Eusko Jaurlaritza

Obretako ikuskaria

2019/09/02 - 2019/09/27
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bilboko Udala
Lehiaketa:
Obretako ikuskaria
Lanpostua:
Obretako ikuskaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C1
Titulazioa:

Batxilerreko edo teknikoaren titulua

 

Hizkuntza eskakizuna:

Derrigortasun-egunik gabeko 2 hizkuntza-eskakizuna

Beste baldintza batzuk:

a) Batxilerreko edo teknikoaren titulu ofiziala edukitzea.

b) Espainiako nazionalitatea edukitzea, oinarri orokor hauetako bosgarren oinarriko lehenengo puntuan ezarritako moduan (BAO, 2016ko abenduaren 20koa, 240.alea).

c) Gaitasuna: Bete nahi den plazari dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzeko behar den gaitasun funtzionala eta psikofisikoa edukitzea eta elbarritasun-maila lanpostuaren betebeharrak eta eginkizunak betetzeko oztopo ez dela egiaztatzea. Hori, Udalaren Zerbitzu Medikoek egiaztatuko dute oinarri hauen hamaikagarren oinarrian ezarritakoarekin bat, lan arriskuen prebentzioari buruz indarrean dauden arauak aintzat hartuz, lanaren ondoriozko arriskuetatik babesteko egokitzapenak egin behar badira ere.

d) Adina: hamasei urte beteta edukitzea eta nahitaezko erretiro-adinetik gorakoa ez izatea.

e) Gaikuntza: Ez izatea diziplina-espedientearen bidez baztertua administrazio publikoen edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organoen zerbitzuetatik, eta ez egotea epailearen ebazpen bidez erabat edo bereziki desgaiturik enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen kidegoetan edo eskaletan sartzeko.

Beste estatu bateko herritar izanez gero, ez egotea desgaiturik edo egoera baliokidean, eta ez jaso izana diziplina-zehapenik edo baliokiderik, haren Estatuan enplegu publikorako sarbidea baldintza beretan eragozten duenik.

f) Ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez izatea, herri-administrazioen zerbitzura dauden langileentzat bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araubidearen arabera; hala ere, kargu publikoan jardun edo jarduera pribatu bateraezina egiten dutenek ez dute aukera egiteko eragozpenik izango, aipatutako legezko arauetan adierazita dagoen bezala.

g) Tasak: azterketa-eskubideagatik indarrean dagoen tasa ordainduta izatea eskariak aurkezteko epearen barruan. Tasa hori dokumentuak egiteko eta emateko zerbitzuaren tasak arautzen dituen Bilboko Udalaren Ordenantza Fiskalean dago ezarrita.

Onartzea
Elektronikoa:

Internetez egiten diren eskariak eredu ofizialetan aurkeztuko dira; ereduak https://ope.bilbao.eus orrian daude eskura.

Aurrez aurrekoa:

Eskariak paperean aurkeztu nahi badira, 39/2015 Legearen 14. artikuluarekin, 4. xedapen iragankorrarekin eta xedapen indargabetzaile bakarrarekin bat etorrita, 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan azaldutako lekuetan aurkeztu ahal izango dira. Ondorio horietarako, oinarri hauetan eskari ofiziala erantsi da, azterketa-eskubideen tasa posta bidezko igorpenaren bidez ordaindu izanaren egiaztagiriarekin batera aurkezteko.

Deialdia
Gaiak:

IIA)I.

I. zatia

1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio nagusiak. Funtsezko eskubideak eta betebeharrak.

2. gaia: Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutua. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: esklusiboak, legegintza garatzekoak eta betearaztekoak.

3. gaia: Udalerria. Biztanle-kopuru handiko udalerrietako udal antolaketa (7/1985 Legea, apirilaren 2koa,Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: X. Titulua).

4. gaia: Bilboko Udalaren antolaketa. Araudi organikoak.

5. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

6. gaia: Uztailaren 6ko 6/1989 Legea, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa. Funtzionarioen eginbeharrak eta eskubideak. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.

7. gaia: Azaroaren 24ko 10/1982 Legea, euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa.

8. gaia: Lan Arriskuen Prebentzioaren Legea.

9. gaia: Datuen babesa: 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

10. gaia: Emakumeen eta Gizonen berdintasunerako Legea, Euskal Autonomia Erkidegokoa. Andrazkoen eta Gizonezkoen arteko Aukera Berdintasunerako Bilboko Udalaren IV. Plana.

