onartuko.
  • Urteko kontuak aurkezteko aplikazioan sartu, eskaera bete, dokumentazioa erantsi (PDF dokumentuak) eta dokumentazioa bidali.

(Informazio gehiago "Deskribapena" eta "Araudia" ataletan (Oinarrizko informazioa)

PDF formularioak programa bateragarri batekin editatu eta gorde behar dira (adibidez, Adobe Acrobat Reader). Ez editatu eta gorde web nabigatzailearekin.

Beste tramite batzuk