Prebentzio eta Gizarteratze Teknikaria
Gipuzkoa
Lanpostuaren zeregin nagusia: Esku Hartze Komunitarioko arduradunaren zuzendaritzapean, prebentzioaren eta gizarteratzearen alorreko esku hartzeak programatzeaz, antolatzeaz, inplementatzeaz eta ebaluatzeaz arduratuko da, aukera berdintasuna bultzatuz eta gizarte izaerako zailtasunak dituzten pertsonen integrazioa sustatuz, marjinatzearen, bazterketaren eta desberdintasunaren arrazoiak gainditu edo arindu ahal izateko.
Egiteko nagusiak:
— Prebentzioaren eta gizarteratzearen alorrean proiektuak prestatzea, indarrean dagoen legezko araudia aplikatuz.
— Prebentzio eta gizarteratze proiektuen inplementazioa gainbegiratzea, aurrera eraman beharreko jarduerak koordinatuz eta jarduera horiek kalitate irizpideetan oinarrituta egin daitezen kontrolatuz.
— Prebentzio eta gizarteratze proiektuen onarpenarekin, ezarpenarekin eta garapenarekin loturiko administrazio jarduerak burutzea, Arloko Unitate Administratiboarekin koordinatuta.
— Komunitatean adikzioen fenomenoa behar bezala ezagutu dadin lortzeko eta bizi ohitura osasungarriak bultzatzeko beharrezko ekintzak garatzea, adikzioen alorrean jokabide osasungarriak bultzatu eta osasunerako hezkuntza sustatzearen bitartez.
— Udal arloei eta erakunde laguntzaileei aholkularitza ematea adikzioen alorrean jarduerak planifika ditzaten eta adikzioen tokiko plana aurrera eramateko. Era berean, alor horretan bertan jokabide osasungarriak bultzatzeko aholkularitza eskaintzea, esku hartze integrala eta koordinatua bideratu ahal izateko.
— Irungo Udalean abian jartzen diren prebentzio programak diseinatu eta gauzatzeko lanetan parte hartzea, eta baita irabazi asmorik gabeko beste Administrazio eta/edo erakunde batzuekin elkarlanean egiten direnetan ere. Bereziki, Eusko Jaurlaritzak prebentzioaren eta gizarteratzearen alorrean bultzatzen dituen udalaz gaindiko esparruko programak gauzatzen laguntzea.
— Pertsonei, familiei eta kolektiboei informazioa eta aholkularitza ematea komunitatean eskuragarri dauden gizarte baliabideen inguruan, eta hala behar badu, ohiko gizarte laguntzailearengana edo zerbitzu espezializatuetara bidaltzea, hala egin behar den kasuetan.
— Bere egitekoen barnean, osasun eta hezkuntza zerbitzuei laguntzea, eta baita prebentzioko eta arriskuak murrizteko zerbitzuei, eta osasuna sustatzeko zerbitzuei ere.
— Esku Hartze Komunitarioko zerbitzuko talde profesionaleko beste kideekin koordinatzea eta laguntzea, hainbat jarduera elkarrekin egin ahal izateko.
— Bere kategoriaren barnean, nagusiek agindu diezaioketen antzeko beste edozein eginkizun.
Psikologiako Gradua edo unibertsitate titulazio baliokidea, edo Gizarte eta Lege Zientzien adarreko beste edozein.
Hizkuntza eskakizuna: 3, derrigorrezkoa (derrigorrezkotasun data 2015.12.31).
a) Espainiako edo Europar Batasuneko kide den beste edozein Estatuko nazionalitatea edukitzea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera, langileen zirkulazio askea aplikagarri zaion Estaturen bateko nazionala izatea.
