Departamento de Cultura y Política Lingüística

Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea eta batez besteko urteko irabaziak, okupazioaren arabera. EAE eta Espainia. 2002 eta 2006

Estatistika ikusi

Izenburua:

Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea, okupazioen arabera. EAE. 2006

Iturria:

Egileak egina, INE Soldata Egituraren Inkesta oinarritzat hartuz.

Oharra/Definizioa:

Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea kalkulatzeko, gizonen urteko batez besteko irabazi gordinaren eta emakumeenaren arteko diferentzia ateratzen da, eta gizonen urteko batez besteko irabazi gordinaren ehunekotan ematen da.

Azpimarratu behar da lanbide batzuetan okupatutako emakumeen laginaren behaketen kopurua oso txikia dela (100 eta 500 bitartean), eta horregatik zifra hori ez da fidagarria eta kontu handiz interpretatu behar da. Beste okupazio batzuetan, laginaren behaketen kopurua 100 baino txikiagoa da, eta horregatik datua ez da jarri. Ikus taula.

Iruzkina:

Gizonen eta emakumeen arteko urteko soldata-aldea EAEn positiboa da aztertu diren okupazio guztietan. Hau da, emakumeek gaur egun batez beste urtero gutxiago irabazten dute gizonek baino, okupazioa edozein izanik ere.

Emakumeek soldata-alde handiagoa jasaten duten okupazioak honako hauek dira: administrazio motakoak (% 27,0), langile kualifikatu gabeak zerbitzuetan, garraioak salbu (% 27,2) eta arte grafikoetako, ehungintzako eta jantzigintzako, elikagai-elaborazioko langile kualifikatuak, ebanistak, artisauak eta beste asimilatu batzuk (% 35,7). Okupazio horietan, hain zuzen ere, emakumeak kontzentratzen dira proportzio handiagoan.

Adierazlea:

Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea eta batez besteko urteko irabaziak, okupazioaren arabera. EAE eta Espainia. 2002 eta 2006.

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

  • Mota
    Estatistika | Estatistika ofiziala (Euskal Estatistika Planaren barruan edota Urteko Estatistika Egitarauan)
  • Gaia
  • Geografia eremua
    Euskal Autonomia Erkidegoa
  • Lizentzia
    Attribution CC BY
  • Sortze-data
    2009/05/25
  • Eguneratze-data
    2009/09/17
  • Eguneratze-maiztasuna
    Aldizkotasun gabe

Deskribapena

Emakumeen eta gizonen arteko urteko soldata-aldea eta batez besteko urteko irabaziak, okupazioaren arabera. EAE eta Espainia. 2002 eta 2006.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.