Euskadiko behatoki turistikoaren buletinak

Newsletter

Atal honetan, Euskadiko Turismo Behatokiaren newsletter-ak ikus ditzakegu, baita horiek guztiak biltzen dituen historikoa ere.

25. Newsletterra Iraila 2026

Enfokaturrek, Euskadiko Turismo Behatokiak, Euskadiko turismo-eskaintzaren eta -eskariaren koiuntura-adierazle nagusien azterketa laburra egin du, 2026ko urte metatuari eta 2026ko ekainari nahiz uztailari dagozkienak, legezko turismo-ostatu guztiei lotuta.

2026. urte metatua (urtarrila-uztaila)

Sarrerak
Gaualdiak

2026ko urte metatuak balantze positiboa erakusten du 2025eko une beraren aldean: + % 3,8 eguneko ostatu-plazetan (61.138), + % 2,3 sarreretan (2.847.003), + % 3,6 gaualdietan (5.990.876) eta + % 1 plazen araberako okupazioan (% 39,70).

Plazakako okupazio-maila

Orain arte,ostatu-tipologia guztiek eguneko plaza gehiago eskaini dituzte 2026an, 2025. urtearekin alderatuta. Eskariari dagokionez, landa-ostatuek adierazle guztietan egin dute behera. Kanpinen kasuan, sarrerek eta gaualdiek behera egin dute. Eta, plazen araberako okupazioari dagokionez, hotelek beherakada izan dute.

Eskeinituako plazak eguneko

Helmuga guztiek eguneko plaza-eskaintza handitu dute 2025eko urtarrila-uztaila sasoiarekin alderatuta, Donostiak izan ezik, gutxiago eskaini baitu (- % 3). Vitoria-Gasteizek eta Donostiak behera egin dute sarreretan eta gaualdietan. Eta, plazen araberako okupazioan, helmuga gehienek egin dute behera, Bilbok eta Donostiak izan ezik (horiek gora egin baitute).


Igorle-merkatuen 2026ko urte metatuan (urtarrila-uztaila)

Merkatu igorle nagusiak

Nazioarteko merkatuak % 4,9ko hazkunde metatua du, eta lehen aldiz % 50eko merkatu-kuota lortu du 2025eko metatu berarekin alderatuta. Nazio mailako merkatuak, aldiz, merkatu-kuota galdu du, % 0,2ko beherakada metatuarekin.

10 merkatu igorle nagusien artean nazioarteko lau merkatu daude: Frantzia, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Alemania. 10 onenen zerrenda honetan, merkatu gehienek hazkundea izan dute, Madrilgo Erkidegotik, Kataluniatik eta Andaluziatik datozenek izan ezik, sarreretan zein gaualdietan behera egin baitute; barne-merkatuak (Euskadik) eta Gaztela eta Leonek, berriz, gaualdietan egin dute behera. Erresuma Batuak, Alemaniak, Estatu Batuek, Valentziako Erkidegoak eta Kataluniako merkatuak gora egin dute turista-sarreretan.

Sailkapeneko buruan hauek daude, hurrenkera honetan: Madrilgo Erkidegoa (% 11), barne-merkatua (Euskadi) (% 10), Frantzia (% 8,7), Katalunia (% 6,9) eta Ameriketako Estatu Batuak (% 4,9).


2026ko Ekaina

Sarrerak
Gaualdiak

2026ko ekainean, 2025eko hilabete beraren aldean, eguneko % 3,6 plaza gehiago (66.373) eskaini dira. Halaber, ostatu-eskariaren adierazleek gora egin dute: sarreretan + %1,1 (489.977), gaualdietan + %2,1 (1.024.547), eta plazakako okupazio-mailan + %0,4 (%46,10).

Plazakako okupazio-maila

Alojamendu-tipologiei dagokienez, plaza-eskaintzak gora egin du mota gehienetan, 2025eko ekainarekin alderatuta, kanpalekuetan izan ezik (- % 0,8). Eskari-adierazleei dagokienez, apartamentu eta alberge turistikoek gorakada izan dute adierazle guztietan; hotelek sarreretan eta gaualdietan egin dute gora; kanpinek okupazio-mailan; eta landa-ostatuek beherakada itxi dute ekaina adierazle guztietan.

