Eusko Jaurlaritza

Udal Zentroko (Abegi Etxea) zain­tzai­leen lan pol­tsa

2019/11/06 - 2019/11/15
Inprimatu
Donostia / San Sebastián
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Donostiako Udala
Lehiaketa:
Udal Zentroko (Abegi Etxea) zain­tzai­leen lan pol­tsa
Lanpostua:
Zaintzailea
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Eginkizunak eta atazak:

Eginkizun orokorrak:

— Eraikinean zain­tze lanak egitea eta nor sar­tzen den kontrola­tzea.

— Abegi etxe­an sar­tzen direnei kasu egiten lagun­tzea, bai eta Abegi Etxe­aren fun­tzio­namendurako ere lagun­tza ematea, betiere arduradunen jarraibideen arabera.

Eginkizun bereziak:

— Arduradunen aginduak bete­tzen direla eta Abegi Etxe­ko instalazio eta gela guztiak behar bezala erabil­tzen direla zain­tzea. Honakoak eduki behar ditu beti kontrolpean: etxe­an erabil­tzai­lerik ote dagoen, norbait sar­tzen den eta Abegi Etxe­ko gela eta bulego guztiak irekita edo itxi­ta ote dauden. Horretarako, eskura dituen tresnak erabiliko ditu, hala nola, kamerak, ordenagailuak, e.a. Larrialdirik egonez gero, atze­man beharko ditu, bai eta haien berri eman,berehala esku hartu behar izanez gero.

— Erabil­tzai­le berriak hartu eta beren gelara eramatea, ematen zaizkion jarraibideen arabera. Beste edozein bisitariri edo edozein per­tso­nari harrera egin eta kasu egitea, aurrez aurre zein telefonoz.

— Erabil­tzai­leei behar dituzten baliabide guztiak ematea, horretarako ezarritako sistemen bitartez, bere higienea eta beren gauzena berma­tze­ko.

— Janari eskabideak, garbiketa gaienak eta zaindegian utzi­tako gauzak har­tze­a eta kontrola­tzea.

— Eraikinaren barruko konponketa lan txi­kiak egitea eta atze­mandako beste hu­tsu­neen berri ematea.

— Lan jakinarazpenak eta gertaerenak bete­tzea, bai txa­n­den artean bai arduradunei helarazteko. Gosariak eta ogitartekoak –bazkal­tze­ko zein afal­tze­ko– prestatu eta esaten zaionari zerbi­tza­tzea.

— Erabil­tzai­leei botikak bana­tzea, norberak hartu beharreko posologiaren arabera.

— Lanpostua lortu eta bete­tze­ko eskatutako kalifikazioarekin bat datozen bestelako lanak, beti ere arduradunen jarraibideekin bat etorriz.

Titulazioa:

Bigarren hezkun­tza­ko graduatu-titulua, eskola-graduatu titulua, lehen mailako lanbide-heziketako titulua edo baliokidea izatea, edo titulua jaso ahal izateko eskubideak ordainduta izatea

Hizkuntza eskakizuna:

Euskararen jakite-maila egiazta­tzen duen 2. Hizkun­tza Eskakizuna edo titulazio edo ziurtagiri baliokidea eduki­tzea. Edo bestela, euskaraz egindako ikasketa ofizialak ain­tzat hartuta izan eta, horregatik, euskara-maila hizkun­tza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiazta­tze­tik salbue­tsi­ta egotea egiaztatu behar da.

Beste baldintza batzuk:

a)  Espainiar herritartasuna edo Europar Batasuneko estaturen bateko herritartasuna izatea; edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berre­tsi­tako na­zio­ar­te­ko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplika­tze­koa zaion estaturen bateko herritartasuna izatea.

Halaber, Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; parte hartu ahal izango dute, orobat, herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere –betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude–, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

b)  16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa har­tze­ko gehieneko adina edo adin horretatik behera izatea.

c)  Zereginak egiteko gaitasun fun­tzio­nala izatea.

Bal­din­tza hori bere garaian egiaztatu beharko da, mediku-azterketaren bidez.

d)  Diziplinazko espedientearen bidez autonomia erkidegoetako Administrazio Publikoetako edo organo konstituzionaletako edo organo estatutarioetako zerbi­tzu­tik banatuta ez egotea, eta ebazpen judizial bidez gaitasungabe­tze erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, banatu edo gaitasungabetu den kidegoan edo eskalan sar­tze­ko.

e)  Bigarren hezkun­tza­ko graduatu-titulua, eskola-graduatu titulua, lehen mailako lanbide-heziketako titulua edo baliokidea izatea, edo titulua jaso ahal izateko eskubideak ordainduta izatea.

Atze­rriko titulazioak badira, titulazio horien homologazioaren egiaztagiria izan beharko da.

f)  Euskararen jakite-maila egiazta­tzen duen 2. Hizkun­tza Eskakizuna edo titulazio edo ziurtagiri baliokidea eduki­tzea. Edo bestela, euskaraz egindako ikasketa ofizialak ain­tzat hartuta izan eta, horregatik, euskara-maila hizkun­tza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiazta­tze­tik salbue­tsi­ta egotea egiaztatu behar da. Ikusi I. eranskineko baliokide­tzak eta salbuespenak.

g)  Janari erabil­tzai­learen txa­rtela eduki­tzea.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskabideak baliabide elektronikoen bidez aurkeztu nahi izanez gero, Erregistro Telematikoa erabili ahal izango da, eskabidea behar bezala beteta eta eran­tsi­ta. Beste aukera bat da www.donostia.eus web orriko «Udalaren Lan Eskain­tza» atalean izena ematea.

Aurrez aurrekoa:

Paperean doazen eskabideak Donostiako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira honako helbideetan dauden Udalinfoko bulegoetan: Easo kalea, 41; Morlanseko biribilgunea, 1 eta San Mar­tzi­al plaza, 4. Era berean, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeak, 2015eko urriaren 1ekoak, 16.4 artikuluan adierazitako tokietan aurkeztu ahal izango da.

Correos konpainiaren bulegoetan aurkezten diren parte har­tze­ko eskabideak gutun azal irekian entregatuko dira, Correoseko langileek data eta zigilua jar diezaieten, ziurtatuak izan baino lehen, eskabideak aurkezteko epearen barruan. Kasu honetan bakarrik joko da eskabideak Posta bulegoan entregatu ziren egunean aurkeztu direla Udalaren Erregistro Orokorrean. Eskabidea da zigilua izan behar duena.

Deialdia
Gaiak:

1. 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbi­tzu­ei buruzkoa. I. Titulua. Xedapen Orokorrak. 1. artikulutik 8. artikulura.

 2. 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbi­tzu­ei buruzkoa. 9. artikulutik 12. artikulura.

 3. 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbi­tzu­ei buruzkoa. II. Titulua. I. Kapitulua. 1. Atala. Gizarte Zerbi­tzu­en Euskal Sistemaren Prestazioak eta Zerbi­tzu­ak. 14. artikulutik 17. artikulura.

 4. 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbi­tzu­ei buruzkoa. II. Titulua. I Kapitulua 3. Atala. Gizarte Zerbi­tzu­en Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbi­tzu­en Katalogoa eta Kartera. 21. artikulutik 23. artikulura.

 5. 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbi­tzu­en Euskal Sistemaren prestazio eta zerbi­tzu­en zorroari buruzkoa. I. eranskina A) Atala Udal Eskumeneko zerbi­tzu­ak eta prestazio ekonomikoak. 1.1., 1.7., 1. 8., 1.9.1 eta 1.9.2 Fi­txak.

 6. 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbi­tzu­en Euskal Sistemaren prestazio eta zerbi­tzu­en zorroari buruzkoa. I. eranskina B) Atala Foru-Aldundiaren Eskumeneko zerbi­tzu­ak eta prestazio ekonomikoak. 2.2.3, 2.3.2, 2.4.5 eta 2.4.6. Fi­txak.

 7. Gizarte-bazterketaren kon­tze­ptua.

 8. Etxe­gabeak. Etxe­gabeei buruzko ETHOS sailkapena.

 9. Bizitoki bazteketa egoeran dauden emakumeen errealitatea: Eusko Jaurlari­tza­ko Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eskutik egindako ikerketaren txos­teneko gomendioak atala.

10. 5/2015 Legegin­tza­ko Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onar­tzen duena. III. Titulua. VI. Kapitulua. Enplegatu publikoen eginbeharrak. Jokabide-kodea. 52. artikulutik 54. artikulura.

Oharra: Kontuan izan behar dira eskabide orriak aurkezteko epea bukatu bitartean erreferen­tzi­azko araudietan gerta daitezkeen aldaketak.