EAS

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

'Euskara eta Ingurune Digitala' mintegia (bideoa)

Euskararen Adierazle Sistemak (EAS) Ingurune Digitalari buruzko mintegia antolatu zuen 2021eko urriaren 27an, Donostiako Carlos Santamaria zentroan. Bertan parte hartu zuten Maite Goñi Euskararen Aholku Batzordeko Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzorde atal bereziko zuzendariak, Galder Gonzalez Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko programa arduradunak, Olatz Arregi eta Xabier Arregi EHUko Ixa taldeko kideek, Josune Zabala Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza ikerketa eta koordinazio zuzendariak eta Jon Aizpurua Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Plangintza eta Azterlanetako arduradunak.