Era berean, espainiarren nahiz Europar Batasuneko Estatukideetako nazionalen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude, eta baita ere haren ondorengoek eta ezkontidearenek ere, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude eta hogeita bat urtetik beherakoak edo adin horretatik gorako mendekoak badira. Hori guztia enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legeko Testu Bategineko 57. artikuluan esaten dena kontuan hartuz, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako ED bitartez onartua.
b) 16 urte beteta edukitzea eta, hala badagokio, derrigorrezko erretiroaren gehienezko adina ez gainditzea.
c) Prozesu bakoitzean parte hartzeko dagokion titulazioa edukitzea edo titulazio hori lortzeko eskubideak ordainduta edukitzea. Atzerriko titulazioen kasuan, haien homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da.
d) Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala edukitzea. Alderdi hau bere garaian egiaztatu beharko da, dagozkion hautaketa-probak eta beharrezko azterketa medikoa gaindituz Udalak horretarako ezarrita dituen zerbitzuetan.
e) Espediente diziplinarioaren bitartez Herri Administrazioetako edozein zerbitzutik edo Autonomia Erkidegoetako Konstituzio- edo Estatutu-organoetatik kanporatua ez izana, eta erabaki judizialaren bitartez enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen gorputz edo eskalarako edo langile laboralen kasuan burutzen zituzten antzeko zereginak betetzeko kanporatuta edo gaitasungabetuta egon ondoren desgaikuntza osoa edo berezia ez edukitzea. Beste estatu bateko nazionala izanez gero, desgaikuntzazko edo horren pareko egoeran ez egotea eta bere Estatuan baldintza beretan enplegu publikoan sartzea eragotziko dion zigor diziplinario, penal edo antzekoren batean sartuta ez egotea.
Izangaiek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskatzen diren baldintza horiek, eskariak aurkezteko epea amaitu baino lehen beteta eduki beharko dituzte, horiek egiaztatzeko prozedura-fasea zein izango den kontuan hartu gabe.
Irungo Udalaren SAC24h Administrazio Elektronikoaren atarian erabilgarri dagoen formulario elektronikoan
Eskari-orriak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan emango den eredu ofizialean aurkeztuko dira (San Martzial karrika 2, Irun), eta Udalaren web orrian ere eskuragarri dago.
Oposizio-lehiaketan onartuak izateko eskari-orriak alkate-lehendakariari zuzenduko zaizkio, eta baztertuak ez izateko, ondorengo baldintzak bete beharko dira:
a) Izangaiek hornitu nahi dituzten plaza eta lanpostuak adierazi beharko dituzten haien eskari-orrian eta, era berean, Bigarren Oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela azaldu beharko dute, eskari-orriak aurkezteko epea amaitzen den egunari begira betiere.
b) Era berean, lehiaketa fasean baloratzeko merezimenduei buruzko datuak adierazi beharko dituzte. Hautagaiek adierazitako merezimenduak deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean izan beharko dituzte; horrela, ezin izango dira etorkizuneko merezimenduak alegatu, edota aipaturiko data pasa ondoren egiaztatuko direnak.
Ez da beharrezkoa izango eskari-orria aurkeztean merezimendu guztiak agiri bidez egiaztatzea, baina oposizio faseko kanporaketako ariketak amaitzen direnean egiaztatzeko exijituko da, VII. Oinarrian adierazten den bezala.
Gai gomunen ariketarako zerrenda.
A2 AZPITALDEA
1. blokea: Estatuaren eta EAEren antolamendua.
1. gaia. 1978ko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa (Atariko Titulua, I, III eta IV tituluak).
2. gaia. 1978ko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioa (VIII eta IX tituluak).
3. gaia. Euskadiko Autonomia Estatutua, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa (Atariko titulua, eta II titulua).
2. blokea: Toki araubidea.
4. gaia. Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituena (I eta II tituluak).
5. gaia. Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituena (V eta VII tituluak).
6. gaia. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa (II titulua-I kapitulua-, III, IV tituluak-I kapitulua- eta V titulua).
3. blokea: Herri administrazioen prozedura administratibo erkidea.
7. gaia. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioetako administrazio prozedura erkidearena (II, III eta IV tituluak).
4. blokea: Enplegu Publikoa.
8. gaia. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua): 8-13, 14-30 eta 52-54 artikuluak).
9. gaia. Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua): IV, V, VI eta VII. tituluak.
10. gaia. 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Herri Administrazioen zerbitzura diharduten langileen bateraezintasunei buruzkoa.
5. blokea: Ogasun publikoa.
11. gaia. Toki Ogasunak erregulatzen dituen Legearen Testu Bategina (martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako ED: Atariko titulua eta I. titulua –IV, V eta VI. kapituluak izan ezik–).
