Eusko Jaurlaritza

Udaltzaingoko Komisariordea

2020/01/10 - 2020/02/06
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bilboko Udala
Lehiaketa:
Udaltzaingoko Komisariordea
Lanpostua:
Komisariordea
Plaza-kopurua:
5
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Titulazioa:

Graduko unibertsitate-titulua izatea, ingeniaritza teknikoa, unibertsitate-diploma, edo gaindituta izatea lizentziatura baten hiru ikasturte oso, arkitektura teknikoa edo horiek baino maila altuagoko beste edozein titulu.

Hizkuntza eskakizuna:

3. hizkuntza-eskakizunarekin 3 plaza, eta 2, derrigortasunik gabeko 3. hizkuntza-eskakizunarekin.

Beste baldintza batzuk:

a) Espainiar nazionalitatea izatea.

b) 18 urte edo gehiago izatea.

c) Graduko unibertsitate-titulua izatea, ingeniaritza teknikoa, unibertsitate-diploma, edo gaindituta izatea lizentziatura baten hiru ikasturte oso, arkitektura teknikoa edo horiek baino maila altuagoko beste edozein titulu.

d) Eginkizunak normaltasunez betetzeko behar den gaitasun funtzionala eta psikofisikoa edukitzea eta beren gaitasun-maila bateragarria izatea bete nahi den lanpostuaren betebeharrak eta eginkizunak betetzeko. Hori Udalaren Zerbitzu Medikoek egiaztatuko dute oinarri orokorretan ezarritakoarekin bat; hala ere, egokitzapenak egin ahal izango dituzte, hala iritziz gero, betiere hautagaien adina eta eginkizun zehatzak aintzat hartuta.

e) Doluzko delituagatik zigortuta ez egotea, edo Administrazio Publikoren bateko zerbitzutik egotzita edo funtzio publikoan aritzeko desgaituta, birgaitzeko eskubidea alde batera utzi gabe, zigor- eta administrazio-arauekin bat etorrita.

f) B motako gida-baimena edukitzea.

g) Azterketa-eskubideagatik oinarri hauetan aurreikusitako tasa ordaindu izana.

h) Bilboko Udalaren Udaltzaingoko plazak jabetzan betetzeko deialdiko Oinarri Orokorretan ezarritako gainerako baldintzak. Oinarri horiek 2016ko abenduaren 12ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean (https://ope.bilbao.eus) argitaratu ziren.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskabideak (https://ope.bilbao.eus) web-orrian ezarritako prozedura elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira, helbide elektroniko horretan eskura jarrita dagoen eredu ofiziala erabiliz.

Deialdia
Gaiak:

Gai orokorrak

1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio nagusiak. Funtsezko eskubideak eta betebeharrak.

2. gaia: Euskal Autonomia Estatutua. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: esklusiboak, legegintza garatzekoak eta betearaztekoak.

3. gaia: Udalerria. Biztanle-kopuru handiko udalerrietako udal antolaketa (7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: X. titulua).

4. gaia: Bilboko Udalaren antolaketa. Araudi organikoak.

5. gaia. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

6. gaia: Azaroaren 24ko 10/1982 Legea, euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.

7. gaia: Laneko Arriskuen Prebentzioaren Legea.

8. gaia: Datuen babesa: Apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari lotuta pertsona fisikoak babesteari buruzkoa. Erregelamendu horrek 95/46/EB Zuzentaraua baliogabetu du. Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

9. gaia: Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako Legea, Euskal Autonomia Erkidegokoa. Andrazkoen eta Gizonezkoen arteko Aukera Berdintasunerako Bilboko Udalaren IV. Plana.

10. gaia: Tokiko erakundeen ordenantzak eta araudiak.

11. gaia: Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen arteko eskumenen banaketa. Nola banatzen diren eskumenak Konstituzioan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren autonomia-estatutuan.

12. gaia: Botere judiziala. Justizia Administrazioa Euskal Autonomia Erkidegoan. Justizia Auzitegi Gorena: antolaketa, eremua eta osaera.

Gai espezifikoak

 13. gaia: 4/1992 Legea, uztailaren 17koa, EAEko Poliziarena, ekainaren 27ko 7/2019 Legeak emandako idazkuntzan, bosgarren aldiz aldatzen duena: Atariko titulua; II. tituluko I. kapitulua (Xedapen orokorrak) eta II. kapitulua (Kode deontologikoa).

14. gaia: 4/1992 Legea, uztailaren 17koa, EAEko Poliziarena, ekainaren 27ko 7/2019 Legeak emandako idazkuntzan, bosgarren aldiz aldatzen duena: III. tituluko IV. kapitulua (Eskubideak eta betebeharrak) eta VII. kapitulua (Diziplina-araubidea); V. tituluko I. kapitulua (Xedapen orokorrak), II. kapitulua (Egitura) eta III. kapitulua (Mugikortasun-agenteak).

15. gaia: 5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, adingabekoen erantzukizun penala arautzen duena: Atariko titulua (1. artikulua); I. titulua «Legearen aplikazio-eremua » (2-6 artikulua); II. titulua «Neurriak», 7-15 artikulua; 17. artículo («Adingabeen atxiloketa »); VIII. tituluko «Erantzukizun zibila» 61. artikulua.

16. gaia: 1774/2004 Errege Dekretua, Adingabekoen erantzukizun penala arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren araudia onartzen duena: «Polizia judizialaren jarduketa» (2. artikulua), «Adingabekoa atxilotzeko modua» (3. artikulua).

17. gaia: 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoa: IV. tituluko («Zigor-arloko babesa») 36. artikulua, «Lesioen aurkako babesa», 37. artikulua, «Tratu txarren aurkako babesa», 38. artikulua, «Mehatxuen aurkako babesa», 39. artikulua, «Derrigortzeen aurkako babesa», 40. artikulua, «Kondena urratzea», eta 41. artikulua, «Iseka arinen aurkako babesa», eta babes-agindua (1/2004 Lege Organikoaren 62. artikulua, 1882ko irailaren 14ko Errege Dekretuaren bidez onartutako Prozedura Kriminaleko Legearen 544 ter artikuluarekin batera).

18. gaia: Bilboko Udalaren Gizarte Ekintza Sailaren, Herritarren Segurtasun Sailaren, eta Emakumearen eta Berdintasunaren eta Garapenerako Lankidetzaren arteko Koordinaziorako Protokoloa, genero-indarkeriako egoeretan arreta integrala emateko.

19. gaia: 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, herritarren segurtasunaren babesari buruzkoa: III. kapitulua, «Herritarren segurtasuna mantendu eta berrezartzeko jarduketak» (14-24 artikuluak).

20. gaia: Trafikoari, motordun ibilgailuen zirkulazioari eta bide segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onartu duen urriaren 30eko 6/2015 Legegintza Errege Dekretua: IV. tituluko IV. kapitulua, «Deuseztasuna, kaltegarritasuna eta baimenak indarraldia galtzea. Gidatzeko baimen edo lizentzia berri bat eskuratzea.» (69-73 artikulua); V. tituluko, «Zehapen-araubidea», I. kapitulua, «Arau-hausteak» (74-79 artikulua), II. kapitulua, «Zehapenak» (80-81 artikulua), III. kapitulua, «Erantzukizuna» (82. artikulua), IV. kapitulua, «Zehapen-prozedura» (83-96 artikulua), VI. kapitulua, «Behin-behineko neurriak eta bestelako neurriak» (103-107 artikulua); 1. eranskina, «Oinarrizko kontzeptuak», eta 2.eranskina, «Puntuen galera dakarten arau-hausteak».

21. gaia: 1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren 21ekoa, zeinaren bidez Zirkulazioaren Araudi Orokorra onartu zen, Trafikoari, motordun ibilgailuen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna aplikatu eta garatzeko, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzazko Errege Dekretuaren bidez onartu zena: 1-28 artikulua.

22. gaia: 818/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 8koa, Gidarien Araudi Orokorra onartu zuena: I. tituluko I. kapitulua, «Gidatzeko baimena eta lizentzia», 4-7 artikuluak; II. kapitulua, «Beste herrialde batzuetan emandako gidabaimenak», 15-22 artikuluak; eta IV. kapitulua, «Gidatzeko administrazio-baimenen deuseztasuna edo kaltegarritasuna eta indarraren galera», 35-39. artikuluak.

23. gaia: 920/2017 Errege Dekretua, ibilgailuen ikuskapen teknikoa arautzen duena: 1-12 artikulua.

24. gaia: 8/2004 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 29koa, motordun ibilgailuaren zirkulazioko erantzukizun zibilari eta aseguruari buruzko legearen testu bat egina onartu zuena: 2, 3, 8 eta 10. artikulua.

25. gaia: 1507/2008 Errege Dekretua, irailaren 12koa, motordun ibilgailuen zirkulazioko erantzukizun zibileko nahitaezko aseguruaren araudia onartu zuena: 6, 7, 14 eta 21. artikulua.

26. gaia: 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodearena: XVII. titulua, «Segurtasun kolektiboaren aurkako delituak», IV. kapitulua, «Bide-segurtasunaren aurkako delituak», (379-385 ter artikuluak).

27. gaia: 4/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 11koa, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta beraien integrazio sozialari buruzkoa: I. titulua, «Atzerritarren eskubideak eta askatasunak» (3-24 artikulua).

28. gaia: 10/2015 Legea, abenduaren 23koa, ikuskizun publiko eta jolas jarduerei buruzkoa: IV. titulua, «Zaintza, kontrola eta ikuskapena», I. kapitulua, «Xedapen komunak » (40. eta 41. artikulua), II. kapitulua, «Ikuskapena» (42-44 artikulua) eta III. kapitulua, «Segurtasun-neurriak» (45-49 artikulua); V. titulua, «Zehapen-araubidea», I. kapitulua «Arau-hausteak» (50-54 artikulua).

29. gaia.-17/2019 Dekretua, otsailaren 5ekoa, Jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren Legearen Araudia onetsi zuena: IV. kapitulua «Ordutegiak» (32-38 artikuluak).

30. gaia: 287/2002 Errege Dekretua, martxoaren 22koa, Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzearen araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legea garatzen duena: Arriskutsuak izan daitezkeen txakurrak (2. artikulua) eta segurtasun-neurriak (8. artikulua).

31. gaia: 9/1983 Lege Organikoa, uztailaren 15ekoa, batzartzeko eskubidea arautzen duena: I. kapitulua, «Aplikazio-eremua» (1. eta 2. artikulua), II. kapitulua, «Xedapen orokorrak» (3-5 artikulua), eta IV. kapitulua, «Jendea igarotzen den lekuetan egiten diren batzarrak eta manifestazioak» (8-11 artikulua).

32. gaia: 2/1998 Legea, otsailaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzkoa: kautela neurriak (31. artikulua), funtzionario ikuskatzaileek kautela-neurri salbuespenezkoak ezartzea (32. artikulua), zehatze-prozedura izapidetzea (34-43 artikulua).

33. gaia: 10/1995 Lege Organikoa, azaroaren 23koa, Zigor Kodearena: Delitua egitearen graduak (15-18 artikulua); Erantzukizun kriminala aldatzen duten inguruabarrak (21-23 artikulua).

34. gaia: Erantzukizun kriminaletik askatzen duten inguruabarrak: Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren 19. eta 20. artikuluak.

35. gaia: Giza hilketa eta giza hilketaren formak: Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren 138-143 artikulua.

36. gaia: Lesioak: Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren 147-158 artikulua.

37. gaia: Askatasunaren aurkako delituak: Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren 163-172 ter artikulua.

38. gaia: Ohorearen aurkako delituak: Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren 205-216 artikulua.

39. gaia: Familia-harremanen aurkako delituak: Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren 217-233 artikulua.

40. gaia: Ondarearen eta ordena sozioekonomikoaren aurkako delituak (Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren 234-304 artikulua).

41. gaia: Intimitatearen, norberaren irudirako eskubidearen eta bizilekuaren bortxaezintasunaren aurkako delituak (Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren 197-204 artikulua).

42. gaia: 6/1984 Lege Organikoa, maiatzaren 24koa, «habeas corpus» prozedura arautzen duena.

43. gaia: Leku itxian sartzea eta miatzea: poliziak bere autoritatez egiten duena bizilekuetan, leku berezietan eta beste leku batzuetan. Gauzatzea. Prozedura Kriminaleko Legea, 1882ko irailaren 14ko Errege Dekretuaren bidez onartua, 545-572 artikulua, eta Herritarren segurtasuna babesteari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren III. kapituluko 15. artikulua.

44. gaia: Espazio Publikoaren Ordenantza, Bilboko Udalarena: II. titulua, «Espazio publikoan jarduketa jakin batzuk egiteko arauak» (16-24 artikulua).

45. gaia: Espazio Publikoaren Ordenantza, Bilboko Udalarena: V. titulua, «Ostalaritzako terrazak» (40. eta 41. artikuluak.), VI. titulua, «Kaleko salmenta» (53-54 artikulua), eta XI. titulua (Ikuskapen-araubidea, arau-hausteak ezartzea, zehapenak eta zehapen-prozedura»), II. kapitulua («Arau-hausteak ezartzea eta arduradunak»), 121-126 artikuluak.

46. gaia: Bilboko udalerrian animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen Ordenantza: 5-21 artikulua.

47. gaia: IN-002 Gaitz psikiko iraunkorrak dituzten pertsonekin izandako polizia-jarduerak.

48. gaia: IN-003 Gorputz-miaketak.

49. gaia: IN-004 Identifikazioa.

50. gaia: IN-005 Desagertutako pertsonak.

51. gaia: IN-007 Nola kontrolatu adingabeek jokorako lokaletan sar ez daitezen eta jokoan parte har ez dezaten.

52. gaia: IN-008 Atxilotzea - nola atxilotu. IN-009 Atxiloketa eta atxilotuaren lekualdaketa.

53. gaia: IN-010 Adingabeen kasuan arrisku-egoerak goizik hautematea eta nola jardun behar den.

54. gaia: IN-011 Pertsona bereziki kalteberen kasuan arrisku-egoerak goizik hautematea eta nola jardun behar den. (Etxeko indarkeria / genero-indarkeria / sexu- delituak).

55. gaia: IN-012 Adineko pertsonengan arrisku-egoerak goizik hautematea eta nola jardun behar den.

56. gaia: IN-013 Pertsona bereziki kalteberen kasuan arrisku-egoerak goizik hautematea eta nola jardun behar den.

57. gaia: IN-014 Zigor Kodearen aplikazioa bide-segurtasunaren alorrean (Alkoholemien eta drogen tratamendua).

58. gaia: OG-020 Soinu-mailen neurketa.

59. gaia: Bilboko Udalarekin sinatutako lankidetza-hitzarmen markoa, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren arteko elkarlanerako.

60. gaia: Segurtasunerako Ituna Bilbon, 2018ko martxoaren 5ekoa.