Euskadiko behatoki turistikoaren buletinak

Newsletter

Atal honetan, Euskadiko Turismo Behatokiaren newsletter-ak ikus ditzakegu, baita horiek guztiak biltzen dituen historikoa ere.

22. Newsletterra Otsaila 2026

Enfokatur Euskadiko Turismo Behatokiak Euskadiko eskaintza eta eskari turistikoaren koiuntura-adierazle nagusien azterketa laburra egin du. Txosten honek 2025eko urteko eta abenduko emaitzak eta turismo-ostatu arautu guztiei buruzko informazioa jasotzen du.

2025eko urtea

Sarrerak
Gaualdiak

2025 urteak, 2024koaren aldean, balantze positiboa izan du adierazle nagusi guztietan: +% 3,3 (59.531) egunean eskainitako plazetan; +% 4,4 (4.950.070) turisten sarreretan; +% 3,6 (10.436.815) gaualdietan; eta +% 2 (% 41,10) plazen okupazio-mailan.

Plazakako okupazio-maila

Desestazionalizazio-indizea % 30ean mantendu da, baina ez du lortu 2027rako ezarritako % 33ko helburua (urtarrila, otsaila, martxoa, azaroa eta abendua biltzen dituen hilabete-multzoak guztizkoan duen pisu portzentuala adierazten du). Urtarrilean eta otsailean urte arteko hazkundea % 8koa izan da, eta abenduan % 7koa. Azaroa, aldiz, % 1 soilik hazi da, eta martxoa % 9 jaitsi da.

Kanpinek behera egin dute eskari-adierazle guztietan, 2024 urtearekin alderatuta; eta landa-ostatuek, egunean eskainitako plazetan. Gainerako ostatu-tipologiek, aldiz, emaitza positiboak izan dituzte.

Eskeinituako plazak eguneko

Helmuga guztiek handitu dute egunean eskainitako plazen kopurua. Vitoria-Gasteizek behera egin du turisten sarreretan. Donostiak ere behera egin du sarreretan, gaualdietan eta plazen okupazio-mailan. Gainerako helmugek, aldiz, emaitza positiboak izan dituzte ostatu-eskariaren adierazle guztietan.


Merkatu igorleen sailkapena. 2025eko urtea

Merkatu igorle nagusiak

Nazioarteko merkatuak % 48,4ko merkatu-kuota historikoa lortu du 2025ean. Estatuko merkatuak kuota handiagoa du (% 51,6), baina urte arteko hazkunde txikiagoa izan du (+% 3), nazioarteko merkatuaren igoerarekin alderatuta (+% 6).

Hamar merkatu igorle nagusien artean nazioarteko lau daude: Frantzia, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Alemania. Sarreretan eta gaualdietan, Frantziatik eta Kataluniatik datozenek soilik izan dituzte beherakadak. Bestalde, barne-merkatuko eta Gaztela eta Leondik datozenen gaualdiek ere behera egin dute.

Sailkapenaren buruan daude, ordena honetan: Madrilgo Erkidegoa (% 12), barne-merkatua Euskadi (% 9,9), Frantzia (% 9,1), Katalunia (% 7,5) eta Ameriketako Estatu Batuak (% 4,6).


Abendua 2025

Sarrerak
Gaualdiak

2025eko abenduan, 2024ko hilabete beraren aldean, % 3 plaza gutxiago eskaini dira eguneko (52.551). Ostatu-eskariaren adierazle guztiek gora egin dute: sarreretan, +% 6,9 (300.981); gaualdietan, +% 1,5 (592.942); eta plazen okupazio-mailan, +% 5,3 (% 29,60).

Plazakako okupazio-maila

Ostatu-tipologiei dagokienez, eskari-adierazleek balio positiboak aurkezten dituzten, sarreretan eta gaualdietan behera egin duten kanpinetan izan ezik. Plaza-eskaintzari dagokionez, landa-ostatuek eta kanpinek plaza gutxiago eskaini dituzte egunean.

Eskeinitako plazak eguneko

Vitoria-Gasteizek behera egin du ostatu-eskariaren adierazle guztietan, 2024ko abendua datuen aldean. Bilbok % 2,2 egin du behera plazen okupazio-mailan. Plaza-eskaintzari dagokionez, Donostiak eta Barnealdeak behera egin dute.


Merkatu igorleen sailkapena 2025eko abendua

Merkatu igorle nagusiak

Estatuko merkatuak nazioartekoak baino kuota handiagoa du (lehenak % 65,4 eta bigarrenak % 34,6). Nazioarteko merkatua, ordea, gehiago hazi da (+% 10,1) 2024ko abenduarekin konparatuta; estatuko merkatua % 5,2 igo da.

Abenduko hamar merkatu igorle nagusien artean, gehienek hazkundea izan dute. Barne-merkatuko, Madrilgo Erkidegoko, Gaztela eta Leongo eta Portugalgo gaualdiek soilik egin dute behera. Abenduan, nazioarteko bi merkatu igorle daude hamar nagusien artean: Frantzia eta Portugal.

Sailkapenaren buruan hauek daude, hurrenez hurren: barne-merkatua Euskadi (% 15,5), Madrilgo Erkidegoa (% 13,5), Frantzia (% 10,4), Katalunia (% 8,8) eta Gaztela eta Leon (% 4,3).

Logotipo Observatorio de Turismo

Kontaktua

Basquetour - Turismoaren Euskal Agentzia
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

LocalizaciónUrkixo zumarkalea 36 - 5. solairua. Bizkaia Plaza Eraikina - 48010 Bilbo

Contactoobservatorio@basquetour.eus

Facebook Twitter