Eusko Jaurlaritza

Ogasuneko Erdi Mailako Teknikaria

2019/09/09 - 2019/10/18
Inprimatu

Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Lehiaketa:
Ogasuneko Erdi Mailako Teknikaria
Lanpostua:
Ogasuneko Erdi Mailako Teknikaria
Plaza-kopurua:
21
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Titulazioa:

Ingeniaritza teknikoa, unibertsitate diplomatura, arkitektura teknikoa edo gradua.

 

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarako 3. hizkuntza eskakizuna

Beste baldintza batzuk:

a) 16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.

b) Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.

Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.

c) Plazari dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, zeina egiaztatuko baitute dagozkion zerbitzu medikoek, praktiketako funtzionario izendatu aurretik, eta 12.6 oinarrian ezarritakoaren arabera. Hori dena, errege dekretu hau aplikatzearen kalterik gabe: 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duena

d) Diziplinazko espedientearen bidez edozein administrazio publikoetako edo organo konstituzionaletako edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea; eta ebazpen judizial bidez ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, baztertua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko.

Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta ez izatea diziplina-zehapenik edo baliokiderik, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

e) Titulu ofizial edo homologatu hauetako bat edukitzea edo hura eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea: ingeniaritza teknikoa, unibertsitate diplomatura, arkitektura teknikoa edo gradua.

Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki behar da.

Baldintza hori ez zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, profesio arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei. Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.

f) Euskarako 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea, edo, hala badagokio, 11.2 oinarrian ezarritakoaren arabera eskuratzea.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Ez da onartuko deialdiarekin zerikusia duten agiriak paperean aurkeztea. Parte hartzeko eskaera edo deialdiarekin zerikusia duen edozein agiri ez bada bitarteko elektronikoen bidez aurkezten, bitarteko elektronikoen bidez aurkeztutako datan aurkeztutakotzat joko da ondorio guztietarako