12. gaia. Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuak arautzen dituen abenduaren 19ko 21/2003 Foru Araua: Atariko Titulua, I. titulua – I, II eta III. kapituluak).
Gai espezifikoei buruzko ariketarako zerrenda
A. Prebentzio eta Gizarteratze Teknikaria (500 zenbakikoa):
1. gaia. 1/2016 Legea, apirilaren 7koa, Adikzio eta Droga-mendekotasunen Arreta Integralari buruzkoa: eremu materiala eta printzipio zuzentzaileak. Adikzioak prebenitu eta arreta emateko moduari buruzko funtsezko oinarriak.
2. gaia. 1/2016 Legea, apirilaren 7koa, Adikzio eta Droga-mendekotasunen Arreta Integralari buruzkoa: adikzioen prebentzio alorrean helburu orokorrak. Prebentzioa familia eremuan, komunitate eremuan, hezkuntza eremuan eta arrisku handiko egoeran dauden adingabeko eta gazteen eremuan.
3. gaia. 1/2016 Legea, apirilaren 7koa, Adikzio eta Droga-mendekotasunen Arreta Integralari buruzkoa: gizarte-inklusioa. Arreta emateko sistema publikoen printzipio orokorrak eta gai horretan jarduteko arloak eta irizpideak.
4. gaia. 1/2016 Legea, Adikzio eta Droga-mendekotasunen Arreta Integralari buruzkoa: Euskadiko Herri Administrazioen artean eskumenen banaketa. Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundien eta Udalen eskumenak.
5. gaia. 1/2016 Legea, Adikzio eta Droga-mendekotasunen Arreta Integralari buruzkoa: adikzioen alorrean koordinatzeko, zuzendaritza, kontsulta, aholkularitzarako eta gizarteak parte hartzeko organoak.
6. gaia. Adikzioei buruzko Euskadiko VII. Plana.
7. gaia. Adikzioak Prebenitzeko Irungo Udalaren Tokiko Plana.
8. gaia. Droga-mendekotasun alorreko oinarrizko kontzeptuak.
9. gaia. Adikzioen sailkapenak. DSM V.
10. gaia. Droga kontsumoaren prebalentzia EAEko herritarren artean orokorki eta gazteen artean. Informazio iturriak, erabilitako aldagai nagusiak, substantzia desberdinen arabera kontsumoaren oinarrizko datuak.
11. gaia. Droga-mendekotasunen bilakaera Espainian eta Europan. Droga kontsumoaren egungo joerak Espainian eta Europar Batasunean.
12. gaia. Adikzioen tratamendurako baliabideak Gipuzkoan: zerbitzuak, jarduteko esparruak, jasotzaileak eta programak.
13. gaia. Substantziarik gabeko adikzioak.
14. gaia. Prebentzioaren alderdi teorikoak eta metodologikoak.
15. gaia. Droga kontsumoaren arrisku eta babes faktoreak.
16. gaia. Prebentzioa komunitate eremuan.
17. gaia. Prebentzioa hezkuntza eremuan.
18. gaia. Prebentzioa familia eremuan.
19. gaia. Bizitzarako Trebetasunen programa.
20. gaia. Prebentzio programen diseinua eta planifikazioa.
21. gaia. Osasunerako heziketa eta osasunaren promozioa.
22. gaia. Drogen alorrean arriskuak eta kalteak murrizteko estrategia: kontzeptuak, printzipioak eta esku-hartze motak.
23. gaia. Motibatzeko elkarrizketa.
24. gaia. Irungo Udaleko Berdintasunaren IV. Plana.
25. gaia. Proiektuak genero ikuspegiarekin kudeatzea.
26. gaia. 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa: xedapen orokorrak. Prestazioak eta zerbitzuak, antolakuntza funtzionala eta territoriala eta planifikazioa.
27. gaia. 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa: eskumen, antolakuntzazko, kontsultarako eta parte hartzeko erregimena. Gizarte Zerbitzuen Euskadiko Sistemaren finantzazioa.
28. gaia. 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskadiko Sistemako prestazio eta zerbitzuen karterari buruzkoa (1-34 artikuluak).
