EAS

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

EASen argitalpenak

2021

Ondo kokatuta al dago euska­ra mundu digitalean? Zein da gure inguruko gai­nontzeko hizkuntzen egoera? Euskaldunek euska­raz egiten al dute sare sozialetan? Zer erronka ditu aurrez aurre euskarak? Galdera horiei erantzuna aurkitzeko eta gaian sakontzeko asmoarekin Ingurune Digitalean arituak diren adituengana jo dugu, eta ale monografiko hauxe da horren emaitza.

  • 2021eko ale monografikoari (Ingurune Digitala) buruzko mintegia

Euskararen Adierazle Sistemak (EAS) ingurune digitalari buruzko jardunaldia antolatu zuen 2021eko urriaren 27an, Donostiako Carlos Santamaria zentroan antolatutako mintegian, “Euskara ingurune digitalean” hizpide hartuta. Bertan, Maite Goñi Euskararen Aholku Batzordeko Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzorde atal bereziko zuzendariak, Galder Gonzalez Euskal Wikilarien Kultura Elkarteko programa arduradunak eta Olatz Arregi eta Xabier Arregi EHUko Ixa taldeko kideek hartu zuten parte.

2019

Iñaki Martinez de Luna (Euskararen Adierazle Sistema (EAS) proiektuko lehen zuzendaria izan zen 2013tik 2018ra: “Adierazle sistema erabilgarria da hizkuntza suspertzeko planek dituzten jomugen inguruko lorpenak neurtzeko”.

2018

EAS sortu zenetik landutako hirugarrena da, eta nagusiki 2018. urte bitartean jaso diren datu nagusien bilduma txosten batean biltzeko asmoa du.