Sopelako Liburutegiko Laguntzaileen lan-poltsa
Bizkaia
Eskola-graduatuaren titulua, LH I. titulua edo baliokidea izatea.
2. hizkuntza-eskakizuna edo maila handiagokoa.
—Honako hauetakoren bat gertatzea:
1) Europar Batasuneko herritarra edo haren ezkontidea izatea, zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta haren ondorengoak eta ezkontidearenak ere, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak
edo adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
2) Europar Batasunak egindako eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio-eremuan sartuta egotea, horietan langileen zirkulazio askea aplikatu behar baita.
— Hamasei urte beteta izatea, eta Funtzio Publikoaren arloko oinarrizko legeriak aplikaturiko nahitaezko erretirorako adina iristeko hamar urte baino gutxiago ez izatea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
— Halaber, eskola-graduatuaren titulua, LH I. titulua edo baliokidea izatea, edo titulu horiek lortzeko eskubideak ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen.
— Gaitz edo akats fisiko edota psikikorik ez izatea dagozkion zereginei aurre egiteko.
— Diziplinako espediente bidez Estatuko, Autonomia Erkidegoko edo Tokiko Administraziotik baztertuta ez egotea eta eginkizun publikoak burutzeko ezgaituta ez egotea.
— Herri Administrazioen Zerbitzurako Pertsonalaren Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean ezarritako ezintasun edo bateraezintasun legezko kausarik ez izatea.
— HAEEren ziurtagiri ofizialaren jabe izatea, 2. hizkuntza-eskakizuna edo maila handiagokoa edota ziurtagiri edo diploma baliokideak izatea egiaztatzen duena.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzean bete behar dira arestian aipaturiko baldintza guztiak
Eskabideak telematikoki aurkeztuko dira www.sopela.eus webguneko oposizioen atarian eskuragarri dagoen aplikazio informatikoaren bidez, helbide honetan: https://sopelarin.sopelana.net/Oposiciones/WebOposiciones