Eusko Jaurlaritza

Udateko administraria

2019/11/14 - 2019/12/03
Inprimatu
Tolosa
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Tolosako Udala
Lehiaketa:
Udateko administraria
Lanpostua:
Administraria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C1
Eginkizunak eta atazak:

— Eran­tzu­tea zerbi­tzu­ei buruzko informazio- eta tramitazio-eskaerei eta Udaten egiten direnei, balio ani­tze­ko zerbi­tzu­a izan dadin, eta Udalaren ikuspegi globala kontuan izanda.

— Informazioa ematea sail eta azpisailen kokaguneari eta haien eskumenei buruz.

— Informazioa ematea Udalak eskain­tzen dituen jarduera eta zerbi­tzu­ei buruz eta horietan parte har­tze­ko edo horietara hel­tze­ko baldin­tze­i buruz.

— Herritarrei informazioa ematea tramiteen eskuliburuei buruz.

— Informazioa ematea udalerriari buruz eta bertako erakunde, zerbi­tzu, tramite, jarduera nahiz an­tze­ko kontuei buruz, bai eta beste administrazioek eskainitako zerbi­tzu­rik ohikoenei buruz ere.

— Inprimakiak ematea eta, beharrezkoa bada, bete­tzen lagun­tzea.

— Dokumentuak erregistra­tzea, digitaliza­tze­a eta, behar bada, konpul­tsa­tzea. Beste administrazio ba­tzu­etara doazenak badira, elkarreragingarriak diren erregistroen bitartez egingo da. Aurkeztutako dokumentazioa egiaztatu egingo da.

— Berehala eran­tzu­neko prozedurak tramita­tze­a eta ebaztea.

— Autolikidazioak kobra­tzea.

— Espedienteen tramitazioaren egoerari buruzko informazioa ematea.

— Udalaren informazio-sistema elika­tzea: datuak jaso, sartu eta egiaztatu (hirugarrenak, etab.).

— Abisuak, ma­txu­rak, kexak eta iradokizunak jaso­tze­a eta tramita­tzea.

— Argitalpenak eta planoak sal­tzea.

— Aurretiko hi­tzor­dua egiteko sistema kudea­tze­a Udaleko arduradunekin.

— Sarbidea ematea sinadura elektronikora eta herritarraren karpetara.

— An­tze­man eta zehaztea herritarrek adierazi dituzten eta estali gabedauden beharrak.

— Informazioko eta tramitazioko zeregin guztiak hainbat bidetatik egingo dira: aurrez aurre, telefonoz, telematikoki, sare sozialen bidez, etab., kontuan izanda Udateren eta gainerako udal sailen artean sinatutako hi­tzar­menak.

— Bere mailari dagozkion beste zeregin ba­tzuk egitea, hierarkian gainetik duenak hala agin­tzen dionean.

Titulazioa:

Goi ba­txi­lergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea.

Hizkuntza eskakizuna:

3, nahitaezkoa.

Beste baldintza batzuk:

1. Naziotasuna.

Europar Batasuneko estatu bateko naziotasuna eduki­tzea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berre­tsi­tako na­zio­ar­te­ko itunen arabera langileen joan-etorri askea aplika­tzen zaion estatu batekoa izatea.

Halaber, Europar Batasuneko estatuetako naziokotasuna dutenen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta Zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta Zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

2. Eskaerak aurkezteko epea bukatu baino lehen hamasei (16) urte beteta izatea eta nahitaez erretira­tze­ko adina ez izatea.

3. Dena delako lanposturako eska­tzen den titulazio akademiko ofiziala eduki­tze­a edo hura eskura­tze­ko ordaindu beharrekoa ordainduta izatea, baita lanpostu bakoi­tza­ren berariazko oinarrietan adierazitako gainon­tze­ko betebeharrak ere bete­tzea.

Atze­rriko titulazioen kasuan, horien homologa­tze­a egiazta­tzen duten egiaztagirien jabe egon behar dira.

4. Ez izatea bereizia espediente zigor­tza­ilearen bidez inongo administrazio publikoren zerbi­tzu­tik.

5. Zereginak egiteko gaitasuna izatea.

Orduan garaian egiaztatu beharko da hori, azterketa medikoaren bidez.

6. Ez egotea sartuta bateraezintasunei buruz indarrean dagoen araudian adierazitako ezintasun edo bateraezintasuneko lege auzian.

7. Ez egotea erabateko ezgai­tze edo ezgai­tze bereziaren egoeran enplegu edo kargu publikoetarako, ebazpen judizial baten ondorioz, fun­tzio­narioen kidegora edo eskalara iristeko, edo lan kontratuko langileen kasuan bete­tzen zituen an­tze­ko egitekoak bete­tze­ko, apartatu edo ezgaitu badituzte. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, ez egotea ezgaiturik edo egoera ber­tsu­an, ez eta diziplina zigorrean edo egoera ber­tsu­an jarri izana ere, baldin eta horrek galarazten badio, haren estatuan, enplegu publikora iristea.

8. Deitutako lanpostuen hizkun­tza eskakizunak (Euskara). Derrigortasun eguna igaroa duen lanposturen bat eskura­tze­ko asmotan dabil­tzan izangaiek hizkun­tza eskakizun hori HAEEk emandako agiri ofizial bidez edo horren baliokidez egiaztatuta ez badute, hautaketa probetan ber­tan horretarako deituko diren azterketetan egiaztatu beharko dute.

 

Onartzea
Elektronikoa:

Udal honetako Erregistro Elektronikoan, ondorengo helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen eredua beteta: www.tolosa.eus.

Aurrez aurrekoa:

Tolosako Plaza Zaharreko 6 A zenbakian dagoen Udate (Herritarren Arreta Zerbi­tzua) bulegoan, 07:15etik 14:15era, astelehenetik asteazkenera eta ostiraletan, eta 07:15etik 19:00etara, ostegunetan. Eska­tzai­leek beren nortasuna egiaztatu beharko dute Udateko langileen aurrean.

Ondorengo legeak adierazitako lekuetan: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena; 16. artikulua.

Posta-etxe­ko bulegoetan aurkeztutako eskabideak entregatu behar dira eskabideak aurkezteko epea bukatu baino lehen, gutun-azal irekian, datatu eta zigila­tze­ko posta-etxe­ko langileak. Horrela baino ez da ulertuko sarrera izan zutela Posta-etxe­an aurkeztu zituzten egunean.

Deialdia
Gaiak:

GAI OROKORRAK

 1. gaia. 1978ko Konstituzioa. I. Titulua, II. Kapitulua: eskubide eta askatasunak.

 2. gaia. EAEko Autonomia Estatutua. Atariko burua eta I. Titulua (Euskal Herriari dagozkion konpeten­tzi­ak).

 3. gaia. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki araubidearen oinarriak arau­tzen dituena. Xedapen orokorrak. Udalerria: lurraldea eta biztanleria. Erroldako datuetarako sarbidea.

 4. gaia. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki araubidearen oinarriak arau­tzen dituena. Udalerria. Antolaketa. Eskumenak.

 5. gaia. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki araubidearen oinarriak arau­tzen dituena. Toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak: jardun-araubidea. Egin­tzen eta erabakien igorpena. Egin­tzak eta akordioak inpugna­tzea. Informazioa eta herritarren parte-har­tzea. 781/1986 Legegin­tza­ko Errege Dekretua, Toki Araubidearen arloan indarrean dauden legezko xedapenenak onesten dituena. Toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak: jardun-araubidea.

 6. gaia. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Tokiaraubidearen oinarriak arau­tzen dituena. Toki-korporazioetako kideen estatutua.

 7. gaia. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki araubidearen oinarriak arau­tzen dituena: ondasunak, jarduerak eta zerbi­tzu­ak.

 8. gaia. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki araubidearen oinarriak arau­tzen dituena. Toki-erakundeetako langileak. Xedapen orokorrak. Ordainsariak. Lanaldia. Lehiaketetarako deialdien iragarkiak.

 9. gaia. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki araubidearen oinarriak arau­tzen dituena. Lan-kontratuko eta behin-behineko langileak.

10. gaia. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki araubidearen oinarriak arau­tzen dituena. Zenbait gairi buruzko arau-hausteak eta zehapenak toki-erakundeek tipifika­tzea.

11. gaia. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Entitateei buruzkoa. Toki-araubideari buruzko eta udalen eta gainerako toki-erakundeen zuzendari­tza politikoari eta gobernu-ekin­tza­ri buruzko prin­tzi­pio zuzen­tza­ileak. Toki-autonomiaren prin­tzi­pioaren bermea.

12. gaia. Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeen hizkun­tza ofiziala. Toki-erakundeen eskumenak euskarari dagokionez.

13. gaia. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Entitateei buruzkoa. Toki-erakundeen eskumenak: prin­tzi­pio orokorrak. Udalen eskumen propioak.

14. gaia. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Entitateei buruzkoa. Udal antolaketa eta fun­tzio­na­mendua. Udal ordezkarien estatutuari buruzko xedapenak.

15. gaia. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Entitateei buruzkoa. Udalerriko auzotarren eskubideak, betebeharrak eta eran­tzu­kizunak.

16. gaia. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Entitateei buruzkoa. Euskal toki-erakundeen publizitate aktiboko betebeharra.

17. gaia. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Entitateei buruzkoa. Informazio publikorako sarbideari buruzko prin­tzi­pioak eta eskaeren ebazpena.

18. gaia. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Entitateei buruzkoa. Herritarren partaide­tza­rako legitimatuta dauden subjektuak eta herritarren partaide­tza­rako tresnak (zerrenda eta kon­tze­ptua).

19. gaia. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Entitateei buruzkoa. Tokiko araugin­tza-ahala: arau-motak.

20. gaia. 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Sektore publikoaren kon­tze­ptua eta administrazio publikoen jarduketa-prin­tzi­pio orokorrak. Administrazio publikoetako organoak: xedapen orokorrak, eskumena eta kide ani­tze­ko organoak. Absteni­tze­a eta errekusa­tzea.

21. gaia. 39/2015 Legea, Administrazio Publikoetako Administrazio Administrazio-Prozedura Erkidearena. Interesdunak: kon­tze­ptua. Ordezkari­tza eta ordezkari­tza egiazta­tze­ko moduak. Ahalorde­tze­en erregistro elektronikoak. Hainbat interesdun egotea eta interesdun berriak. Interesdunak identifika­tze­ko sistemak eta sinadura-sistemak administrazio-prozeduran.

22. gaia. 39/2015 Legea, Administrazio Publikoetako Administrazio Administrazio-Prozedura Erkidearena. Administrazio publikoen jarduera: jarduketa-arau orokorrak (II. Titulua, I. Kapitulua).

23. gaia. 39/2015 Legea, Administrazio Publikoetako Administrazio Administrazio-Prozedura Erkidearena. Epe-mugak eta epeak. Administrazio-egin­tzek betekizunak. Bakarraren­tzat indargabetu ezinaren prin­tzi­pioa. Administrazio-egin­tzak bete beharra eta ondorioak.

24. gaia. 39/2015 Legea, Administrazio Publikoetako Administrazio Administrazio-Prozedura Erkidearena. Administrazio-egin­tzen jakinarazpena: xedapen orokorrak, paperean egitea eta bitarteko elektronikoz egitea. Jakinarazpen hu­tse­gina. Argitara­tzea. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

25. gaia. 39/2015 Legea, Administrazio Publikoetako Administrazio Administrazio-Prozedura Erkidearena. Administrazio-prozedura erkideari buruzko xedapenak: prozeduraren bermeak. Prozeduraren hasiera eta prozedura hasteko moduak. Prozeduraren antolamendua, instrukzioa, amaiera eta exekuzioa.

26. gaia. 39/2015 Legea, Administrazio Publikoetako Administrazio Administrazio-Prozedura Erkidearena. Egin­tzak administrazio-bidetik berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio-errekur­tso­ak.

27. gaia. 39/2015 Legea, Administrazio Publikoetako Administrazio Administrazio-Prozedura Erkidearena. Arauak publiko egitea eta herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte har­tzea.

28. gaia. 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena, eta 39/2015 Legea, Administrazio Publikoetako Administrazio Administrazio-Prozedura Erkidearena. Zeha­tze­ko ahalaren prin­tzi­pioak eta zehapen-prozedura.

29. gaia. Toki-erakundeen ondasunak. Kon­tze­ptua eta sailkapena. Eskura­tzea. Kon­tse­rbazioa eta tutore­tza. Prerrogatibak. Ondasunen gozamena eta aprobe­txa­mendua. Ondare-ondasunak besteren­tzea.

30 gaia. 9/2017 Legea, Sektore Publikoko kontratuena. Sektore publikoko kontratuak: aplikazio-eremu subjektiboa. Kontratu-motak. Kontratuen izaera administratiboa eta pribatua. Kontratu administratiboen araubide juridikoa. Kontratu pribatuen araubide juridikoa.

31. gaia. Kontratuen bal­din­tzak eta kontratazio-organoak tokiko administrazioan. Adjudika­tze­ko prozedurak eta moduak.

32. gaia. Toki-entitateen eskumenak kontratazioaren alorrean. Toki-entitateetako kontratazio-mahaiak.

33. gaia. Izaera Per­tso­naleko Datuen Babesa. Xedapen orokorrak. Datu-tratamenduen prin­tzi­pio orokorrak. Tratamendurako legitimizazioa. Datu bereziki babestuak. Per­tso­nen eskubideak. Datuen tutore­tza: datuak babesteko agen­tzi­ak, eta datuen babeserako ordezkaria.

34. gaia. Datu Per­tso­nalak Babesteko 3/2018 Lege Organikoaren fun­tse­zko alderdiak eta Eskubide Digitalen Bermea.

35. gaia. Eusko Legebil­tza­rraren 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: tutore­tza-esparrua, aplikazioa, prin­tzi­pio orokorrak eta toki-entitateen eskumenak.

GAI ESPEZIFIKOAK

 1. gaia. Tolosako Udaleko Udate zerbi­tzu­a arau­tzen duen udal ordenan­tza.

 2. gaia. Idazkariorde­tza­ren 2015eko mar­txo­aren 16ko Ebazpena, zeinaren bidez argitara­tzen baita Estatistika Institutu Nazionalaren Presiden­tzi­ak eta Autonomia Erkidegoekin eta Toki Erakundeekin Eskumenak Koordina­tze­ko Zuzendari­tza Nagusiak 2015eko urtarrilaren 30ean emandako Ebazpena. Ber­tan, udalek aplikatu beharreko jarraibide teknikoak xeda­tzen dira, udal errolda kudea­tze­ari dagokionez. Irizpide orokorrak. Udal erroldako inskripzio-datuak eta nortasuna, ordezkari­tza eta helbidea egiazta­tze­ko agiriak.

 3. gaia. Idazkariorde­tza­ren 2015eko mar­txo­aren 16ko Ebazpena, zeinaren bidez argitara­tzen baita Estatistika Institutu Nazionalaren Presiden­tzi­ak eta Autonomia Erkidegoekin eta Toki Erakundeekin Eskumenak Koordina­tze­ko Zuzendari­tza Nagusiak 2015eko urtarrilaren 30ean emandako Ebazpena. Ber­tan, udalek aplikatu beharreko jarraibide teknikoak xeda­tzen dira, udal errolda kudea­tze­ari dagokionez. Errolda­tze-kasu bereziak. Errolda-espediente motak.

 4. gaia. Idazkariorde­tza­ren 2015eko mar­txo­aren 16ko Ebazpena, zeinaren bidez argitara­tzen baita Estatistika Institutu Nazionalaren Presiden­tzi­ak eta Autonomia Erkidegoekin eta Toki Erakundeekin Eskumenak Koordina­tze­ko Zuzendari­tza Nagusiak 2015eko urtarrilaren 30ean emandako Ebazpena. Ber­tan, udalek aplikatu beharreko jarraibide teknikoak xeda­tzen dira, udal errolda kudea­tze­ari dagokionez. Erroldako datuetarako sarbidea eta haien lagapena.

 5. gaia. Tolosako Udaleko Tramiteen Eskuliburua (proba praktikoa).