Lege Gordailuaren erregistroa
Deskribapena
Zer da Lege Gordailua?
Estatuaren Administrazio Orokorrari eta Euskadiko Autonomia Erkidegoari, edozein euskarritan–doan edo ordainpean– banatzeko edo publikoki komunikatzeko diren mota orotako argitalpenen aleak jasotzeko aukera ematen dien instituzio juridikoa da.
Zer helburu du?
Euskal kulturaren ondare bibliografikoa, soinuduna, ikusizkoa, ikus-entzunezkoa eta digitala jasotzea, bai eta ondare horretan sarbidea izateko aukera ematea ere, betiere kultura, ikerketa edo informazio arrazoiak tarteko direla eta bertan dauden eta etorkizuneko belaunaldien mesedetan gorde eta kontserbatzeko kultura-, ikerketa-, informazio- eta berrargitaratze-lanak egiteko sarbidea eta kontsulta ahalbidetzea. Era berean, argitalpenaren edo produkzioaren estatistika ofizialei buruzko informazio iturri izan behar du.
Lege Gordailurako sarbidea
Sarbide honetatik editoreek beren LGZak kontsulta ditzakete eta ale digitalaren ekarpena egin. Erregistrora sartzea, ziurtagiri digitala edo BAKQ bidez izango da.
Ale digitalaren ekarpena
Paperezko liburu eta liburuxken eta euskarri bereko argitalpen seriatuen kasuan (aldizkariak, urtekariak, memoriak, egunkariak eta baliabide integragarriak), euskarri ukigarriko aleez gain, inprimatutako lanari dagokion inprimatu aurreko fitxategi digitala entregatu behar da. Fitxategi horiek Euskadiko Liburutegiari eta Espainiako Liburutegi Nazionalari helarazten zaizkie, gorde ditzaten, eta, horretarako, berariazko arau batzuei jarraituz izendatu behar dira.
Nori dago zuzenduta
Nork eskatu behar ditu Lege Gordailuko zenbakiak?
- Editorea
- Editoreak ez balu zenbakia eskatu, inprimatzaileak, ekoizleak, estanpatzaileak edo grabatzaileak egin beharko lukete, hurrenkera honen arabera.
- Argitaratua izango den liburu edo beste euskarri bat argitaratzen duen edozein persona fisikok.
Aplikatu beharreko araudia
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Eusko Jaurlaritzaren Arabako Ordezkaritza (Eusko Jaurlaritzaren egoitza)
Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Lege Gordailua
Donostia-San Sebastián, 1
01010 – Vitoria-Gasteiz
Tel.: 94 501 95 10
Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Ordezkaritza
Kultura eta Hizkuntza Politika Lurralde Zerbitzua
Lege Gordailua
Gran Vía, 85
48011 - Bilbao
Tel.: 94 403 16 52
Eusko Jaurlaritzaren Gipuzkoako Ordezkaritza
Kultura eta Hizkuntza Politika Lurralde Zerbitzua
Lege Gordailua
Andia, 13
20004 - Donostia
Tel.: 943 02 29 67
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- Lege Gordailuko zenbaki eskaera: 0126801
Erakunde bilaketa
Lege Gordailuko zenbaki eskaera
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Digitalizatutako ale bat ekartzea:
- Ekarpen digitalerako beharrezkoak diren gobernu-estandarrak (Dokumentu elektronikoen formatu onartuak)
- ADSL edukiz gero, banda-zabalera handiagoko beste konexio mota bat erabiltzea gomendatzen da, tamaina handiko fitxategien ekarpen digitala egiteko.
- Fitxategiak ulertzeko tresna: 7zip (7zip deskarga)
Eskaera egin ondoren, ale digitalizatu bat kontsultatu eta aurkez dezakezu helbide honetan:Lege Gordailu digitalizatua
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.