Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko abenduaren 5ekoa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren Zerbitzuaren emakidadunek 2012. urtean ezar ditzaketen tarifak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 245
  • Hurrenkera-zk.: 6270
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/12/05
  • Argitaratze-data: 2011/12/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Apirilaren 4ko 60/2000 Dekretuan (martxoaren 16ko 48/2004 Dekretuaren bidez aldatu zen), ibilgailu automobilen segurtasunaren arloko aztertze-, izapidetze- eta kudeatze-eginkizunak zehaztu dira. Ibilgailuen azterketa teknikorako zerbitzua duten entitate emakidadunei izenda dakizkieke eginkizunok.

Apirilaren 4ko 60/2000 Dekretuaren 7. artikuluan xedatzen denez, dekretu hori garatzeko xedapenetan aurreikusitakoak izango dira azterketa teknikoaren zerbitzuengatik ezarriko diren tarifak, dekretu beraren azken xedapenen arteko lehenengoan xedatutakoari jarraikiz.

Apirilaren 4ko 60/2000 Dekretua indarrean hasi ostean, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2000ko uztailaren 19ko Aginduak arau-testu berean batu zituen Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren arloan indarrean zeuden tarifa guztiak (2000-09-14ko EHAA).

Bestalde, tarifak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko abenduaren 3ko Aginduaren bidez eguneratu ziren azken aldiz. Izan ere, Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren Zerbitzuaren emakidadunek alor horretan 2011. urtean ezar zitzaketen tarifak arautu ziren agindu horren bidez.

Horrenbestez, apirilaren 4ko 60/2000 Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoari jarraiki, honako hau

Ibilgailuetako erreformak hiru motatan sailkatu dira, ezarri beharreko tarifa hobeto zehaztu ahal izateko: 1. mota, 2. mota eta 3. mota, aurkeztu beharreko dokumentazioaren eta egin beharreko azterketaren arabera.

  1. mota:

  1. Unitate eragile bat edo batzuk eranstea ibilgailuaren trakziorako.

  2. Unitate eragilea lekuz aldatzea.

  3. Ardatza ordeztea bestelako ezaugarriak dituen beste batekin, edo ardatzaren ezaugarriak aldatzea.

  4. Ardatzen arteko tartea aldatzea.

  5. Ardatz kopurua handitzea edo murriztea.

  6. Gurpil kopurua aldatzea (L kategoria).

  7. Esekidura-sistemaren edo horren osagai elastiko batzuen ezaugarriak aldatzea.

  8. Ibilgailuko kargarako tokiaren egiturari eragiten dioten elementu finkoak ezartzea.

  9. Anbulantziak, hileta-ibilgailuak, blindatuak, autokarabanak, etxebizitzak.

  10. Ibilgailu baten karrozeria ordeztea edo aldatzea.

  11. Motozikleta bati sidekar bat egokitzea.

  12. Aipatu gabeko gainerako erreformak, aurrekoetan sar daitezkeenak.

  1. mota:

  1. Erregaia sartzeko sistemaren ezaugarriak aldatzea edo elementuak ordeztea.

  2. Erregaia elikatzeko sistemaren ezaugarriak aldatzea edo elementuak ordeztea.

  3. Unitate eragilearen ordez, bestelako ezaugarriak dituen beste bat jartzea.

  4. Ihes-sistemaren ezaugarriak aldatzea edo ordeztea: antolamendua, bolumen osoa, isilgailuak, katalizatzailea, irteera-tartea.

  5. Erregai-deposituen kokapena aldatzea, erregai-deposituak ordeztea edo erregai-deposituen kopurua handitu edo murriztea.

  6. Gehieneko potentzia aldaraz dezaketen sistemak edo sistemen programazioa aldatzea.

  7. Transmisioaren konexio- edo deskonexio-elementuaren ezaugarriak aldatzea edo elementu horren ordez elementu desberdin bat jartzea.

  8. Gurpiletako elementuak aldatu edo ordeztea, edo gurpil-bereizgailuak ezartzea, bide-zabalera aldatzeko.

  9. Pneumatikoak ordeztea, baliokideak ez diren beste batzuekin.

  10. Pneumatikoen dimentsioak, karga-indizea eta/edo abiadura-indizea aldatzea (L).

  11. Hagun zein gurpiletako elementuak aldatzea edo ordeztea, edo gurpil-bereizgailuak ezartzea (L).

  12. Direkzio-sistema aldatzea.

  13. Bolantea lekualdatzea edo eranstea.

  14. Balazta-sistemaren edo horren osagaietako baten ezaugarriak aldatzea.

  15. Eserleku kopurua handitzea.

  16. Eserlekuen ordez zutikako plazak jartzea, edo zutikako plazen kopurua aldatzea.

  17. Gurpil-aulkiak ezartzeko tokia egokitzea.

  18. Eserlekua bestelako eserleku batekin ordeztea.

  19. Segurtasun-uhal bat aldatzea ainguraketa-puntu mota, kopurua edo posizioa desberdina duen beste batekin.

  20. Segurtasun-uhalak ezartzea.

  21. Ekipaje-eremuan edo bidaiarientzako tokian, ibilgailuko bidaiari-lekuaren aurrealdeaz aparteko espazioan, elementuak aldatu edo ezartzea.