29. gaia. Udalaren eskumena den esku hartze sozioedukatibo eta psikosozialeko zerbitzua: definizioa, helburuak, prestazioak, jasotzaileak eta eskuratzeko betebeharrak.
30. gaia. Bazterkeria egoeran dauden pertsonak artatzeko eguneko zerbitzua, udalaren eskumenekoa: definizioa, helburuak, prestazioak, jasotzaileak eta eskuratzeko betebeharrak.
31. gaia. Bazterkeria egoeran dauden pertsonak artatzeko gaueko zerbitzua, udalaren eskumenekoa: definizioa, helburuak, prestazioak, jasotzaileak eta eskuratzeko betebeharrak.
32. gaia. Bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako bizileku/etxebizitza zerbitzua, udalaren eskumenekoa: definizioa, helburuak, prestazioak, jasotzaileak eta eskuratzeko betebeharrak.
33. gaia. Gizarte-inklusioko beharrak artatzeko Foru Aldundiaren eskumeneko zerbitzuak: definizioa, helburuak, prestazioak, jasotzaileak eta eskuratzeko betebeharrak.
34. gaia. 64/2004 Dekretua, apirilaren 6koa, zeinaren bitartez onartzen den gizarte zerbitzuetako erabiltzaileen eta profesionalen eskubideak eta betebeharrak Euskal Autonomia Erkidegoan, eta iradokizunak eta kexak jartzeko erregimena (1-32 artikuluak).
35. gaia. Euskal Autonomia Erkidegoko Gizarte Zerbitzuetako Plan Estrategikoa 2016-2019: diagnostikoa.
36. gaia. 353/2013 Dekretua, maiatzaren 28koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Gizarte Fitxarena eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak diagnostiko soziala egiteko daukan baliabidearena (1-4 artikuluak) eta 385/2013 Dekretua, uztailaren 16ko zeinaren bitartez onartzen den Gizarte Bazterketa Baloratzeko baliabidea (1-6 orrialdeak).
37. gaia. 18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Diru-Sarrerak bermatzeko eta Gizarte Inklusiorako. Xedapen orokorrak: 1-5 artikuluak. Gizarte eta lan inklusiorako baliabideak: 65-74 artikuluak. Gizarte eta lan inklusiorako programak eta zerbitzuak: 75-78 artikuluak.
38. gaia. Inklusiorako IV. Euskal Plana 2017-2021: esparru kontzeptuala eta arauzkoa. Diagnostikoa.
39. gaia. Inklusiorako IV. Euskal Plana 2017-2021: printzipioak, ardatzak, jarduteko eremuak, helburuak eta jomugak.
40. gaia. Bizitoki-bazterketaren egoera larriak prebenitu eta murrizteko euskal estrategia 2018-2021: Etxe gabezia: kontzeptualizazoa eta arrazoiak. Etxerik gabekoen arreta Europan. Etxerik gabekoen egoera eta beharrei buruzko diagnostikoa Euskadin.
41. gaia. Bizitoki-bazterketaren egoera larriak prebenitu eta murrizteko euskal estrategia 2018-2021: estrategiaren ezaugarriak eta jarraipena egiteko tresnak. Printzipio orokorrak eta helburuak. Jarduteko oinarrizko ardatzak. Jarraibideak.
42. gaia. Arreta Soziosanitarioaren lehentasun estrategikoak. Euskadi 2017-2020.
43. gaia. Arreta integralaren eredua pertsonengan zentratuta.
44. gaia. Herritarren, Kulturartekotasunaren eta Immigrazioaren eremuan jarduteko V. Plana 2018-2020: Oinarriak. Antolakuntza, egitura eta helburuak. Metodologia eta jarduteko proposamenak.
45. gaia. Munduko migrazioei buruzko 2018ko txostena: migrazioaren eta migratzaileen perspektiba globala (OIM-ONU migrazioa).
46. gaia. Gizarte inklusioaren eta immigrazioaren alorrean Irungo Udalaren baliabideak.
47. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa: kontratu motak eta kontratatzeko prozedurak. Kontratista aukeratzea eta kontratuen esleipena. Kontratuak formalizatzea.
48. gaia. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa: kontratuen efektuak. Kontratuak gauzatzea. Kontratuak aldatu eta amaiera ematea.