Txaluparia (Zuatzako aterpetxea)
Araba/Álava
Bidaiariak zein salgaiak garraiatzeko ontziak maneiatu eta zaintzea.
Langileak eta aterpetxeko erabiltzaileak Zuhatzako uhartera eramatea
Zuhatzako uhartean sartzen diren ibilgailuak eramatea: kamioiak, autoak, furgonetak, hondeatzaileak, etab.
Ontziak etengabe berrikustea: olioa, ura, bateria kargatua izatea, erregaia, eta abar.
Ontziak egunero garbitzea.
Ontzietako matxura txikiak konpontzea
Batxilergo titulua edo baliokidea
2. H.E.
Europar Batasunak egin eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunak ezartzearen ondorioz langileen zirkulazio askea onartuta daukan estatu batekoa.
Halaber, Europar Batasuneko estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta Zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta Zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude eta ondorengoak hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, menpekoak badira.
Era berean, aurreko paragrafoetara bildu ez diren atzerriko pertsonek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta espainiar estatuan modu legalean bizi badira. Hautatuak izanez gero, kontratuaren xede den jarduera egiteko administrazio baimena kontratua gauzatu aurretik eduki beharko dute; nolanahi ere, Administrazioarekin duten harremana soilik lan kontratuaren bitartekoa izan ahalko da. (EPOE, 57.4 art.).
b) Hamasei urte (16) beteta izatea.
c)Dagozkion funtzioak normaltasunez egitea eragozten duten gaixotasun edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea; nolanahi ere, azaroaren 29ko 1/2013 Errege Legegintzako Dekretua aplikatuko da, desgaitasuna duten pertsonei eta euren inklusio sozialari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartu zuena. Hautapen prozesua gainditu ondoren egiaztatuko da gaitasun fisiko eta psikikoa, ziurtagiri edo/eta aitorpen medikoz; hautagaia kontratatu ahal izateko betekizun hori bete egin beharko du.
d)Dagokion deialdi espezifikoan eskatzen den titulu ofiziala edo homologatua edukitzea, edo hura jaulkitzeko eskubideak ordaindu izana. Titulua atzerrikoa izanez gero, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
e)Diziplina espediente bidez baztertuta ez egotea herri administrazio, organo konstituzional edo Autonomia Erkidegoetako estatutuen araberako erakunderen batetik, ez eta epai bidez erabat edo bereziki desgaituta ere enplegu edo kargu publikoak izateko, funtzionario kidego edo eskalara sartzeko edo lan kontratudun langileen kasuan, burutzen zituzten antzeko funtzioak betetzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea edukiz gero, ez egotea ezgaituta edo antzeko egoeran, ez eta bere estatuan enplegu publikora sartzea modu berean eragozten duen diziplina zigorren baten edo antzekoren baten mende ere.
f) Indarreko arautegiaren arabera ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege kausaren batean sarturik ez izatea; nolanahi, bateraezintasuna izanez gero, hautatzeko eskubidea izango du.
g) Oinarri espezifikoetan eskatzen diren beste betekizun guztiak.
BERARIAZKO BETEKIZUNAK
Kabotaje edo portu patroia edo baliokidea. Titulu hau oposizio faseko bigarren probaren eguna baino lehenago egiaztatu beharko da.
Interneten bitartez, webgune honetan eskuragarri dagoen eredua betez: www.ivap.euskadi.eus/epe-gfe
Salbuespen gisa, eskabidea egiteko horretarako prestatutako instalazioetara jo ahalko da, Siervas de Jesús kaleko 5. zenbakiaren behealdean, 01001 VITORIA-GASTEIZ.
IIA)I.
GAI KOMUNAK
1. gaia. Espainiako Konstituzioa. Oinarrizko eskubide eta eginbeharrak (10-55 artikuluak).
2. gaia. Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua. Atariko titulua (1-9 artikuluak). I. titulua: Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak (10-12 artikuluak). II. Titulua: Euskal Autonomia Erkidegoko aginteak (24-39 artikuluak).
3. gaia. Arabako Batzar Nagusiak eta Arabako Lurralde Historikoko Foru Administrazioa. 1983ko martxoaren 7ko Foru Araua, Arabako Lurralde Historikoaren erakunde antolamenduarena (1– 33 artikuluak).
4. gaia. Gazteriaren Foru Erakundea: 52/1992 Foru Araua, abenduaren 18koa, Arabako Foru Aldundiaren Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzkoa. Diputatuen Kontseiluaren ekainaren 8ko 26/2010 Foru Dekretua; horren bitartez aldatu zen Gazteriaren Foru erakundearen organismo autonomoaren egitura eta funtzionamendua.
5. gaia. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, onartzen duena enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuaren legearen testu bateratua. Langile motak (8– 13 artikuluak). Enplegatu publikoen eskubideak eta betebeharrak. Enplegatu publikoen jokabide kodea (14– 54 artikuluak). Zerbitzu harremana eskuratzea eta galtzea (55– 68 artikuluak).
6. gaia. Administrazio prozedura. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenarena. Xedapen orokorrak (1– 2 artikuluak). Prozeduran interesdun direnak (3 – 12 artikuluak). Jarduketa arau orokorrak (13 – 28 artikuluak). Epe mugak eta epeak (29 – 33 artikuluak).
7. gaia. Sektore publikoko kontratuak. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore publikoko kontratuena. Legearen xedea eta aplikazio eremua (1 – 3 artikuluak). Kontratu motak (12– 18 artikuluak). Kontratu administratiboak eta kontratu pribatuak (24– 27 artikuluak).
8. gaia. Datuen babesa. 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 12koa, datu pertsonalen babesarena. Xedapen orokorrak (1 – 3 artikuluak). Datuen Babeserako Araudi Orokorra (EUROPAR PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2016/679 ARAUDIA (EB), 2016ko apirilaren 27koa): Printzipioak (5. artikulua). Interesdunaren eskubideak (12. artikulua).
9. gaia. Berdintasun politikak Printzipio orokorrak eta babesa. Politika publikoak: printzipio orokorrak (3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa: 3-22 artikuluak). EAEko herri administrazioen esparruko neurriak (Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerakoa: 18-22 artikuluak).
10. gaia. Arabako administrazio banaketa. Foru izendegia: Populazio guneak, udalerriak, kuadrillak eta zerbitzu ermandadeak (www.alava.net/nomenclator eta 63/89 Foru Araua, azaroaren 20koa).
GAI ESPEZIFIKOAK
11. gaia. Lan kontratua: kontzeptua eta izaera, xedea eta kausa. Lan kontratuaren edukia Langileen Estatutuan.
12. gaia. Kontratuak dakartzan eskubideak eta betebeharrak. Lansaria. Lansariaren bermeak.
13. gaia. Langileen hutsegiteak eta zigorrak. Arau-hausteen eta hutsegiteen preskripzioa.
14. gaia. Azaroaren 8ko 31/1995 Legea, laneko arriskuei aurrea hartzearena. Xedea, aplikazio eremua, eta definizioak. Parte hartzeko eta ordezkapenerako eskubidea. Prebentzio ordezkariak.
15. gaia. Uztailaren 8ko 1215/1997 Errege Dekretua. Lan taldearen definizioa. Enpresaburuaren betebehar orokorrak.
16. gaia. Sokak eta alanbreak erabiltzean, makinak eta lanabesak maneiatzean, eta pisuak mugitzean dauden arriskuak.
17. gaia. Suteen aurkako borroka: suaren teoria. Gai itzaltzaileak. Alarmak, sutearen aurkako sistemak.
18. gaia. Itsas administrazioa: ontziaren dokumentazioa. Nabigatzeko segurtasunerako araudia.
19. gaia. Nomenklatura nautikoa. Ontziaren atal eta osagarri nagusiak. Nabigatzeko ekipoaren funtzionamendua eta mantentze lanak.
20. gaia. Ontzi mota: ontziak egiteko sistemak. Sendotzeko elementuak (zeharkakoak, luzetarakoak eta bertikalak). Egiturazko elementuak. Neurri nagusiak.
21. gaia. Nabigatzeko teknikak eta maniobrak. Norabideko eta gobernatzeko arauak aplikatzea. Norabideak, markazio erlatiboak eta benetako markazioak kalkulatzeko neurketak.
22. gaia. Lehorreko erreferentziarekin eta iparrorratzeko norabidearekin gobernatzea. Kokalekua aldi bereko kokapen lerroen bidez zehaztea.
23. gaia. Ainguratzea eta amarratzea: ainguratzeko, atrakatzeko eta desatrakatzeko maniobrak. Maniobrarako ekipoak. Aingurak.
24. gaia. GPS eta MOB. Oinarriak eta aplikazioak.
25. gaia. Propultsio ekipoak: ontziek erabiltzen dituzten propultsio sistemak deskribatzea. Helizeak: hortz neurria, itzulera eta kabitazioa.
26. gaia. Ontziko gobernatze zerbitzuko elementuak.
27. gaia. Zeharkako egonkortasuna: ontziaren oreka. Flotagarritasuna.
28. gaia. Luzetarako egonkortasuna: ontziaren asentua. Asentua aldatzea zamak lekuz mugitzeagatik.
29. gaia. Zamatzea, eta kargatzeko eta deskargatzeko baliabideak. Zamatzeko erabiltzen diren tresnak.
30. gaia. Komunikazio prozedurak: komunikatzeko hiztegi arautua, irrati komunikazioetarako araudiak.
31. gaia. Komunikazio sistemak: soinuen bidezkoa, ikusizkoa, irrati-elektrikoa.
32. gaia. Meteorologia. Atmosfera. Eguraldi buletinak. Nabigatzea lainoa dagoenean, araudia.
33. gaia. Tokiko eguraldi mapa interpretatzea. Eguraldia aztertzea eta iragartzea.
34. gaia. Abordatzeei aurrea hartzeko Nazioarteko Ituneko arau hauek: A zatian, 1.etik 3.era. B zatiko II. ataleko arauak, eta D zatiko 32.etik 37.erako arauak.
35. gaia. Ontziak egiteko materialak. Karelez kanpoko motorraren, karelez kanpoko /barruko motorraren eta barruko motorraren arteko aldeak.
36. gaia. Mantentze lanak. Kroskoa. Motorrak. Balizajea: nabigazioan arriskua adierazten diguten seinaleak.
37. gaia. Araudia eta seinaleak. Legedia: Nabigatzea debekatuta edo mugatuta dagoen eremuak.
38. gaia. Lehen sorospenak: ebakuazio teknikak. Botika kutxak mantentzea.
39. gaia. Urez betetzea: krosko zuloak estaltzea. Eskoratzea eta ixtea. Ura ateratzeko ekipo eramangarriak.
40. gaia. Salbamendua, bilaketa eta erreskatea: Estatuko eta nazioarteko berariazko araudiak. Salbamendu operazioak. Argi seinaleak.
41. gaia. Bilaketa eta salbamendua antolatzea. Gizona kareletik erortzen denerako maniobra. Salbamendu jaka erabiltzeko era.
42. gaia. Itsas ingurunea kutsatzeari aurre hartzea eta kutsaduraren aurkako prozedurak.