II. zatia

11. gaia: Hirigintzako lizentziei eta beraiek izapidetzeari buruzko ordenantza. Hirigintzako lizentziak, xedea eta eremua: lizentzia behar duten ekintzak. Lizentzia motak. Obra publikoak eta jabari publikoa. Udal obrak. Baztertutako ekintzak. Betearazpen aginduak. Araubide juridiko erkidea: irismena eta edukia. Epeak eta luzapenak. Uko egitea, artxibatzea eta berrekitea. Lizentziak iraungitzea. Lizentzien eskaeretan atzera egitea.

12. gaia: Eraikuntzako obretarako lizentziak: eskatu behar dituzten subjektuak. Eskabidea eta dokumentazioa. Proiektu teknikoa. Izapideak. Jarduera kalifikatuak. Zuzendu daitezkeen akatsak. Aldaketak.

13. gaia: Lehenengo erabilerarako lizentziak: behar dituzten ekintzak. Erantzukizuna. Eskabidea eta dokumentazioa. Administrazio publikoa. Prozedura. Urbanizazioa egiaztatzea. Agindeia, ebazpena eta epea. Lehenengo behin-behineko erabilera. Lehenengo erabilera partziala. Lurzoruaren lagapena.

14. gaia: Obra txikien lizentziak: behar dituzten eta behar ez dituzten egintzak. Eskabidea eta dokumentazioa. Proiektu teknikoa. Izapideak. Obren erabilera. Prozedura laburtua. Baldintzak. Gerora egiten diren izapideak. Iraungipena. Obra txikietarako aurretiazko komunikazioa.

15. gaia: Jarduera hasteko aurretiazko komunikazioa. Edukia eta izapideak. Jarduera lizentziak: behar dituzten eta behar ez dituzten ekintzak. Funtzionamendua eta ikuskapen iraunkorra.

16. gaia: Obren lizentzia osagarriak; behar dituzten ekintzak. Dokumentuak eta baldintzak. Prozedura eta ebazpena. Prekarioa eta iraungipena. Bide publikoa birjartzea.

17. gaia: Obretako lizentzia lagungarriak: obretako elementu lagungarrien lizentzien baldintzak. Aldamioak. Karga-jasogailuak. Hesiak. Garabiak. Siloak

18. gaia: Eskumenak hirigintza arloko ikuskapenak egiteko. Neurriak hirigintza arloko arau-hausteen aurrean: jarduketa klandestinoak, hirigintzako ordena berrezartzeko operazioak.

19. gaia: Ikuskapen-zerbitzuak. Hirigintzako ikuskapenaren helburua. Ikuskapen-zerbitzuaren txostenen edukia. Herritarrentzako informazioa. Ikuskapen-aktak. Beste ikuskapen-zerbitzu batzuekin koordinatzea.

20. gaia: Hirigintzaren arloko arau-hausteak. Arduradunak. Preskripzioa.

21. gaia: Hirigintzaren arloko zehapenak. Hertsatzeko isunak. Arduradunak. Preskripzioa.

22. gaia: Higiezinak mantentzea, konpontzea eta zaharberritzea: Jabetzaren lege-betebeharren edukia. Jabetzaren erantzukizuna. Ondasun higiezinen kontserbaziorako eta birgaitzeko obrak. Betearazpen aginduak.

23. gaia: Eraikinen ikuskaritza teknikoa: legezko betebeharra. EITaren agiria. EITen udal erregistroa. Udal honetan aurkeztea. Irizpenaren betekizunak. Udal Kontuhartzailetza. Obrak egitea.

24. gaia: 112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituena. Oinarrizko kontzeptuak: helburuak eta xedeak. Aplikazio-eremua. Hondakinak sortzen dituzten pertsonen betebeharrak. Udal honetan aurkeztea. Hondakinak ondo kudeatu direla egiaztatzea. Bigarren xedapen iragankorra.

25. gaia: Bilboko HAPOa: Eraikinetako kalitate eta higieneko baldintzak: lokalaren, gelaren, etxebizitzaren eta etxearen definizioak. Lokal eta bizigeletako aireztapen eta argiztapen baldintzak. Gutxieneko etxebizitza. Bizigelen gutxieneko neurria. Komunetako baldintzak. Sukaldeko baldintzak. Etxebizitza programari buruzko baldintzak. Barruko etxebizitzak.

26. gaia: Bilboko HAPOa: Solairuetako eta eraikuntzaren hegaletako baldintzak: sotoek bete beharreko baldintzak. Beheko solairuak bete beharreko baldintzak. Goiko solairuek bete beharreko baldintzak. Hegalduraren mugak. Fatxadako irtenguneak.

