Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Lege Gordailuaren erregistroa

Deskribapena


Lege Gordailua dokumentuak kontserbatzeko dagoen sistemarik anbiziotsuena, eta herrialde bakoitzean argitaratzen den guztia biltzea du helburu.

Gaur argitaratzen duzuna beti kontsultatu ahal izateko bermea da. Berdin dio liburu bat, film bat, aldizkari bat, egunkari bat, bideojoko bat, kartel bat, mapa bat edo orri-markatzaile bat den; zure gaurko sorkuntza biharko ondarea da.

Zure obra gure historiaren parte da, eta lege-gordailuarekin gogoangarri bihurtzen duzu.

Bete beharreko pausuak

  1. Lege Gordailu Zenbakia eskatu
  2. Emandako zenbakia aleetan sartu ikusteko era argi batez
  3. Ale fisikoak eraman Lege Gordailuko bulegora
  4. Ale digitala igo plataformara

Nori dago zuzenduta


Nork eskatu behar ditu Lege Gordailuko zenbakiak?

  1. Editorea
  2. Editoreak ez balu zenbakia eskatu, inprimatzaileak, ekoizleak, estanpatzaileak edo grabatzaileak egin beharko lukete, hurrenkera honen arabera.
  3. Argitaratua izango den liburu edo beste euskarri bat argitaratzen duen edozein persona fisikok.

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Eusko Jaurlaritzaren Arabako Ordezkaritza (Eusko Jaurlaritzaren egoitza)

Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Lege Gordailua
Donostia-San Sebastián, 1
01010 – Vitoria-Gasteiz
Tel.: 94 501 95 10

legegordailua@euskadi.eus

Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Ordezkaritza

Kultura eta Hizkuntza Politika Lurralde Zerbitzua
Lege Gordailua
Gran Vía, 85
48011 - Bilbao
Tel.: 94 403 16 52

kultura.bizkaia@euskadi.eus

Eusko Jaurlaritzaren Gipuzkoako Ordezkaritza

Kultura eta Hizkuntza Politika Lurralde Zerbitzua
Lege Gordailua
Andia, 13
20004 - Donostia
Tel.: 943 02 29 67

kultura.gipuzkoa@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Lege Gordailuko zenbaki eskaera: 0126801

Lege Gordailuko zenbaki eskaera


Eskaera egin aurretik:

Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:

  1. Eskabidea bete.
  2. Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
  3. Eskabidea sinatu.
  4. Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.

Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).

Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.