Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2024ko urtarrilaren 16koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, beste agindu hau aldatzekoa: 2019ko abenduaren 9ko Agindua, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita 2020rako zer-nolako tarifak ezar ditzaketen zerbitzu-emakidadunek ibilgailuen azterketa teknikoaren esparruan Euskal Autonomia Erkidegoan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 20
  • Hurrenkera-zk.: 413
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2024/01/16
  • Argitaratze-data: 2024/01/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Ekonomia

Testu legala

Apirilaren 4ko 60/2000 Dekretuak zehazten ditu ibilgailu automobilen segurtasunaren arloko aztertze-, izapidetze- eta kudeatze-eginkizunak, ibilgailuen azterketa teknikoaren zerbitzua ematen duten entitate emakidadunei izenda dakizkiekeenak (dekretu hori martxoaren 16ko 48/2004 Dekretuak aldatu zuen).

Apirilaren 4ko 60/2000 Dekretuaren 7. artikuluan dago ezarrita ezen ibilgailuen azterketa teknikoaren zerbitzutik eratorritako tarifak dekretua bera garatzeko xedapenen bitartez finkatuko direla, dekretu horren azken xedapenetako lehenengoari jarraikiz.

Artikulu hori garatzeko eman zen Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko abenduaren 9ko Agindua, zeinaren bidez arautzen baita 2020rako zer-nolako tarifak ezar ditzaketen zerbitzu-emakidadunek ibilgailuen azterketa teknikoaren esparruan Euskal Autonomia Erkidegoan.

Agindu hori indarrean egon eta aplikatu den bitartean, argi geratu da hura aldatzeko beharra dagoela, eginbidearen kontzeptua sartzeko; izan ere, haren bidez, orain arte arlo horretan erregulazio espezifikorik ez zuten zerbitzu jakin batzuen tarifa-tratamendua zehaztu beharko da.

Hortaz, apirilaren 4ko 60/2000 Dekretuaren 7. artikuluak ezarritakoaren arabera (dekretu horrek zehazten ditu ibilgailu automobilen segurtasunaren arloko aztertze-, izapidetze- eta kudeatze-eginkizunak, ibilgailuen azterketa teknikoaren zerbitzua ematen duten entitate emakidadunei izenda dakizkiekeenak) eta bete beharreko gainerako xedapenen arabera, hau

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko abenduaren 9ko Aginduaren 5. artikulua aldatzen da (agindu horren bidez arautzen da 2020rako zer-nolako tarifak ezar ditzaketen zerbitzu-emakidadunek ibilgailuen azterketa teknikoaren esparruan Euskal Autonomia Erkidegoan), eta honela idatzita geratzen da:

Azterketa-txartelean idatzoharrak egiteagatik aplikatuko da eginbidearen tarifa, hala adierazten bada azterketa-eskuliburuan edo erreforma-eskuliburuan. Egintza berean idatzohar bat baino gehiago egin behar badira, behin baino ez da aplikatuko eginbidearen tarifa; hau da, ezingo da aplikatu egindako idatzohar bakoitzeko.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2019ko abenduaren 9ko Aginduaren III. eranskina aldatzen da (agindu horren bidez arautzen da 2020rako zer-nolako tarifak ezar ditzaketen zerbitzu-emakidadunek ibilgailuen azterketa teknikoaren esparruan Euskal Autonomia Erkidegoan), eta epigrafe hau gehitzen zaio:

(Ikus .PDF)

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Industria-administrazioaren arloko zuzendari eskudunari ahalmena ematen zaio agindu hau eta aplikatu beharreko gainerako arauak interpretatzean sor daitekeen zernahi arazo ebazteko, baita agindu hau aplikatzeko beharrezkoak diren egintzak emateko ere.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Industria-administrazioaren arloko zuzendari eskudunari ahalmena ematen zaio Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan zerbitzu-emakidadunek ibilgailuen azterketa teknikoaren arloan aplikatu beharreko tarifen zerrenda eguneratua eta kontsolidatua argitaratuko duen ebazpena emateko.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urtarrilaren 16a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.