Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko abenduaren 9koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita 2020rako zer-nolako tarifak ezar ditzaketen zerbitzu-emakidadunek ibilgailuen azterketa teknikoaren esparruan Euskal Autonomia Erkidegoan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 242
  • Hurrenkera-zk.: 5832
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/12/09
  • Argitaratze-data: 2019/12/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Ekonomia; Industria

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekainaren 6ko 2028/86 Errege Dekretuak arauak eman ditu ibilgailu automobilen, atoien eta erdi-atoien eta zatien eta piezen homologazioari buruzko EEEren zuzentarau jakin batzuk aplikatzeko.

Ekainaren 4ko 750/2010 Errege Dekretuan daude araututa hauek homologatzeko prozedurak: ibilgailu motordunak eta atoiak, makina autopropultsatuak edo atoian eramaten direnak, nekazaritzako ibilgailuak eta ibilgailu horien guztien sistemak, atalak eta piezak.

Urriaren 23ko 920/2017 Errege Dekretuan dago araututa ibilgailuen azterketa teknikoa.

920/2017 Errege Dekretuaren 6. artikuluan dago araututa noiz eta zenbatero egin behar diren aldizkako azterketa teknikoak ibilgailuaren kategoriaren arabera.

Uztailaren 2ko 866/2010 Errege Dekretuan dago araututa zer izapide egin behar diren ibilgailuak erreformatzeko.

Martxoaren 16ko 48/2004 Dekretuak aldatuta, apirilaren 4ko 60/2000 Dekretuan dago zehaztuta zein diren ikuskatzeko, izapidetzeko eta kudeatzeko zereginak ibilgailu automobilen segurtasunaren eremuan, eta zein esleitu dakizkiekeen ibilgailuen azterketa teknikoaren zerbitzua ematen duten erakunde emakidadunei.

Apirilaren 4ko 60/2000 Dekretuaren 7. artikuluan dago ezarrita ibilgailuen azterketa teknikoaren zerbitzutik eratorritako tarifak dekretua bera garatzeko diren xedapenen bitartez finkatuko direla, dekretu beraren azken xedapenetako lehenengoan xedatutakoari dagokionez.

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2000ko uztailaren 19ko Aginduaren bidez, apirilaren 4ko 60/2000 Dekretua indarrean jartzearen ondorioz, arau-testu bakarrean bateratu ziren ibilgailuen azterketa teknikoaren eremuko indarreko tarifa guztiak (2000ko irailaren 14koa EHAA).

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko abenduaren 5eko Aginduaren bidez arautu zen zer tarifa aplika ditzaketen ibilgailuen azterketa teknikoaren zerbitzua ematen duten erakunde emakidadunek 2012an; baina, horretaz gain, 8. artikuluan dago adierazita urtero eguneratu behar direla KPIaren gorabeheren arabera eta urtetik urterako urriko indizea oinarritzat hartuta.

Bestetik, tarifak azkenengoz eguneratu ziren 2018ko azaroaren 16ko Ebazpenaren bidez, zeina Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak eman baitzuen egunean jartzeko ibilgailuen azterketa teknikoaren zerbitzua ematen duten erakunde emakidadunek aplika zitzaketen tarifak.

Horiek horrela, agindu honen xedea da: tarifa motak eta gai honi buruzko indarreko xedapenak egokitzea eta eguneratzea.

Hori dela eta, apirilaren 4ko 60/2000 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hau

2020ko urtarrilaren batean geratuko da indargabetuta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko abenduaren 5eko Agindua, zeinaren bidez arautu baitzen zer-nolako tarifak ezar zitzaketen zerbitzu-emakidadunek ibilgailuen azterketa teknikoaren esparruan 2012rako.

Lehenengoa. Industria-administrazioaren arloko zuzendari eskudunari ahalmena ematen zaio zernahi arazo ebazteko agindu hau eta aplikatu beharreko gainerako arauak interpretatu behar direnean, baita behar diren garapen-xedapenak emateko ere.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta, edozelan ere, ondorio juridikoak izango ditu 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduaren 9a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)