27. gaia: Bilboko HAPOa: Aparkalekuetako eta garajeetako baldintza bereziak. Ibilgailu-sarbideetako baldintzak. Oinezkoen sarbideen baldintzak. Lokaletako altuera. Itxaroteko lautadak. Sarbide-arrapalak. Zirkulaziorako kaleak. Aparkaleku-plazetako baldintzak.

28. gaia: Bilboko HAPOa: Estetikako baldintzak: beheko solairuen tratamendua. Fatxadak aldatzea eraikuntza baten osotasuna kontuan hartuta. Fatxadetako instalazioak. Iragarkiak eta markesinak. Olanak. Mehelinak.

29. gaia: EKT DB SI, Segurtasuna suteen aurrean. SI 3 eta SI 4 sekzioen ikuskaritzaren alderdi esanguratsuak: Ateak ebakuazioko ibilbideetan. Ebakuazio bideen seinaleztapena. Suaz babesteko instalazioen dotazioa. Suteen aurka babesteko eskuzko instalazioen seinaleztapena.

30. gaia: EKT DB SUA erabilerako segurtasuna eta irisgarritasuna, SUA 1 eta SUA 9 sekzioaren ikuskapenaren alderdi esanguratsuak: segurtasuna erortzeko arriskuen aurrean. Desnibelak. Eskailerak. Arrapalak. Irisgarritasuneko baldintza funtzionalak.

31. gaia: 1627/1997 ED, segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenak eraikuntza obretan, oinarrizko kontzeptuak: definizioak. Segurtasun eta osasun arloko koordinatzaileen izendapena. Segurtasun eta osasun azterlanaren edo segurtasun eta osasun azterlan oinarrizkoaren derrigortasuna obretan. Segurtasun eta osasun azterlana. Segurtasun eta osasun azterlan oinarrizkoa. Laneko segurtasun eta osasunaren gaineko plana. Segurtasun eta osasun alorreko koordinatzailearen betebeharrak obra egitean. Informazioa lan arloko agintaritzari. Obretan segurtasunaren eta osasunaren arloan aplikatu behar diren gutxieneko xedapenak.

32. gaia: Instalazio publizitarioak arautzen dituen Ordenantza. I: Xedapen orokorrak. Diziplina-araubidea. Publizitate-hesiak. Publizitateak aldamioetan, obrak egiten ari direnean.

33. gaia: Instalazio publizitarioak arautzen dituen Ordenantza. II: Eraikinen gaineko iragarkiak edo errotuluak. Euskarri argidunen gaineko publizitatea. Xedapen gehigarriak. Xedapen iragankorra. 1, 2,3 eta 4 eranskinak.

34. gaia: Bizitoki-eraikinetako lokaletan etxebizitzak jartzeko Udal Ordenantza: eremua eta arau orokorrak. Bizigarritasuneko eta instalazioen baldintza teknikoak. Estetikari buruzko baldintzak. Elementu komunak.

35. gaia: 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, irisgarritasunaren inguruko arau teknikoei buruzkoa, (EHAA: 2000ko ekainaren 12). 3. Eranskina: Eraikinetako irisgarritasunari buruzko baldintzak: eraikinen barruko aldera sartzeko bideak. Barne-komunikazioak.

36. gaia: 68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, irisgarritasunaren inguruko arau teknikoei buruzkoa, (EHAA: 2000ko ekainaren 12). 5. Eranskina: Eraberritze, zabalkuntza edo aldaketa obrak urbanizazio eta eraikinetan.

37. gaia: 314/2006 Errege Dekretua, Eraikuntzaren Kode Teknikoa onartu duena: xedea. Aplikazio-eremua. EKTaren edukia. EKTaren dokumentu aitortuak eta erregistro orokorra.

38. gaia: Telekomunikazio ekipoak eta elementuak jartzeari buruzko tokiko ordenantza: aurrekoa. Arau orokorrak. A, B, C, D eta E taldeetako baldintza zehatzak. Lizentziei buruzko arauak.

39. gaia: Espazio publikoari buruzko udal ordenantza, ikuskapenaren alderdi esanguratsuak espazio publikoan jarduketa jakin batzuk egiteari buruz: Obrak bide publikoan egitea eta seinaleztatzea. Edukiontziak jartzea eta eskonbroa ateratzea. Obrako beste elementu lagungarri batzuk jartzea.

40. gaia: Ostalaritzako establezimenduei buruzko toki ordenantza: Aplikazio-eremua. Arau orokorrak. Aireztatze eta hosgabetze baldintzak. Talde osagarriaren establezimenduak. Distantziak neurtzeko irizpideak (1. eta 5. eranskinak).