Kolon minbizia goiz detektatzeko programa

Kolon-ondesteko Minbiziaren Baheketa Programa (KOMBP) 2008an onartu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Minbiziari buruzko Aholku Batzordeak proposatuta.

Populazio-oinarria

  • 50-69 urte bitarteko pertsonentzat (644.949 pertsona: 315.070 emakumezko eta 329.879 gizonezko. Eustat 2023).
  • Bi urtero egiten den Test immunokimiko kuantitatiboa (FIT). Muga: 20µg Hb/g gorozkiak. Kolonoskopia sedazioarekin baieztatzeko test gisa.
  • Datu-base klinikoetara eta minbizi-erregistroetara lotutako informazio-sistemak.
  • Lehen mailako arretaren inplikazioa.
  • Koordinazio zentralizatua. Monitorizazioa eta ebaluazioa.

Programaren helburuak 2023-2025

Gaiztotu aurreko lesioak zein gaiztoak detektatuta eta tratamendua emanda, kolon-ondesteko minbiziaren intzidentzia eta heriotza-tasa murriztea.

Estaldura 2009-2023

Parte hartzea 2009-2022

Parte-hartze tasa: % 70,5 2022an. Europako gidaren gomendioa: > % 65

Positibotasun-adierazleak, kolonoskopia onartzea eta detekzio-tasak

Euskadi 2009-2022

Europako gida

TASAK

Gizonak

Emakumeak

Bi sexuak

Bi sexuak

Parte hartzearen-tasa (baliozko gonbidapenen gaineko %a) % 67,84 % 72,92 % 70,47 >% 65
Positiboen tasa (parte-hartzaileen gaineko %a) % 6,5 % 4,16 % 5,25 % 4-11
Berrezpen-kolonoskopiarekiko atxikipena, behin betiko diagnostikoarekin (positiboen gaineko %a) % 92,45 % 92,92 % 92,65 90-95
Arrixku baxuko adenomaren detekzio-tasak x 1.000 parte-hartzaile ‰ 11,72 ‰ 7,185 ‰ 9,29 -
Minbizia inbaditzailearen detekzio-tasak ≥pT1 1.000 parte-hartzaile ‰ 2,99 ‰ 1,5 ‰ 2,19 ‰ 1,3-9,5
Lesio aurreratuen detekzio-tasa (LA=AEA + AHA) x 1.000 parte-hartzaile (1-3 adenoma eta/edo % 25 iletsua eta/edo maila altuko displasia) ‰ 27,795 ‰ 10,97 ‰ 18,78 -
Neoplasia aurreratuaren (NA) detekzio-tasa=AA++KOM 1.000 parte-hartzaile ‰ 30,78 ‰ 12,47 ‰ 20,97 -
KOM-aren balio iragarle positiboa % 4,59 % 3,61 % 4,17 % 4,5-8,6
LA-ren balio iragarle positiboa % 42,43 % 26,09 % 35,48 -
NA-ren balio iragarle positiboa % 42,74 % 26,35 % 35,77 -

Kolon eta ondesteko minbizi kasuen % 70,6 hasierako faseetan (I eta II) detektatu ziren 2009tik 2022ra bitartean.

Kolon-ondesteko minbiziaren programaren eraginkortasuna euskadin

FITaren sentikortasuna (2009-2022): % 88,2 KT % 95 (87,2-89,2)

FITaren espezifikotasuna (2009-2022): % 95,1 KT % 95 (95,0-95,1)

Simulazioa 30 urtera MISCAN-kolon eredua

Intzidentzia murriztea: % 16,3 (% 17,2 gizonezko eta % 14,7 emakumezko)

Heriotza-tasa murriztea: % 26,1 (% 28,1 gizonezko eta % 22,4 emakumezko)

Galdutako bizitza-urteak murriztea: % 21 (% 22,6 gizonezko eta % 18,4 emakumezko)

Azken aldaketako data: