Suhiltzailea
Bizkaia
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua edo baliokidea edukitzea.
2. hizkuntza-eskakizunarekin, haietako 26 derrigortasunarekin
a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatuaren titulua edo baliokidea edukitzea.
b) Espainiako nazionalitatea edukitzea, oinarri orokor hauetako bosgarren oinarriaren lehenbiziko puntuan ezarritako moduan (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 2016ko abenduaren 20koa, 240. zenbakia).
c) C+E gidabaimena edukitzea. Hautagaiak baimen hori indarrean eduki behar du uneoro, hura exijitzeko ezartzen den epetik aurrera, hautaketa-prozesuak irauten duen bitartean eta karrerako funtzionario jabetzan izendatua izan arte. Ezin izan zaio gidabaimena eten edo kendu, ezta gidatzeko eskubidea kendu ere, ez bide administratibotik ez bide judizialetik. Ezin ditu gidabaimeneko puntu guztiak galdu.
d) Gaitasuna: Ezin da gaixotasunik ez eragozpen fisiko edo psikikorik eduki, plazako eginkizunak behar bezala egitea eragozten duenik. Ezin da egon oinarri hauen III. eranskin gisa eransten den bazterketa medikoko koadroetan.
e) Adina: Hamasei urte beteta edukitzea eta derrigorrezko erretiro-adinetik gorakoa ez izatea.
f) Gaikuntza: Ez izatea diziplina-espedientearen bidez baztertua administrazio publikoen edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organoen zerbitzuetatik, eta ez egotea epailearen ebazpen bidez erabat edo bereziki desgaiturik enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen kidegoetan edo eskaletan sartzeko.
Beste estatu bateko herritar izanez gero, ez egotea desgaiturik edo egoera baliokidean, eta ez jaso izana diziplina-zehapenik edo baliokiderik, haren Estatuan enplegu publikorako sarbidea baldintza beretan eragozten duenik.
g) Ez egotea desgaikuntzako edo bateraezintasuneko ezein legezko kausaren pean (administrazio publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunaren arloan indarrean den araudian aurreikusitakoen pean, esan nahi da), hargatik eragotzi gabe lehendik kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezinen batean dabiltzanei legezko arau horiek aipatzen duten hautatzeko eskubidea baliatu ahal izatea.
h) Tasak: Azterketa-eskubideagatik indarrean dagoen tasa ordainduta izatea eskariak aurkezteko epearen barruan. Tasa hori dokumentuak egiteko eta emateko zerbitzuaren tasak arautzen dituen Bilboko Udalaren Ordenantza Fiskalean dago ezarrita.
Internetez egiten diren eskariak eredu ofizialetan aurkeztuko dira; ereduak https://ope.bilbao.eus orrian daude eskura.
Eskariak paperean aurkeztu nahi badira, 39/2015 Legearen 14. artikuluarekin, 4. xedapen iragankorrarekin eta xedapen indargabetzaile bakarrarekin bat etorrita, 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan azaldutako lekuetan aurkeztu ahal izango dira. Ondorio horietarako, oinarri hauetan eskari ofiziala erantsi da, azterketa-eskubideen tasa posta bidezko igorpenaren bidez ordaindu izanaren egiaztagiriarekin batera aurkezteko.
IIA)I.
I.zatia
Gai orokorrak
1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio nagusiak. Funtsezko eskubideak eta betebeharrak.
2. gaia: Euskal Autonomia Estatutua. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: esklusiboak, legegintza garatzekoak eta betearaztekoak.
3. gaia: Udalerria. Biztanle-kopuru handiko udalerrietako udal antolaketa (7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: X. titulua).
4. gaia: Bilboko Udalaren antolaketa. Araudi organikoak.
5. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
6. gaia: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa. Funtzionarioen eginbeharrak eta eskubideak. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.
7. gaia: 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizkoa.
8. gaia: Laneko Arriskuen Prebentzioaren Legea.
9. gaia: Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Datuen Babeserako Araudi Orokorra. 2016/679 Erregelamendua, apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari lotuta pertsona fisikoak babesteari buruzkoa. Erregelamendu horrek 95/46/EB Zuzentaraua baliogabetu zuen.
10. gaia: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea, Euskal Autonomia Erkidegokoa. Andrazkoen eta Gizonezkoen arteko Aukera Berdintasunerako Bilboko Udalaren IV. Plana.
Oharra: Berdintasunerako Bilboko Udalaren IV. Planari (2014-2017) buruzko gaiaren edukia Udalaren web orrian dago argitaratuta: (www.bilbao.eus >Udala>Udal Sailak>Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak>).
II.zatia
Gai espezifikoak
11. gaia: Eraikuntzaren Kode Teknikoa: Suteen aurkako segurtasunari buruzko oinarrizko agiriak (DB-SI), 1., 2. eta 5. zenbakidunak.
12. gaia: Industria-eraikinak suaz babesteko segurtasunari buruzko araudia. Aplikazio-objektua eta -xedea, aldizkako azterketak, suteen aurreko jarduerak, karakterizazioa eta establezimendu horiek bete behar dituzten baldintzak. I. eranskina (1.1, 1.2, 1.3 eta 1.4 taulak izan ezik) eta III. eranskina. 2267/2004 Errege Dekretua (2004ko abenduaren 17ko EAO).
13. gaia: Suaz Babesteko Instalazioen gaineko Araudia. 513/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, Suteen aurkako Babesaren Instalazioen Araudia onesten duena (2017ko ekainaren12ko EAO). I. eranskina. Suteen aurkako babes ekipoen eta sistemen ezaugarriak eta instalazioa. 1. atala. Suteen aurkako babes aktiboa.
14. gaia: 1/2017 Legegintzako Dekretua, apirilaren 27koa, Larrialdien Gestioaren Legearen testu bategina onartu duena. I, II, III, IV, V eta VIII. kapituluak.
15. gaia: Barrualdeetako suteak: barrualdeetako suteen garapena; barrualdeetako suteak itzaltzeko teknikak; esparru itxietako suteetan esku hartzeko prozedurak; aireztapen operatiboa suteetan.
16. gaia: Arnasa-babeseko ekipoak: arnasketaren fisiologia; toxikotasuna suteetan eta arnasketarako arriskuak; arnasketa-babeseko ekipoen sailkapena; aire kontsumoen kalkulua; arnasketa autonomoko ekipoak erabiltzeko teknikak; esku-hartzeko eta kontroleko oinarrizko prozedurak; ezbeharrak dituzten pertsonei arnasketa autonomoko ekipoekin laguntzea; mugikortasun seguru eta eraginkorra; gida-soka.
17. gaia: Sua itzaltzeko bitartekoak: lantzak; mahukak; errakorrak; su-itzalgailu eramangarriak; mahukak dituzten instalazioak; eragiketak mahukekin.
18. gaia: Tresnak eta ekipoak erabiltzea: Sarrera; mozketa-tresnak; indar-tresnak; esku-tresnak.
19. gaia: Suhiltzaileentzako osasun-larrialdiak: gaixo baten balorazioa egitea eta bizi-zeinuak bilatzea; helduen eta haurren oinarrizko suspertze kardiobaskularra (2015eko gomendioak); larrialdi medikoak: hemorragia eta shocka; shocka: motak eta kausak; pozoitzeak eta intoxikatzeak: kea eta gasak arnasteagatiko intoxikazioak; beroak eta hotzak eragindako lesioak: erredurak.
20. gaia: Banaketa-sareak eta instalazioak: elektrizitatea suhiltzaileentzat: energia elektrikoa eta energia elektrikoko instalazioak, segurtasuna suhiltzaileen arrisku elektrikodun esku-hartzeetan, elektrizitatearen lan egiteko tresnak; glosarioa. Igogailuak: igogailuetako erreskaterako prozedura: segurtasun-arauak; igogailuetan erreskateak egiteko maniobra: igogailu motak; igogailuen elementuak.
21. gaia: Gas instalazioetan eta banaketa sareetan esku hartzea: Gasak: sarrera. GNLaren eta GLParen propietate fisiko eta kimikoak; GNL eta GLP instalazioen klase eta tipologia ohikoenak; gasarekin egiten diren esku-hartzeetarako berariazko tresnak; esku-hartzearen pautak.
