Eusko Jaurlaritza

Esperientziak: Txanogorritxu haurtzaindegi

Txanogorritxu haurtzaindegi

Hasiera

1. Zerk bultzatu zintuen zure enpresa sortzera?

Errentagarria den zerbait eginez, etorkizuna bilatzeko beharrizanak; gainera, aldi berean, uste osoa dugu proiektuan eta pertsona gisa ekarpenak ematen dizkigu.

Indizera joan

2. Zure ingurunearen laguntzarik izan zenuen?

Bai, gure inguruko pertsonen laguntza eta frankiziarena berarena!

Indizera joan

3. Zein izan ziren zure lehenengo zalantzak maila pertsonalean zein profesionalean?

Nondik hasi? , nola?, zenbat?, finantzaketa da hasierako buruhauste handiena!

Indizera joan

Enpresa

4. Zure bezeroen zein beharrizan betetzen duzu?

Haurren hezkuntza eta garapena, lana eta familia bateragarriak izatea ahalbidetuta.

Indizera joan

5. Beharrezkoa da norberak aukeratzen duen sektorean lan-esperientziarik izatea negozio bat abiarazteko orduan?

Garrantzitsua da, baina gure kasuan, jadanik martxan dagoen eta ibilbidea duen negozio-eredu batetik ekitean, benetan beharrezkok direnak ilusioa, frankiziatik prestakuntza jasotzea eta gogor lan egitea dira. Garrantzitsua irizten diogu aurretiaz izandako lan-eskarmentuari, nahiz eta ez izan eremu honetakoa, zeren beste zenbait sektoretan lan egiten igarotako urteetan eskuratutako esperientzia aplikagarria delako egingo den beste edozein jardueratan.

Indizera joan

6. Eta berariazko prestakuntzarik behar da? Uste duzu etengabeko prestakuntza beharrezkoa dela edozein enpresatarako?

Bai! Oso garrantzitsua! Etengabeko prestakuntza beharrezkoa da, ezinbestekoa. Modu bakarra da aurrera egin, oztopoak gainditu eta hobetzeko.

Indizera joan

7. Uste duzu zure negozioan berrikuntza eta sormena beharrezkoak direla?

Guztiz. Ezinbestekoak dira gure negozioan. Kudeaketan eguneratuta egotea berez da nahitaezkoa; baina, aldi berean, berebiziko garrantzia dauka berriztatzeak ere, txikitxoen etorkizuneko prestakuntza, zaintza eta hezkuntzarako.

Indizera joan

Abantailak eta desabantailak

8. Zure ustez, zein da zeure buruaren nagusia izateko abantaila nagusia?

Zuk zeuk antolatzea zeure denbora, gauzak egiteko era.

Indizera joan

9. Zein izan dira ekiteko orduan izan dituzun oztopo nagusiak?

Finantzaketa! Hori da alderdirik gogorrena, eta hurrengoa izapideak egitea: gehienetan luzatu egiten dira eta ez dira prozedura batere arinak!

Indizera joan

Ondorioak

10. Uste duzu krisialdiak onak direla negozioak abiarazteko?

Bai!! Krisialdia/Aukera. Konturatzen zara askotan aurrera egiteko modu bakarra/onena dela.

Indizera joan

11. Zer da arrakasta zuretzat?

Gauzak ondo egitea. Erreferentziazko haurtzaindegia sortzea eta uste osoa dugun horretatik bizi ahal izatea!! Beno, ETA ORDAINKETA-EPEAK SOBERAN BETETZEA! EZINBESTEKOA!

Indizera joan

12. Zein aholku emango zenieke ekitea pentsatzen ari diren pertsonei?

Ez daitezela adoregabetu! Asko dagoela egiteke! Eta jo dezatela zuena bezalako zentroetara, dituzten kezkak eta zalantzak argitzeko!

Indizera joan

13. Porrot egingo bazenu, berriro ekingo zenuke?

Une honetan ez dugu porrotean pentsatzen! Ezin dezakegu horrelakorik buruan izan!

Indizera joan