Ekonomia eta Ogasun Saila

Errentagarritasuna eta Administrazio Gastuen koadroak 2021

Ekarpen Zehatzeko eta Prestazio Zehaztuko Aurreikuspen Planetarako Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeek emandako informazioaren datuak, urte naturalaren aldi osoa indarrean dela.

** BGAEen legeriak aukera ematen die enplegu-erakundeei, zenbait baldintza betez gero, beren errenta finko negoziagarriaren zorroa kostu amortizatuan kontabilizatzeko.

Horren ondorioz, zenbait enplegu-erakundek errenta finko negoziagarriaren zorroa kostu amortizatuan baloratzeko irizpidea erabiltzen dute, eta beste enpleguko BGAE batzuek, berriz, zorro hori merkatuko balioan baloratzeko irizpidea.

Horrek eragotzi egiten du errentagarritasunen alderaketa homogeneoa egitea enplegu-planen artean zein zorro hori merkatuko balioan kontabilizatu behar duten banakako planen artean.