Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Plana (behin-behineko onarpena)

Erakundea:
Mugikortasun Jasangarria
Organoa:
Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren Zuzendaritza

Helburuak

Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Plana (aurrerantzean, PMSE) plangintza-tresna bat da, pertsonen mugikortasunerako garraiobideen koordinazioan eta integrazio intermodalean eta salgaien logistikan oinarritua, eta Euskadin mugikortasun jasangarriko eredu bat lortzera bideratutako ekintza guztien tratamendu sistematiko, koherente eta integrala ahalbidetuko du.

Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren azaroaren 9ko 11/2023 Legearen arabera, Mugikortasun Jasangarriaren Planak aukera ematen du Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan zehazteko lege horretan ezarritako mugikortasun jasangarriko politikaren helburuen aplikazioa. Helburu horiek honako hauek dira:

  • Garraio-sistema integratua, koordinatua eta bikoiztasunik eta eraginkortasunik gabea eratzea, Euskal Autonomia Erkidegoko garraioak sistema bakar gisa funtziona dezan.
  • Garraio-sistema berritzaile, erresiliente, aurreratu eta kudeatua sustatzea, kostuak barneratzeko irizpideen arabera.
  • Ingurumena eta herritarren segurtasuna eta osasuna hobetzen laguntzea, kutsadura atmosferikoa eta akustikoa, energia-kontsumoa eta klima-aldaketaren ondorioak murriztuz.
  • Mugikortasun aktiboa lehenestea, arreta berezia eskainiz desgaitasuna duten pertsonen premiei, garraio publiko eta kolektiboari edo, hala badagokio, mugikortasun partekatuari eta kolaboratiboari, eta, nolanahi ere, ordezko erregaiak kontsumitzen dituzten bitartekoak hautatzea.
  • Irisgarritasun unibertsala bermatuko duen garraio publikoaren eskaintza eskaintzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-oreka eta ekonomia-sarearen lehiakortasuna bultzatzea, barneko eta kanpoko konektibitatea indartuko duen garraio-azpiegituren sare baten bidez.
  • Pertsonen eta salgaien garraioan intermodalitatea sustatzea, garraio publikoko eta zentro logistikoetako sare integratu eta koordinatu batetik abiatuta.
  • Bitarteko informatikoak, telematikoak eta teknologia berriak sartzea garraioaren eta mugikortasun jasangarriaren kudeaketan, bai ordainketari dagokionez, bai bidaiariei informazioa emateari dagokionez.
  • Administrazioen arteko harreman-sistema antolatu, egiturazko plangintza-metodo baten bidez.
Dokumentuak:
- Agindua, 2024ko abenduaren 30ekoa, Mugikortasun Jasangarriaren sailburuarena, zeinaren bidez hasierako onarpena ematen baitzaio Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Planaren proiektuari – 2024ko urtarrilaren 15ean argitaratua –.

Orden-correccion-errores-aprob-inicial-proyec-PMSE_2_1762253100829.pdf (PDF, 53 KB) (abre en nueva ventana)

-Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Planaren proiektuaren jendaurreko informazioaren eta entzunaldiaren fasean jasotako alegazioei eta proposamenei erantzuteko txostena, 2025eko urriaren 30ekoa.

PMSE-Informe-sobre-alegaciones-def_EUS_4_1762253100991.pdf (PDF, 849 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

-Agindua, 2025eko urriaren 27koa, Mugikortasun Jasangarriaren sailburuarena, Euskadiko Mugikortasun Jasangarriaren Plana behin-behinean onartzen duena.

Orden-aprobacion-provisional-psme-EUS_6_1762253101106.pdf (PDF, 83 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

-Planaren edukia, behin-behinean onartuta:

EMJP-1_Diagnosia_Behinbeineko-onarpena_eus_7_1762253101124.pdf (PDF, 38 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

EMJP-2_Ekintza-plana_Behinbeineko-onarpena_eus_10_1762253112421.pdf (PDF, 50 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

 

Azken aldaketako data: