Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Ermua saihesbide eta geltoki berria

ets ermua portada

Ermurako trenbide sarbideak nabarmen hobetzen dituen trenbide bikoitzeko kilometro bateko tunel bat eraiki da

Proiektu honen barruan, Ermurako trenbide sarbideak nabarmen hobetzen dituen trenbide bikoitzeko kilometro bateko tunel bat eraiki da. Horrez gain, tunel barruan 120 metroko luzerako maniobren mahuka ere hondeatu da, trenbideko maniobrak errazteko.

Trenbide bikoitzeko trazatu berriak 1.500 metroko luzera du. Hasiera Eitzaga inguruan, Zaldibarko udalerrian, dago, eta ia osorik doa tunel barruko trazatua duen saihesbidetik (1.025 metroko luzerakoa), Ermuko sarreraraino. Bertan, N-634 errepidea gurutzatzen  du 40 metroko luzerako bide-zubi baten bitartez, geltoki berrira iritsi aurretik. Ondoren, lehengoko trenbidearekin bat egiten du berriro, Izelaieta kaleko azpialdeko igarobidearen aurretik. Jarduketa horri esker, Oletxeko trenbide-pasagunea kendu da.

80 metro luze den erdialdeko nasa duen geltoki berria bidezubian dago. Halaber, Ermuko herritarrek irisgarritasun eta segurtasun gehiago dute, aurrekoa kurban zegoelako eta unitateetatik nasara zegoen tartea handiagoa zelako.

Onurak

supresio urratsak ikonoa

Kentzea

Trenbide pasagunea kentzea.

segurtasun ikonoa

Fidagarritasuna eta Segurtasuna

1.500 metrotan trenbidea bikoizteak fidagarritasun eta segurtasun handiagoa eman dizkio trenbideko zirkulazioari.

erabilera publikoa ikonoa

Tartea

Saihesbide berria zerbitzua ematen hasi ondoren, trazatu zaharra erabilera publikora bideratu da.

ets ermua onurak irudia
ets ermua informazio irudia

Intereseko bestelako informazioa

Horrez gain, geltoki berria eraikitzeko lanei esker, orain arte eskailera eta igogailu bitartez lotuta egon diren Valdespinako parkea eta N-634 errepidearen ondoko plaza bereizten dituen trenbideko ezponda kendu da. Orain, aisiako bi leku horien lotura pertsona guztientzako irisgarria da, inolako mugarik gabe, azpialdeko igarobideari esker.

Datu interesgarriak

aurrekontu ikonoa

Aurrekontua

30 milioi euro

data ikonoa

Martxan jartzea

2019

denbora ikonoa

Hobekuntzak bidaiatzeko denboran

2 minutu

Azken aldaketako data: