Ur-ikuskaria Uraren Euskal Agentziarako
Oinarri hauen xedea da Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publikoa den URAREN EUSKAL AGENTZIA/AGENCIA VASCA AGUAren zerbitzuko lan-kontratu mugagabeko sei ur-ikuskari lanpostu txanda-kontratu bidez betetzeko prozedura arautzea, Uraren Euskal Agentziaren Mendebaldeko Kantauriar Arroen bulegoan (lanpostu bat) eta Donostiako Ekialdeko Kantauriar Arroen bulegoan (bost postu) zerbitzuak emateko. Deialdi honen xede diren lanpostuak modu mugagabean beteko dira, lanaldi osoan, txandakontratu bidez, ikuskari kategorian eta urteko 41.257,06 euroko soldata gordinarekin, gehi arduraldiagatiko eta erantzukizun bereziagatiko osagarri bat, urteko 2.346,66 euro gordinekoa, baita guardien ordainsaria ere.
Halaber, lan-poltsa bat eratuko da ur-ikuskari lanpostuan aldi baterako zerbitzuak emateko, Uraren Euskal Agentziaren egoitza nagusian, zazpigarren oinarrian jasotako kasuetan izan ezik, Uraren Euskal Agentziaren 3 zentroetako edozeinetan, oinarri hauetan zehazten den bezala. Prozedura honi urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 52., 53,. 54., 55. eta 59. artikuluak aplikatuko zaizkio (xedapen horrek Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartu zuen). Deialdi hau EHAAn argitaratuko da, eta oinarriak Agentziaren webgunean eskuratu daitezke (www.uragentzia.euskadi.eus)
LANPOSTUAREN XEDE OROKORRA
Jarduerak, presioak eta intzidentziak ikuskatzea, zaintzea, egiaztatzea eta erregistratzea, aplikazio-eremuan indarrean dagoen araudiaren arabera.
EGITEKO OROKORRAK
• Baimenen administrazio-izapidetzea egitea
• Mota guztietako informazioa eta dokumentazioa eskatzea eta lortzea
• Fitxategiak eta erregistroak eguneratu, izapidetu eta mantentzea
• Hainbat esparrutako jarduerak kudeatzea
• Datuak, azterlanak, txostenak eta estatistikak egitea eta ematea, eta kontsultei erantzutea
• Jabari Publikoaren arloko jarduketak ikuskatzea.
• Jabari Publikoaren arloko datuak erregistratzea.
ZEREGINAK
• Kontsultei erantzutea
• Espedienteak kontrolatzea eta segimendua egitea
• Inkestak, erregistroak, inprimakiak eta protokolizatutako era guztietako agiriak betetzea
• Informazioa eta dokumentazioa ematea
• Jabari Publikoaren arloko jarduerak ikuskatzea
• Baimen, emakida eta isurketen espedienteen kontrola eta jarraipena egitea
• Laginketa egitea
• Ezarritako zuzenketa-neurriak berrikustea eta ikuskatzea
• Jarraitu den prozedura indarrean dagoen legediaren araberakoa dela egiaztatzea
• Jabari Publikoaren arloko jarduera-proiektuak egiaztatzea, araudiaren arabera
Eta, gainera, lanpostuari dagozkion eginkizunei loturiko zeregin guztiak
a) Titulazioa:
- Obra-planak gauzatzeko goi-mailako teknikaria.
- Analisi eta kalitate-kontrolaren laborategiko goi-mailako tekn.
- Kimika industrialeko goi-mailako tekn.
- Ingurugiroaren kimikan goi-mailako tekn.
- Ingurumen-osasunaren alorreko goi-mailako tekn.
- Basoen eta natura-ingurunearen kudeaketaren goi-mailako tekn.
- Ingurumen-hezkuntza eta kontroleko goi-mailako tekn.
- Paisajismoan eta landa-ingurunean goi-mailako tekn.
b) Euskara: 2. HE
c) B Gidabaimena.
d) Lanpostuan jardutean, maiz egin behar dira joan-etorriak ibilgailuarekin eta guardiak. Gainera, aldian-aldian, egoera zailean dauden pertsonekin izan behar da harremana, aire-zabalean lan egin behar da, eta prest egon ezusteko gertakarietarako (uholdeak, isurketak, etab.). Babes-ekipo espezializatuak erabili behar dira.
Eskabideak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 13tik 27ra
Oharra: Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaerak https://uragentzia.convoca.online/ web-orrian aurkeztuko dira.
GAI-ZERRENDA
1. 1/2006 Legea, ekainaren 23koa, urei buruzkoa. I., II. eta III. kapituluak.
2. Uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, Uren Legearen testu bategina onartzen duena. I. titulua; II. titulua, I. kapitulua; IV. titulua, I., II., III. kapituluak; V. titulua, I., II. eta III. kapituluak; VII. titulua.
3. 849/1986 Errege Dekretua, apirilaren 11koa, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duena.
4. 22/1988 Legea, uztailaren 28koa, Kostaldeei buruzkoa.
5. 876/2014 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa, Kostaldeen Erregelamendu Orokorra onartzen duena.
6. 178/2023 Dekretua, azaroaren 28koa, Uraren Euskal Agentziaren estatutuak onartzen dituena. I. eta II. kapituluak.
7. EAEko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana.
8. EAEko Itsasertza Antolatzeko eta Babesteko Lurraldearen Arloko Plana.
9. Larrialdiei aurre egiteko euskal sistemaren taktika operatiboak.
10. EAEko geografia.
11. EAEko sare hidrografikoa.
12. EAEko ibaiertzeko landaredia.
13. Uraren ziklo integrala.
14. Hondakin-uren arazketa. Tratamendu motak.
15. Emariak neurtzea. Aprobetxamenduak. Emari ekologikoak
16. Arkitektura hidraulikoko elementuak.
17. Ingurune hidrikoari lotutako bioingeniaritzako teknikak.
18. Hondakin-uren eta ur naturalen laginak hartzea.
19. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. 14
20. Laneko arriskuen prebentzioa. Xedea. Eskubideak eta betebeharrak: laneko arriskuen aurrean babesteko eskubidea. Prebentzio-jardueraren printzipioak. Prebentzio-plana, arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren plangintza. Langileen prestakuntza.
21. Berdintasuna: testuingurua-aurrekariak. Xedea eta helburua. Printzipio orokorrak: tratuberdintasuna; aukera-berdintasuna; aniztasunarekiko eta desberdintasunarekiko errespetua; genero-ikuspegiaren integrazioa; ekintza positiboa; sexuaren araberako rolak eta estereotipoak ezabatzea; ordezkaritza orekatua; lankidetza eta koordinazioa. Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.
22. Euskararen erabileraren normalizazioa. Herritarren hizkuntza-eskubideak. Enplegatu publikoen hizkuntza-gaikuntza. Euskararen erabilera normalizatzeko planak.
23. Datu pertsonalak babesteko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta eskubideak.