  22. Ibilgailuko kargarako edo ekipajerako tokiaren egiturari eragiten ez dioten elementu finkoak ezartzea.

  23. Iraulketaren aurkako barne-segurtasuneko arkua ezartzea.

  24. Arrapalak, goragailuak, garabiak, plataformak, heldulekuak, eskailera-mailak edo beste era bateko sistemak.

  25. Atzeko eta/edo aurreko hegalaren luzera aldarazten duten aldaketak.

  26. Ibilgailu baten karrozeriari eragiten dioten aldaketak.

  27. Ibilgailuaren kanpoaldeko elementuak aldatzea edo txertatzea.

  28. Lanerako makina osagarriak ezartzea.

  29. Iraulketaren aurkako babes-egitura bat ezartzea (edo ordeztea).

  30. Objektu-erorketatik babesteko egitura bat ezartzea edo ordeztea (FOPS).

  31. Garabiak ezartzea.

  32. Plataforma jasotzaileak, sabaizuloak edo arrapalak txertatzea.

  33. Akoplatzeko gailuak ezartzea edo aldatzea M eta N kategorietako ibilgailuetan.

  34. Akoplatzeko gailuak ezartzea eta aldatzea O kategoriako ibilgailuetan.

  35. Akoplatzeko gailuak ezartzea edo aldatzea L, Quad eta UTV kategorietako ibilgailuetan.

  36. Akoplatzeko gailuak ezartzea edo aldatzea nekazaritza-ibilgailuetan.

  37. Akoplatzeko gailuak ezartzea edo aldatzea obra eta/edo zerbitzuetako ibilgailuetan.

  38. Aipatu gabeko gainerako erreformak, aurrekoetan sar daitezkeenak.

  1. mota:

  1. Matrikula-plakaren kokalekua aldatzea.

  2. Azeleraziorako agintearen eragintza-sistema aldatzea edo posizioz aldatzea, baita ordeztea edo eranstea ere.

  3. Unitate eragilea abiarazteko eragintza-sistema aldatzea.

  4. Enbragearen eragintza-sistema aldatzea, eranstea edo posizioz aldatzea, baita ordeztea edo eranstea ere.

  5. Abiadura-kaxa aldatzea, edo horren ordez bestelako kaxa bat jartzea.

  6. Transmisio-elementuak aldatzea edo horien ordez bestelako elementu batzuk jartzea, abiadura-kaxaren irteeratik gurpiletaraino.

  7. Trakzio-sistema aldatzea, ardatz eragileen kopurua aldatuz.

  8. Abiadurak hautatzeko sistema aldatzea edo bestelako ezaugarriak dituen batekin ordeztea.

  9. Bolantea ordeztea.

  10. Bolantean laguntzak ezartzea.

  11. Aginte mota eta modua aldatzea edo sistema aurreratuak txertatzea.

  12. Eskulekua ordeztea.

  13. Energia zinetikoa xurgatzeko sistema osagarriak txertatzea.

  14. Balaztaren eragintza-aginteak aldatzea, eranstea edo posizioz aldatzea, baita ordeztea edo eranstea ere.

  15. Atoian eramandako ibilgailurako balazta-aginte edo balazta-akoplamendu bat ezartzea.

  16. Ibilgailuko bidaiari-lekuaren aurrealdean elementu iraunkorrak ezartzea.

  17. Eserlekuen artean bereizteko itxiturak ezartzea.

  18. Klase-aldaketa M2 eta M3 ibilgailuetan.

  19. Ekipajeetarako soto edo konpartimentuen bolumena aldatzea.

  20. Aginte, lekuko eta adierazgailuak aldatzea edo txertatzea.

  21. Helduleku bat aldatzea edo txertatzea.

  22. Abiadura-neurgailua ordeztea.

  23. Lapurreten aurkako gailua aldatzea, ordeztea edo txertatzea.

  24. Astoa aldatu edo eranstea.

  25. Turuta ordeztea edo txertatzea.

  26. Argiztapen eta seinaleztapenerako edozein elementu, gailu, sistema, osagai edo unitate tekniko independente eranstea.

  27. Argiztapeneko eta seinaleztapeneko edozein elementuren, gailuren, sistemaren, osagairen edo unitate tekniko independenteren kokapena edo ezaugarriak aldatu edo ordeztea.

  28. IAT txarteleko daturen bat aldatzea, horrekin loturiko beste eraldaketarik ez dagoenean.

  29. Sailkapen-aldaketa.

  30. Gehieneko masa baimenduen aldaketak.

  31. Ibilgailuko gehieneko masa tekniko onargarrietako edozein aldatzea.

  32. Gehieneko abiadura aldatzea.

  33. IAT txarteleko akatsak zuzentzea.

  34. Ibilgailuaren jatorrizko egoerara leheneratzea.

  35. Aipatu gabeko gainerako erreformak, aurrekoetan sar daitezkeenak.

    Edozelan ere, multzo funtzional bat edo «kit» bat ipintzen bazaio ibilgailuari, eta hori ipintzeak aipatu erreformaren bat egin beharra badakar, erreforma horri dagokion tarifa bera aplikatuko zaio dena delako «kit» hori erregularizatzeko.

2012ko urtarrilaren 1etik aurrera indargabetu egiten da Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren Zerbitzuaren emakidadunek alor horretan 2011n ezar ditzaketen tarifak arautzen dituen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko abenduaren 3ko Agindua.

Lehenengoa. Industria Administrazioan eskumena duen zuzendariari ahalmena ematen zaio agindu hau eta aplikatu beharreko araudia interpretatzerakoan sortzen diren zalantzak erabakitzeko, baita agindu hau garatzeko beharrezko diren xedapenak emateko ere.

Bigarrena. Agindu hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da indarrean. Legezko ondorioak, dena den, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko abenduaren 5a.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (8)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.