22. gaia: Euskadiko Babes Zibileko Plana (LABI); Autonomia-erkidegoko babes zibilaren antolaketa-esparru orokorra: egitura operatiboa eta operatibitatea. Herrizaingo sailburuaren 2001eko abuztuaren 1eko agindua, zeinaren bidez Larrialdietako Arretako Euskal Sistemaren taktika operatiboak onartzen diren eta Larrialdietako Koordinazioko Esku-hartze Zerbitzua sortzen den: taktika operatiboen xedapen komunak.
23. gaia: Egiturak eraikitzeko eta egonkortzeko printzipioak: eraikuntza-printzipioak: eraikuntzaren funtsak: adierazpen grafikoak, eraikuntza-materialak, lurzoruak, eraikuntza-ekintzak, eraikinen egitura eta elementuak, estrukturalak ez diren beste elementu batzuk. Egiturak egonkortzea: eraikinen lesioak: sarrera, endekatze-prozesuak, eraikuntzetako segurtasun-neurriei buruzko irizpide orokorrak, eraikinak erortzeko arriskua dagoenaren adierazleak.
24. gaia: Sua eta eraikinak: eraikuntza eta arriskuak, suaren aurreko erreakzioa, suarekiko erresistentzia, eraikuntza-elementuak babestea, suak eragindako nekeak, suteak eraikinetan duen eragina eta eraikinen portaera, segurtasun-baldintzak.
25. gaia: Ponpak. Oinarrizko hidraulika su-hiltzaileentzat: oinarrizko fisika. Ezinbesteko kontzeptuak, hidrostatika, hidrodinamika, suhiltzaileen instalazioetan presioa aztertzea, suteak itzaltzeko zerbitzuetan erabiltzen diren ponpak, gehigarriak erabiltzea.
26. gaia: Suteen aurkako borrokaren printzipioak: suaren oinarrizko kontzeptuak: sarrera, oinarrizko kontzeptu kimikoak, errekuntzaren elementuen analisia, materialen portaera beroaren eta suaren aurrean, su motak, beroaren transmisioa, errekuntzaren produktuak; suaren teoria: aurretiazko kontzeptuak, materiaren portaera egoera fisikoaren arabera, pirolisia, suteko gasen sukoitasuna, sua piztearen iturriak, sugar motak; errekuntzaren prozesuak suteetan: suteetako gasen eraketa, pirolisiaren produktuak, gasak eta errekuntzaren beste produktu batzuk; suteak itzaltzearen printzipioak: erregaia kentzea, itzaltzea eta geldotzea, hoztea, inhibizioa edo ekintza katalitiko negatiboa; sua itzaltzeko agenteak: sarrera, ura, aparrak, sua itzaltzeko hautsa, karbono dioxidoa (CO2), hidrokarburo halogenatuak (haloiak), agente garbiak, metalen suak itzaltzeko agenteak (D klasea).
27. gaia: Laneko segurtasuna eta osasuna suhiltzaileentzat: lege-esparrua, laneko arriskuen prebentzioaren gaineko oinarrizko kontzeptuak, laneko osasuna, osasuna sustatzeko jarduerak.
28. gaia: Gai arriskutsuak dauden istripuetako arriskuak: identifikazioa; fisikaren eta kimikaren oinarrizko kontzeptuak gai arriskutsuei buruz; norbere babeserako ekipoak. Babes-mailak; esku-hartzearen pauta orokorrak; substantzia arriskutsuak: motak, zerikusia duten arriskuak, esku-hartzea.
29. gaia: Arrisku naturalak: Sarrera: Sarrera; arrisku naturalen tipologia; informazio meteorologikoa Babes Zibilarentzat; meteoroen sailkapena; eranskina: arriskuen prebentzioa erleak, liztorrak eta erlastarrak biltzean: erleak eta liztorrak. Erlauntza, erleen antolaketa soziala, erlauntza eta erlategia, erlekumaldia, liztorrak eta erlastarrak.
30. gaia: Bilboko geografia: demografia (2018ko datuak), kale-izendegia eta motordun ibilgailuentzako zirkulazio-zentzua udal-barrutiko bide publikoetan.