Eskeinitako plazak eguneko

Eguneko plaza-eskaintza handitu da helmuga gehienetan, Donostian izan ezik (- %3,2), 2025eko ekainarekin alderatuta. Eskariari dagokionez, Bilbok igoerak erregistratu ditu adierazle guztietan. Gasteizek, Euskal Kostaldeak eta Arabako Errioxak beherakada izan dute adierazle guztietan. Donostiak behera egin du sarreretan eta ostatu-gauetan. Eta Barnealdearen kasuan, plaza bidezko okupazioan jaisten da soilik.


Merkatu igorle nagusiak

2026ko ekainean, nazioarteko merkatuak %53ko kuota izan du, eta %3,5eko hazkundea erregistratu du. Aitzitik, merkatu nazionalak %1,5eko beherakada izan du 2025eko ekainarekin alderatuta.

2026ko ekaineko 10 merkatu igorle nagusien artean, hazkundeak erregistratu dira barne-merkatuan (Euskadi), Erresuma Batuan, Italian eta Herbehereetan. Alemaniaren kasuan, gaualdiek gora egin dute, baina sarrerek ez; Gaztela eta Leonetik etorritako turisten artean, berriz, sarrerak hazi egin dira, baina gaualdiek behera egin dute. Hil honetan, 10 merkatu igorle nagusien artean nazioarteko sei merkatu daude, honako hurrenkera honetan: Estatu Batuak, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Italia eta Herbehereak.

Sailkapenaren buruan honako merkatu hauek daude, hurrenez hurren: Madrilgo Erkidegoa (%9,7), barne-merkatua (Euskadi) (%9,7), Estatu Batuak (%7), Erresuma Batua (%6,5) eta Katalunia (%6,1).


2026ko Uztaila

Sarrerak
Gaualdiak

2026ko uztailean, egunean eskainitako plazak %4,8 hazi dira (69.203), 2025eko hilabete berarekin konparatuta. Era berean, ostatu-eskariaren adierazleek ere gora egin dute: bisitari-sarrerak %6,6 hazi dira (578.072), gaualdiak %6,4 (1.346.900), eta plazakako okupazio-mailak %2,3 (%58,70).

Plazakako okupazio-maila

Ostatu-tipologiei dagokienez, egunean eskainitako plazen eskaintzak gora egin du ostatu-mota guztietan, 2025eko uztailaren aldean. Eskari-adierazleei dagokienez, hotelek, apartamentu turistikoek eta turismo-aterpetxeek hazkundea izan dute adierazle guztietan. Aldiz, kanpinek beherakada erregistratu dute bisitari-sarreretan, eta landa-ostatuek gaualdietan eta plazakako okupazio-mailan.

Eskeinitako plazak eguneko

2025eko uztailaren aldean, Gasteizek eta Arabako Errioxak beherakadak erregistratu dituzte ostatu-eskariaren adierazle guztietan. Aitzitik, Bilbok eta Euskal Kostaldeak hazkundea izan dute adierazle guztietan. Donostiaren kasuan, aldiz, bisitari-sarrerak jaitsi dira, eta Barnealdean, berriz, plazakako okupazio-mailak egin du behera.


10 merkatu igorleen sailkapena 2026ko uztaila

Merkatu igorle nagusiak

Nazioarteko merkatuak merkatu nazionalak baino kuota handiagoa izan du, %58 eta %42, hurrenez hurren. Gainera, hazkunde handiagoa erregistratu du: nazioarteko merkatua %8,2 hazi da, eta merkatu nazionala, berriz, %4,4, 2025eko uztailaren aldean.

2026ko uztaileko 10 merkatu igorle nagusien artean, gehienetan hazkundeak erregistratu dira, Madrilgo Erkidegoko eta Estatu Batuetako merkatuetan izan ezik. Hil honetan, 10 merkatu igorle nagusien artean nazioarteko zazpi merkatu daude: Frantzia, Estatu Batuak, Erresuma Batua, Herbehereak, Alemania, Italia eta Belgika.

Sailkapenaren buruan daude, ordena honetan: Madrilgo Erkidegoa (%9,8), Frantzia (%8,5), barne-merkatua (Euskadi) (%7,2), Katalunia (%6) eta Estatu Batuak (%5,8).

Logotipo Observatorio de Turismo

Kontaktua

Basquetour - Turismoaren Euskal Agentzia
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

LocalizaciónUrkixo zumarkalea 36 - 5. solairua. Bizkaia Plaza Eraikina - 48010 Bilbo

Contactoobservatorio@basquetour.eus

Facebook Twitter